Udal euskaltegiei 2024-2025 ikasturteko euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Udal euskaltegiei 2024-2025 ikasturteko euskara-ikastaroengatik dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

13.700.000

Prestazio ekonomikoa

HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza pertsonal-beharren eta pertsonal horri aplikatu beharreko soldata- eta antzinatasun-baremoen arabera kalkulatuko da, ondoren zehazten diren irizpideei jarraikiz:

Deialdi honen I. eranskinak ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroei aurre egiteko beharrezkoak diren irakasleak babestuko dizkio HABEk 2024-2025 ikasturtean udal euskaltegi bakoitzari, dagokion zuzendari, idazkari akademikoa eta bulegoko pertsonalaz gain.
Irakasle-beharraren gutxieneko unitatea irakasle erdia izango da, horretatik hurbilenekora biribilduz.

Euskaltegi bakoitzari dagokion pertsonal kopurua kalkulatzeko, HABEk ondorengo metodologia jarraituko du. 

  1. Batu egingo dira honako kontzeptu hauek, ikasteredu bakoitzean:
    • Aurrez aurreko ikastereduan batu egingo dira:
      • Alde batetik, 2024ko urrian hasi eta onartutako talde-orduak (hau da, 2024/2025 ikasturtekoak).
      • Beste alde batetik, 2022ko azaroaren 1etik 2024ko irailaren 30 arte (hau da, 2023-2024 ikasturtean) emandako talde ordu "onartuak" eta 2023-2024 ikasturtean diruz lagundu ez diren baina eman diren talde-ordu onartuak.
    • Autoikaskuntza ikastereduan:
      • Autoikaskuntzako matrikulen kasuan ere, 2024-2025 ikasturtean urrian hasitako matrikulen ordu teorikoak 2023-2024 ikasturtean ordu teorikoetatik errealetara eman zen aldearen proportzio berean doituko dira (deialdi honen I. eranskinaren 3. puntuan ezarritako irizpideen arabera), baldin eta 2023-2024 ikasturteko ordu teorikoak baino gehiago badira; gutxiago balira, aldiz, gehienez ere, 2023-2024 ikasturteko ordu errealak izango dira.
    • Jardun biko ereduan:
      • Aurrez aurreko talde-orduak, aurrez-aurreko ikastereduaren metodologiari jarraikiz batuko dira.
      • Tutoretza ordu teorikoak, autoikaskuntza ikastereduaren metodologiari jarraikiz batuko dira.
  2. Guztirako ordu kopurua, irakasleek urteko eman behar dituzten 735 eskola-orduekin zatituko da (2010erako Euskal Toki Erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen UDALHITZ izeneko Hitzarmenak aitortutako eskola-orduen kopuruan oinarrituz).

Diruz lagunduko diren langileen kostuak kalkulatzeko ondoko baremoak erabiliko dira:

ArduraSoldata gordinaHirurtekoak
2024 2025 Ikasturtea2024 2025 Ikasturtea
Zuzendaria12.260,48 31.425,05 43.685,53 167,31 514,48 681,79 
Idazkari akademikoa11.237,77 28.803,75 40.041,51 167,31 514,48 681,79 
Irakaslea10.685,22 27.387,50 38.072,71 167,31 514,48 681,79 
Administraria9.294,65 23.823,29 33.117,93 154,39 474,74 629,13 
Administrari-laguntzailea8.395,10 21.517,64 29.912,74 127,35 391,60 518,96 

Dirulaguntzen esleipenean, soldataz gain, antzinatasunaren hirurtekoengatiko kopurua ere aintzat hartuko da karrerako funtzionarioen eta kontratupeko behin betiko langileen kasuan.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

  1. Esleitutako dirulaguntza osoaren %15a 2024ko abenduan.
  2. Esleitutako dirulaguntza osoaren %35a 2025eko otsailean.
  3. Esleitutako dirulaguntza osoaren %40a, 2025eko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2024ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.
  4. Ikasturte osoari dagozkion gastuen zuri-agiriak jaso eta gero, HABEk dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutuko du. 

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean agertu beharko du.  Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere deialdiaren oinarrietako 2. atalean zehazten diren baldintzak eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 6º (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Faxa: 943 022601

Kodea

1046209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2024ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


  • Euskaltegietako langileen ordainsari gordinak udal kontuhartzailearen ziurtagiri bidez zurituko dira, DAELren 32. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
  • Halaber, lehen zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2024 urtean izan dituen sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen “Sarrerak-Irteerak” izeneko formularioari jarraikiz aurkeztuko dira.
  • Azken zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2024-2025 ikasturteko Memoria aurkeztuko du.
  • Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.
  • Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:
    1. 2025eko otsailaren 20a, 2024ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2024 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.
    2. 2025eko urriaren 17a, 2025eko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2024-2025 ikasturteko Memoria aurkezteko.

Emandako laguntza justifikatzeko, "Sarrerak-Irteerak" formularioa bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.

Beste tramite batzuk