HEZIBI-Prestakuntza-zentroak 2022. Gazteentzako prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programa

[HEZIBI-Prestakuntza-zentroak]

Deskribapena


Xedea

HEZIBI Prestakuntza eta Lan Programa sortzea, eta, ildo horretan, txandakatzean oinarritutako eta lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden gazteei zuzendutako lanbide-heziketako eredu bat garatzea, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuta profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearen bidez gazte horien lanbide-gaitasunak hobetzeko, eta, era horretan, enpresen premiak eta langileek eskuratutako gaitasunak egokitzen laguntzeko.

Profesionaltasun-ziurtagiri bat, enpresan egingo den lan-jarduerarekin txandakatuz egingo den Profesionaltasun Ziurtagiri batean bihurtzeari laguntzea. Horretarako, txandakako prestakuntzan ariko den pertsona bakoitzeko , 400 €-ko diru laguntza emango zaio ikastetxeari.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

900.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.100.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Betebeharrak betetzen dituzten eskabideak espedientea osatzen den neurrian ebatziko dira diru-baliabideak agortzen diren arte.

Ikastetxe bakoitzak, parte hartzen duen ikasle bakoitzeko, bitartekotza, kudeaketa eta tutoretza-jarduera osagarriak finantzatzeko 400 euroko diru laguntza bat jasoko du.

Ordainketa-modua:

Diru laguntzaren ordainketa, ordainketa bakarrean egingo da hura onartua izan ondoren.

Nori dago zuzenduta


Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ematen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden titulartasun pribatu edo publikoko prestakuntza-zentroak.

Betekizunak

  • Lanbide edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egiaztatutako prestakuntza ematen duten ikastetxe publiko edo pribatua izatea.

  • Hezibi modalitatekoa den enpleguarekin txandakatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko Lanbidek onartu duen Prestakuntza Proiektu bat edukitzea.

  • Lan jarduerarekin batera emango den profesionaltasun-ziurtagiria aldatzeko eskaera

  • Hezkuntza Sailaren mende ez dauden zentro pribatu edo publikoetarako zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta edukitzea.

  • Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten dion zehapen penal edo administratiborik izan behar, ezta laguntza horiek jasotzeko desgaikuntza dakarkion lege-debekurik ere; horien artean sartuko dira sexuagatiko diskriminazioen ondoriozkoak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoan, xedatutakoaren arabera.

  • Ez egotea itzulketako edo zehapeneko prozeduraren baten eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzaren baten ondorioz.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ez egotea Diruaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

  • Edozein administrazio edo entitate publiko edo pribatuk xede bererako emandako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrera ez jasotzea, jaso izana edo ebazpenaren zain egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1038109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Oro har, eskaera prestakuntza-jarduera hasi baino lehen egin beharko da, betiere prestakuntza-ordu nahikoak falta badira Hezibi programari lotutako prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu bat formalizatzeko, lan-harremana hasteko aurreikusitako egunean.

Nola erregistratu behar duen enpresak sisteman

Sisteman sartu ahal izateko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".

Erregistratzeko, pantailaren datu guztiak bete behar dira.

Gainera, honako fitxategiak erantsi behar dira:

  • Erabiltzailearen NANaren fotokopia
  • Enpresaren NIFaren txartelaren fotokopia
  • Ordezkaritza-ahalordea edo baimena, enpresaren bidez jardun ahal izateko

Erabiltzaileak, behin alta eman eta gero, aldez aurretik formularion bertan eman duen posta elektrionikoan, pasa hitza jasoko du (automatikoki sortzen dena).

Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu

Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".

Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.

Aplikazioan sartu eta gero, HEZIBI programaren eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk