Jakintzaren kudeaketa-jarduerak gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2017KO DEIALDIA.
Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2017an 450.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
- Agindua, 2017ko uztailaren 12koa (BOPV Zk. 146/2017)
Agindua, 2017ko uztailaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2017ko deialdia egiten da.
- 271/2012 Dekretua (BOPV Zk. 244/2012)
271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan: http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-contss/eu/contenidos/ayuda_subvencion/jak_2017/eu_intervso/intervencion_social_1.html
Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
-
Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
-
Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan:
Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan:
Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.
Ekimen sozialeko erakunde pribatuek eska ditzakete dirulaguntza hauek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, berariazko baldintza hauek betetze dituztenak:
a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.
c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.
Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2017an 450.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 22.200 euroak gainditu.
Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu.
Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ordezkarien erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea.
Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:
a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2016an.
b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.
c) Erakundeak erregistratua ez badago edo Ogasuna eta Finantzetako Sailaren hirugarrenen Erregistroan bildutako bankuko datuak aldatu nahi baditu: eskabidea www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html helbidean ezarritako ereduari jarraiki.
Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.
Aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta dagokion espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.
ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.
Aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta dagokion espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko azken eguna 2017ko irailaren 8a da, ostirala.
Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.