Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko 2024rako laguntzak, NPEPE 2023-2027ren esparruan

[Lankidetza 2024]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetan lankidetzaren bidez berrikuntza-proiektuak garatzeko laguntzen araubiderako deialdia egitea, 2023-2027 NPEPEren esparruan, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) Plan Estrategikoan deskribatzen den moduan, EIP Agri-ko (Nekazaritza-produktibitate eta -jasangarritasuneko Berrikuntzarako Europako Elkartea) talde eragileen eta lankidetza-taldeen aldetik.

Laguntzen helburuak hauek dira:

a) Talde eragileen kasuan, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorean berrikuntza azkartzea eta lehen sektorea modernizatzeko premiei erantzutea ahalbidetuko duten lankidetza-proiektuak gauzatzen laguntzea, eta, horretarako, ezagutzaren trukea, berrikuntza eta nekazaritzaren eta landa-eremuen digitalizazioa bultzatzea eta ikuspegi horiek bere egitea sustatzea.

b) Lankidetza-taldeen kasuan, 3. oinarrian adierazitako eta berrikuntzarekin lotutako premiei erantzuten dieten lankidetza-proiektu pilotuak gauzatzen laguntzea, EIP Agri-ren barruan egongo ez direnak.

Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietarikoak izango dira.

Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak talde eragileen eta lankidetza-taldeen lankidetza-proiektu berritzaileen garapenarekin zerikusia duten eta agindu honen 6. oinarriaren arabera hautagarri gisa jotzen diren zuzeneko eta zeharkako kostuak estaltzeko erabiliko dira esklusiboki.

Inbertsioak eta gastuak urterokoak edo hainbat urtetarako izango dira, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

2.332.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzeko 2.332.000 euro bideratuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatuko dira, LGENF funtsaren % 80ko eta % 43ko kofinantzaketa-tasarekin, hurrenez hurren, 3. oinarrian jasotako 1. eta 2. ildoetarako, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategiko Nazionalean xedatutakoaren arabera.

Funtsak honela banatuko dira:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 774.240 euro; honela banatuko dira:

1. 1. ildoko laguntzetarako, 300.000 euro erabiliko dira. 154.067 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 145.933 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

2. 2. ildoko laguntzetarako, 474.240 euro erabiliko dira. 243.550 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 230.690 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

B) Batasunaren LGENF funtsaren kontura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Organismo Ordaintzaileak egiten dituen ordainketen bidez, 1.557.760 euro ordainduko dira; horietatik:

1. 1. ildoko laguntzetarako, 1.200.000,00 euro erabiliko dira. 616.270 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 583.730 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

2. 2. ildoko laguntzetarako, 357.760 euro erabiliko dira. 183.730 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 174.030 euro, 2025. urterako konpromiso-kredituari.

3. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren programak gauzatzean agortu gabeko aurrekontu-baliabideak geratzen badira, oinarri arautzaile honen 1. apartatuan jasotako zenbatekoak gehieneko zenbatekoaren % 30 arte gehitu ahal izango dira. Igoera laguntza-ildoen artean banatuko da, bakoitzak gehieneko zenbatekoarekiko duen proportzioaren arabera.

Gehieneko zenbatekoa handitzea xedatzen duen ebazpena deialdia ebatzi baino lehen emango da, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak edo eskumenei dagokienez baliokidea den pertsonak egingo du. Ebazpena, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, deialdi hau ebatzi aurretik.

Nori dago zuzenduta


Lankidetzaren bidez berrikuntza sustatzeko laguntzen onuradunak

1. ildoari dagozkion laguntzetarako, nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren sektorea modernizatzeko proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako talde eragileko kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

2. ildoari dagozkion laguntzetarako, fokua nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren sektorearen premietan, edo nekazaritzako elikagaien edo basogintzaren balio-katearekin eta ingurumenarekin edo landa-ingurunearekin dituen harremanetan jartzen duen proiektu berritzaile bat gauzatzeko eratutako lankidetza-talde baten kide diren pertsona fisiko edo juridikoak, administrazio publikoak barne.

Talde eragileei eta lankidetza-taldeei ez zaie nortasun juridikorik eskatuko. Talde eragileak eta lankidetza-taldeak alderdi interesdunek eratuko dituzte, lankidetza-hitzarmen edo -akordio baten bidez, eta ezarri beharreko proiektuaren memoria teknikoa eta finantzarioa egingo dute. Memoria horren edukia III. eranskinean jasota dago.

Nortasun juridikorik gabeko talde eragileek eta lankidetza-taldeek onuradun bat izendatu beharko dute taldearen ordezkari bakar gisa, taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar besteko ahalordeekin gaituta. Onuradun ordezkari hori izango da laguntzaren eskaera egingo duena eta laguntzaren funtsak jasoko dituena, zeinak entitate bazkideen artean banatu beharko dituen, dagokionaren arabera.

Ez da babestuko ikerketa-organismoek soilik parte hartzen duten taldeen (talde eragilea eta lankidetza-taldea) lankidetza.

Agindu honetan aintzat hartutako laguntzak eskuratu ahal izateko, talde eragilea edo lankidetza-taldea eratu beharko dira, eta ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

– Talde eragileak edo lankidetza-taldeak, gutxienez, nortasun fisiko edo juridiko bereizia duten eta elkarren arteko harreman organiko edo funtzionalik ez duten hiru pertsona fisikok edo juridikok osatuko dituzte.

– EIP Agri-ren talde eragileen kasuan, nahitaezkoa izango da nekazaritzako elikagaien edo zuraren balio-kateko lehen sektore produktiboko (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza) ordezkari batek (gutxienez) onuradun gisa parte hartzea.

– Talde eragileek eta lankidetza-taldeek dinamizatzailearen figura izan beharko dute ezinbestean, agindu honen 2. oinarrian jasotako definizioaren arabera. Dinamizatzaile hori zerbitzuak emateko kontratatu ahal izango da. Edo, bestela, eginkizun hori onuradunetako bati egokitu ahal izango zaio, baldin eta bazkide horrek proiektuan dinamizazio-agentea izateaz gain bestelako eginkizun osagarriak baditu.

– Talde eragilearen edo lankidetza-taldearen partzuergoaren ordezkari den pertsona fisikoak edo juridikoak EAEn izan beharko du egoitza soziala.

 Berrikuntza-proiektuaren lurralde-eremua EAE izango da.

Betekizunak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere. Basogintza-sektorean garatzen diren jarduketei eta nekazaritzakoak ez diren landa-eremuetako garapen-proiektuei dagokienez, jakinaraztea oraingo zerga-ekitaldiaren justu aurreko bi zerga-ekitaldietan jasotako minimis laguntza guztiak.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean, eta zein den edo diren zehaztea.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.
  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren (martxoaren 22ko 1/2002) 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan debeku-kausetan. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
  • Berreskuratze agindu baten pean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Diruz laguntzekoak diren proiektu pilotuaren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz laguntzekoak diren proiektu pilotuaren gastuak ez daitezela eskabidea egin baino lehenago egindakoak izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Roberto Aramburu Bueno

Telefonoa: 945 01 82 51

E-maila: r-aramburubueno@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk