Lehiatu Inbertsioa 2024 - Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzak
[Lehiatu Inbertsioa 2024]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzak. Urterokoak edo, salbuespenez, hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera.
Lehiatu Inbertsioa programak hainbat laguntza lerro aurreikusten ditu:
1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
2. Βasogintzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
3. Αrrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
4. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak. Laguntza hauek ezin izango zaizkio gehitu oinarri honen aurreko ataletan aipatutako ezeini.
5. Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan proiektuak egiteko laguntzak, baldin eta aurreko ataletan sartzen ez badira. Proiektu hauek produktu hauek lortzeko inbertsioak jasoko dituzte: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritza-produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak, ardoa izan ezik.
Aurrekontuko zuzkidura
16.978.075,08 €Prestazio ekonomikoa
2024-2025 ekitaldirako, 16.978.075,08 euro bideratuko dira Lehiatu Inbertsioa 2024 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. II. eta III. kapituluen kasuan, LGENF funtsaren kontura finantzatuko dira, eta IV. kapituluaren kasuan, Itsas, Αrrantza eta Αkuikulturako Europako Funtsaren kontura (IΑΑEF). V. eta VI. Kapituluak, berriz, Euskal Αutonomia Erkidegoko Αurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:
Α) Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 11.570.455,00 euro; honela banatuko dira:
1. II. kapituluko laguntzetarako, 5.955.990,00 euro erabiliko dira. 955.990,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 5.000.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.
2. III. kapituluko laguntzetarako, 3.108.500,00 euro erabiliko dira. 658.500,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 2.450.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.
3. IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko, 2.186.550,00 euro erabiliko dira. IΑΑEFren eta Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:
a) 655.965,00 euro Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 280.965,00 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 375.000 euro, 2025. urteko konpromiso-krediturako.
b) 1.530.585,00 euro, itzultzekoak, IΑΑEFren kontura; 655.585,00 euro 2024. urteko ordainketa-krediturako eta 875.000,00 euro, 2025. urteko konpromiso-krediturako.
4. 1.000.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Hortik, 500.000,00 euro 2024. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.
5. 850.000,00 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 350.000,00 euro 2024. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000,00 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.
Β) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 3.877.035,08 euro; horietatik:
1. II. kapituluko laguntzetarako, 2.450.361,40 euro erabiliko dira. 629.308,77 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 1.821.052,63 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.
2. III. kapituluko laguntzetarako, 1.426.673,68 euro erabiliko dira. 454.743,86 euro 2024. urterako ordainketa-krediturako eta 971.929,82 euro, 2025. urterako konpromiso-krediturako.
3. Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Αrrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baina horrek ez du esan nahiko eskabide berriak egiteko epea irekiko denik, ez eta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

Nori dago zuzenduta
Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren nortasun juridikorik gabeko erakundeak edo pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, agindu honen 3. oinarriaren 11. atalean definitutakoaren arabera.
Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte. Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak
Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek:
• Kontserbak.
• Erdikontserbak.
• Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.
• Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.
• Aurregosiak.
• Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.
• Arraina oinarri duten produktuen ekoizpena (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)
Arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.)
Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.
Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.
Nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuak, ur mineral naturalak, edari ez-alkoholikoak edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edariak (ardoa izan ezik) eskuratzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak
Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.
Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.
Onuradun izateko, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE
Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
- Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)
Kontaktu-informazioa
Eduardo Castillo Díaz
Tfnoa: 945 01 96 51
E-maila: e-castillo@euskadi.eus
Pablo Arenas
Tfnoa: 945 01 99 89
E-maila: pm-arenas@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0034211Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua