Handitu Innova 2024
[Handitu Innova 2024]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako deialdia (2024ko Handitu Innova Programa) egitea da 2024ko ekitaldirako. Urterokoak edo hainbat urtetarako inbertsioen proiektu batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.
Honako hauek dira laguntzen helburuak:
a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta berrorientatuz, eta teknologia berriak sartuz.
b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.
c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.
d) Honako hauek kalte egindako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzea: hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek eta fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzear eta arintzea.
e) Klima-aldaketa arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa handituz, bai eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea ere.
f) Bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.
g) Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
2.995.000 €
2024ko eta 2025eko ekitaldietan 2.995.000 euro erabiliko dira Handitu Innova 2024 programaren deialdian ezarritako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.
Funtsak honela banatuko dira: 1.495.000 euro 2024rako ordainketa-kreditua izango dira, eta gainerako 1.500.000 euroak, berriz, 2025erako konpromiso-kreditua.

Nori dago zuzenduta
Onuraduna izateko, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritako baldintzak.
Betekizunak
- Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
- Inbertsioak goi-teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturei lotuta egotea, berrikuntza teknologikoko programa baten barruan, eta 300.000 eurokoak edo handiagokoak izatea.
-
Inbertsioak ondokoek egitea: titularra edo titularkidea pertsona fisikoa duten ustiategiek (sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteek izan ezik); titularra pertsona juridikoa duten elkarte-ustiategiek; ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo titulartasun partekatuko erakundeek; edo sektorean lehen aldiz kokatzen den nekazari gaztea titular duten ustiategiek.
Titular edo titularkide gisa pertsona fisiko bat duten ustiategiak (sektorean lehen aldiz kokatzen diren nekazari gazteak izan ezik). Betekizun hauek betetzen dituen familia-ustiategia:
– Ustiategiaren titularra edo titularkidea izatea eta nagusiki nekazaria izatea.
– 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea, nekazaritza-jardueraren arabera Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotea, zerga-betebeharrak eta Administrazio Publikoari lotutako era guztietako betebeharrak egunean izatea, eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko erretiro-pentsiorik, ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsiorik edo ezintasun iraunkor osoagatiko pentsiorik ez kobratzea, salbu eta ezintasun hori laguntza-eskaeraren xede den jarduerari lotuta ez badago.
– EAEn dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroan behar bezala erregistratuta izatea ustiategia.
– Gaitasun eta konpetentzia profesional egokiak egiaztatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela frogatuz.
– Sektorean sartzen den 41 urtetik gorako ustiategi-titularraren kasuan, ustiategian sartzen denetik aurrera izan ahalko da laguntza honen onuradun, baldin eta bi urteko epean aurreko eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen badu. Epe horretan egiaztatu ezin baditu, jaso dituen laguntzak itzuli beharko ditu.Titular gisa pertsona juridiko bat duten ustiategi asoziatiboak:
– 1. taldea - Lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak –LUKKak– eta lan elkartuko kooperatibak, 1305/2013 EB Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz.
– 2. taldea - Nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK).• Nekazaritza-ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, baina inor ez da kontratista, kapitalista edo antzeko beste ezein kategoriatako titular izango.
• Sozietate-partearen gutxienez % 75 nagusiki nekazariak izango dira, eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 75, halaber, nagusiki nekazari diren kide edo bazkideen jabetzakoa.
• Lehen mailako kooperatiben kasuan, bazkideen zerbitzurako makineria-atal bat badute, euren estatutuetan hala jasota badago, atal hori NMEKekin parekatuko da.Ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen edo titulartasun partekatuko enteen kasuan, baldin eta kideen gutxienez % 50 nagusiki nekazariak badira eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 50 nagusiki nekazari diren bazkideena bada.
Sektorean lehen aldiz kokatzen den nekazari gazte bat titular gisa duten ustiategiak.
- Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratua egotea, eta eraldatze/merkaturatzearen zatia badu, Animalien Identifikazio Indibidualeko Erregistroan (RIAA).
- Inbertsioak ez daudela hasita eskaera aurkezten den unean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak.
- Enpresa edo pertsona onuradunak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
- Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
- Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) ?hala badagokio, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
- Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
- Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
- Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzea.
- Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
-
Halaber, laguntzen onuradun izateko, onuradunak ez dira egongo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeretan. Hau da:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso izana.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen bat irmo suntsiaraztea eragin izana.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak egoera hauetakoren batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea egoitza fiskala.
f) Egunean ez izatea erregelamenduz zehaztutakoaren arabera dirulaguntzak itzultzeko obligazioak.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta ez badute zorrik Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin betearazpen-aldiko dirulaguntzen itzulketengatik, edo premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoen pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean erantzun gabeko zorrik ez badute. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada, edo etetea erabaki bada, dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta.
g) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek, ez eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
h) Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
i) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
j) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuen kausetan nahasita egotea; edo, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda egotea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebazpen judizial irmo bat ematen ez den heinean bide emango lukeena kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izateko dagokion erregistroan.
k) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak –indarrean dauden xedapenek ezartzen dituztenak– arauz zehazten den bezala beteta eta eguneraturik ez izatea. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du Elikagai Industrien arloko zuzendaritza eskudunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, eskatzaileak berariaz uko egiten ez badio; kasu horretan, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.
l) 30.000 eurotik gorako dirulaguntza eskatzean, ez betetzea merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean zehaztutako ordainketa-epeak. Lege horretan ezarritako ordainketa-epeak bete beharra Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da, aginduaren IV. eranskinean jasotzen den bezala.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1220403Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia egiteko agindua indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.