Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak. Lehiatu Sustapena 2015
Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.
Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza-produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak kudeatzeko eta gastuak frogatzeko gidaliburua
650.000 euro esleitu dira programarako. Onuradun bakoitzak gehienez 5.000 €-ko laguntza jaso ahal izango du jarduera indibidualetarako, eta 20.000 €-koa baterako sustapen programetarako.
- 2015ko uztailaren 29ko Agindua (EHAA Zk. 162/2015)
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuak araututako diru-laguntzak 2015ean emateko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, "Lehiatu Sustapena Programa".
- 179/2014 Dekretua (EHAA Zk. 188/2014)
irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa (Lehiatu Sustapena Programa).
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Miguel Angel Osua
Telefonoa: 945 01 96 32
Faxa: 945 01 97 01
E-maila: ma-osua@euskadi.eus
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.
Onuradun izan daitezke ekintza indibidualak eta sustapen-programak burutzen dutenak:
Ekintza indibidualak. Jarduera hauek hartzen dira ekintza indibidualtzat:
1. Izaera profesionala duten nazioarteko azoketan edo merkataritza-lehiaketetan erakusketari gisa parte hartzea, merkataritza-jarduerak garatzeko, produktuak erakutsiz erakusmahai indibidual edo partekatuetan.
2. Azoketara joatea, hau da, eskatzaileak bisitaldiak egitea profesionalei zuzendutako nazioarteko azoketara.
3. Zuzeneko misioak egitea eta estatuz kanpoko merkatuetan produktuak aurkeztea, hau da, enpresa eskatzailearen produktuak aurkezteko edo/eta dastatzeko ekintzak egitea, atzerriko merkatu horietan merkataritza-harremanak areagotzeko eta produktuen esportazioa handiagotzeko.
4. Alderantzizko misioak egitea: atzerriko erosleei edo iritzi-emaileei gonbitea egitea enpresen ekoizpen-establezimenduetan bisitaldiak egin ditzaten; Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egingo dira bisitaldi horiek,
5. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza zehatz eta espezifikoak egitea, produktuaren publizitatea eginez eta hura dastatzeko aukera emanez, kontsumitzailearen oniritzia lortzeko.
6. Ikus-entzunezko katalogoak eta materialak, hau da; enpresaren irudiari eta produktuei buruzko dibulgazio-materialak egitea, gutxienez atzerriko hizkuntza batean.
Sustapen-programa: plan edo programa integral bat prestatu behar da, lehen aipatutako ekintza indibidualen artetik gutxienez sei jarduera burutzeko hiru herrialdetan. Horretaz gainera, sustapen-programan jarduera hau ere sartu daiteke: honako programa hau garatzeko aholkularitza: eskatzailearen produktuak sustatzea, enpresatik kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatuta.
* Ez da diru-laguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan erakusmahai bat jarri behar badute nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuak sustatzeko eskumena duen sailak, edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek, edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen dieten antzeko erakundeek, eta erakunde horiek euskal enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaintzen badiete. Hala ere, diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte aipatutako erakundeei azoketan tokia eskatu baina baiezko erantzunik jaso ez duten enpresek.
1. Diruz lagundutako gastuak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten establezimenduenak izango dira.
2. Aurreikusi egin behar da burutu beharreko ekintzak eragin positiboa izango duela epe laburrera edo ertainera enpresaren merkaturatze-jardueran.
3. Produktuek benetako merkatua izan behar dute sustapena egin nahi den destinoan.
4.– Enpresaren kanpoko zerbitzu profesionalak kontratatuta egiten bada jarduera, kontratu-lotura egon badagoela egiaztatu behar da.
5. 4. artikuluko 3. paragrafoko A idatzi-zatian aurreikusitako onuradunek (enpresek), jarduerari ekiteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta egon.
6. Egunean izatea dagokion foru-ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak.
7. Enpresek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute, eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izan.
8. Enpresa krisi egoeran ez egotea, betiere Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoaren Zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera (2004ko urriaren 1eko C 244/2004).
9.– Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzeko modukoa den gastu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publikoari edo erakunde publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez ere.
10. Eskatzaileek jakinarazi behar dute, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
11. Bukatua dutela edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharra.
12. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
650.000 euro esleitu dira programarako.Onuradun bakoitzak gehienez 5.000 €-ko laguntza jaso ahal izango du jarduera indibidualetarako, eta 20.000 €-koa baterako sustapen programetarako.
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.
- Hirugarrenaren Alta (1)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.
- Hirugarrenaren Alta (2)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.
- Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan izen-ematea
Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan izen-emateko eskabidea
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2015eko irailaren 28ra arte.
Gehienez sei hilabetekoa izango da, deialdiaren epea irekitzen den lehen egunetik.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.