2025-2026 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak.
[UEP 2025]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2025-2026 aldian laguntza ekonomikoak ematea, ezagutza unibertsitatetik enpresetara transferitzeko, enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan. Proiektuak unibertsitate-taldeak garatu behar ditu, enpresako langileen parte-hartzearekin; nahi izanez gero, lankidetzan diharduten entitate parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Proiektu bakoitzerako ezarritako gehieneko finantzaketa 100.000 eurokoa izango da 12 ikertzaile doktorek edo gehiagok osatutako ikerketa-taldeen kasuan, eta 50.000 eurokoa, 12 ikertzaile doktorek baino gutxiagok osatutako taldeen kasuan
Ordainketa-modua:
1.– Entitate onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa.
2.– Urterokoak aurretik ordainduko dira, egikaritze-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urterokoari dagokion ordainketa. Bigarren urterokoen ordainketa aurreratuak egitekotan, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren egikaritzearen justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.
Proiektua egikaritzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urterokoari dagokion bigarren ordainketa –egindako ordainketaren ondoren gelditzen den zenbatekoa–, entitate onuradunak dagokion dokumentazio guztia –aginduaren 16. artikuluko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa– bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren onartutakoan egingo da.
3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du entitate onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
1.– Entitate onuradunek akreditatuta egon behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan (aurrerantzean, ZTBES), zeina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasota baitago. Erakunde eskatzaileek adierazitako kategorian agertu beharko dute aipatutako erregistroan, eskaera egiteko epea amaitzen den egunean eta laguntza gauzatzeko aldia amaitu arte:
Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldekoek izan beharko dute euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatutako ikerketa-talde batekoak (2022-2025 aldirako deialdia).
Baldintza horiek betetzen dituzten ikerketa-taldeak (bat edo gehiago) tartean dituzten proiektuak aurkez daitezke. Hainbat ikerketa-taldek edo entitate onuradun bat baino gehiagoko taldeek parte hartzen duten proiektuen kasuan, eskaeran adierazi beharko da horietako zein den proiektuaren talde edo entitate koordinatzailea.
2.– Enpresa, dirulaguntzaren onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jasotzailea da. Izan ere, alde batetik, proposatutako gaiak eta ikerketaren emaitzek enpresaren interesekin bat etorri behar dute, eta, bestetik, enpresak emaitzei lotutako ezagutzak erabili ahal izango ditu bere jakintzaren barruan sartuz eta unibertsitateko ikerketa-taldearekin izenpetu behar duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ustiatuz. Proiektu bakoitzean, enpresak edo enpresa-aliantzak aurkeztu ahal izango dira, bai eta enpresetako I+G unitateak ere.
3.– Enpresa parte-hartzaile bakoitzak, zeinak EAEn eduki behar baitu egoitza soziala eta eskaeran parte hartu behar baitu, ezin izango du jaso dirulaguntzaren parterik, ez zuzenean ez zeharka. Beraz, proiektuaren esparruan, unibertsitate onuradunak ezin izango du enpresa hori kontratatu lanak egiteko, eta enpresa horrek ezin izango du hornigairik saldu, ezta geldialdi teknikoengatik kobratu ere. Aitzitik, enpresak, eskudirutan edo salgaietan egindako ekarpenez gain, proiektuaren helburuak lortu ahal izateko behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak ipini beharko ditu, horrek agerian uzten baitu enpresak proiektuaren emaitzekiko duen interesa. Xede horretarako, ez dira enpresatzat hartuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragile akreditatuak, I+G enpresa-unitateen kategoriakoak izan ezik.
4.– Eskaeran lankidetzan diharduten entitate parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:
– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
– Teknologia-zentroak.
– Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).
Lankidetzan diharduten entitate parte-hartzaile horiek ezin dira izan deialdi honetako laguntzaren onuradun, nahiz eta enpresaren ordainketetatik kobratu ahal izango duten, zehazki, 1.2 artikuluaren arabera dagokien ordainsarien zatia.
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Eskaeran lankidetzan diharduten entitate parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:

- Proiektuak 1 eta 2 urteroko osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urterokoaren ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da; amaitzeko, gastuaren amaierako ziurtapena eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira (16. artikuluan deskribatutakoak).
- 2025ko ekitaldian hasiko dira proiektuak egikaritzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Egikaritze-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2027ko ekainaren 26a baino lehenago amaitu behar dira.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
Eskaeran, dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guzti-guztien zerrenda aurkeztu behar da; ikertzaile horiek eskaeran parte hartzen duen entitateren batekin kontratua izan beharko dute. Ezinbestekoa da proiektuan parte hartzea unibertsitate eskatzaileko ikertzaileek (3.1 artikuluan ezarritako irizpideen arabera) eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen enpresa bateko kideek.
Gutxieneko ikerketa-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek (horietako bat ikertzaile nagusia izanik) eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek osatuko dute. Hirurek ere proiektuan jarraitu beharko dute egikaritze-faseak iraun artean. Ikertzaile nagusiak beste lau hilabetez jarraitu beharko du proiektuan. 4.1 artikuluak halaxe dio.
3.4. artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen entitate batek ere parte-hartzea.
Ikerketa-taldeak honela osatuta egon beharko du:a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta entitate eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Entitate parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat egon beharko da, gutxienez, eta entitatearen plantillakoa izan beharko da.
c) Enpres(et)ako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko puntuetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
Urteko 1.400 ordukoa izango da ikertzaile-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa.
Gutxieneko betekizun galdagarria izango da ikertzaile-taldeen osaera, eta hori ez betetzea (18.2 artikulua), nahiz eta gerora sortutako arrazoiengatik izan, dirulaguntza eskubidea galtzeko arrazoi izango da.
-
Dirulaguntzen eskaera kopurua mugatzea
Entitate bakoitzak, 3. artikuluan onuradun izateko ezarritako eskakizunak betez gero, nahi beste eskaera aurkeztu ahal izango ditu, ikertzaile nagusien bitartez, baina betiere honako muga hauekin:
– Ikertzaile nagusi beraren eskaera bat baino ez da onartuko, eta ikertzaileak eskaera bakar batean parte hartu ahal izango du.
– Ezingo dute deialdi honetan parte hartu aurreko unibertsitate-enpresa proiektuetan parte hartu duten ikertzaileek, baldin eta eskaera aurkezteko egunean beren jarduerak oraindik amaitu gabe badituzte, bete gabeko obligazioak dituztelako. Salbuespen izango dira, nolanahi ere, honako hauek: amaierako txosten zientifikoa, egindako argitalpenak eta enpresaren txostena.
– Finantzatutako proiektu bat onartutako amaiera-data baino lehen bertan behera uzten bada, parte hartu duten ikertzaileek ezingo dute beste proiektu berri batean parte hartu, harik eta hasierako proiektu hori onartu zen unean aurreikusitako amaiera-data bete arte. Alderdi hori 18.2 artikuluan deskribatutako gutxieneko betekizun galdagarritzat hartu denez, inguruabar horietan gertatzen diren proiektu-eskaerak ukatu egingo dira, eta gerora gertatutako ez-betetzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileen multzoak proiektuari eskainiko dion gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu entitate eskatzaileak ikerketa-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak kontratu bat izan beharko du entitate eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira egikaritze-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honetako 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek gutxienez proiektuaren iraupen berdineko aldi eta dedikazio baterako kontratatuak izan beharko dute, doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsonentzat artikulu honetako 6. apartatuan ezarritakoa salbu. Ikertzaileetako bat entitate eskatzaileak kontratatuko du, eta bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute aurkeztu entitate eskatzailearen konpromisorik, proiektuak irauten duen bitartean kontratuari eutsiko zaiola dionik.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzeari dagokiona baino iraupen txikiagoko kontratua izan dezakete, baldin eta entitate eskatzaileak egiaztatzen badu konpromisoa hartzen duela kontratuari eusteko, proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, bai eta entitatearen adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsona bat bada (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), berau finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere.
Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa
Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta entitate bati atxikita badaude, entitate horretako langileak direla ulertuko da.
Betekizunak
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten entitateek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten entitateek ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, baita ere, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako unean eta moduan egingo da. Gainera, entitate onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko obligaziorik badute, ordainduta izan behar dute.
Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea

- Ezin izango dira Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean dauden entitateak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazio teknikoa
-
Ikerketa-proiektuaren memoria, honako alderdi hauek jasotzen dituela:
– Laburpena.
– Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.
– Bibliografia aipagarriena.
– Proiektuaren interes orokorra.
– Hipotesiak eta Helburu orokor eta operatiboak.
– Helburuei lotutako mugarriak. Lan-plana. Kronograma. Ikertzaileek zereginei eskainiko dieten denbora.
– Mugarri bakoitzean erabilitako metodologia.
– Proiektua burutzeko eskuragarri dauden instalazioak, tresnak eta teknikak.
– Arduren banaketa.
– Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia. Taldean edo taldeetan egindako transferentziaren historikoa. Enpresekin aldez aurretik egindako ikerketa-aliantzak, -hitzarmenak edo -kontratuak.
– Eskatutako dirulaguntzaren justifikazio zehatza.
– Bi entitateren edo gehiagoren arteko lankidetza, hala dagokionean.
– Enpresak proiektuan izan duen parte-hartzea.
– Lortu nahi diren emaitzen garrantzia eta eragin ekonomikoa: proiektuak Espezializazio Adimenduneko Estrategian (RIS3) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean zehaztutako helburuei egokitzea. Ikerketa-proiektuaren inpaktu zientifikoa, teknologikoa eta soziala.
– Proiektuaren azken emaitza eta emaitzak ustiatzeko plana.
– Teknologia transferitzeko plana.
-
Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileetako bakoitzaren curriculum vitae laburtua, formatu normalizatuan, eta horretarako prestatutako plantillan aurkeztua (azken 6 urteei buruzkoa, deialdiaren datatik zenbatzen hasita), eta baita enpresa parte-hartzaileko pertsona bakoitzarena ere. Titularrak sinatu beharko ditu CVak. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei dokumentuak zuzentzeko eskatuko zaie.
- Dokumentazio administratiboa
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako dokumentua (erantzukizunpeko adierazpena), 2025-2026 aldian aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da bakoitzak zenbat denbora eskainiko dion eskatutako proiektuari, 6.3 artikuluaren arabera.
-
Ikertzaile bakoitzak entitate eskatzailearekin edo enpresa parte-hartzailearekin duen lan-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:
- Kontratu mugagabedun langileak badira, dagokion kontratua edo Gizarte Segurantzako kotizazio-datuen txostena aurkeztu beharko da.
– Gutxieneko ikerketa-taldeko langileak badira, gutxienez proiektuaren egikaritze-fasearen iraupen bera izango duen kontratu bat aurkeztu beharko dute, eta, proiektuko ikertzaile nagusia izanez gero, 4 hilabeteko aldi gehigarria, 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gutxieneko taldea osatzen duten pertsonek EZIN izango dute aurkeztu entitate eskatzailearen konpromisorik, proiektuak irauten duen bitartean kontratuari eutsiko zaiola dionik, 6.4 artikuluaren arabera.
– Ikerketa-taldeko langileak badira, baina ez gutxieneko taldekoak, kontratua aurkeztu beharko dute, non zehaztuta agertuko baitira hasiera- eta amaiera-datak, urteko dedikazioa eta, hala badagokio, entitate eskatzailearen konpromisoa, proiektuan parte hartzen duten aldi osoan kontratuari eutsiko zaiola diona, 6.4 artikuluaren arabera. Obra-kontratua duten langileen kasuan, gainera, kontratatu den obrari dagokion ordu-dedikazioa adierazi beharko da, 6.5 artikuluaren arabera.
– Ikerbasquek kontratatutako eta entitate eskatzaileari atxikitako ikertzaileak badira, Ikerbasquek egindako kontratua eta entitate eskatzailearekiko atxikipen-dokumentua aurkeztu beharko dituzte; eta UPV/EHUk kontratatuta eta BERC bati atxikita badaude, UPV/EHUk egindako kontratua eta dagokion atxikipen-dokumentua.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten entitateek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten entitateek ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, baita ere, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako unean eta moduan egingo da. Gainera, entitate onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko obligaziorik badute, ordainduta izan behar dute.
Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.
Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako unean eta moduan egingo da. Gainera, entitate onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko obligaziorik badute, ordainduta izan behar dute.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako unean eta moduan egingo da. Gainera, entitate onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko obligaziorik badute, ordainduta izan behar dute.
Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.
- Ezin izango dira Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean dauden entitateak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
Eskaeran lankidetzan diharduten entitate parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:
– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).
– Teknologia-zentroak.
– Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).
Lankidetzan diharduten entitate parte-hartzaile horiek ezin dira izan deialdi honetako laguntzaren onuradun, nahiz eta enpresaren ordainketetatik kobratu ahal izango duten, zehazki, 1.2 artikuluaren arabera dagokien ordainsarien zatia.
- Proiektuak 1 eta 2 urteroko osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urterokoaren ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da; amaitzeko, gastuaren amaierako ziurtapena eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira (16. artikuluan deskribatutakoak).
- 2025ko ekitaldian hasiko dira proiektuak egikaritzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Egikaritze-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2027ko ekainaren 26a baino lehenago amaitu behar dira.
- Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
-
Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.
Eskaeran, dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guzti-guztien zerrenda aurkeztu behar da; ikertzaile horiek eskaeran parte hartzen duen entitateren batekin kontratua izan beharko dute. Ezinbestekoa da proiektuan parte hartzea unibertsitate eskatzaileko ikertzaileek (3.1 artikuluan ezarritako irizpideen arabera) eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen enpresa bateko kideek.
Gutxieneko ikerketa-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek (horietako bat ikertzaile nagusia izanik) eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek osatuko dute. Hirurek ere proiektuan jarraitu beharko dute egikaritze-faseak iraun artean. Ikertzaile nagusiak beste lau hilabetez jarraitu beharko du proiektuan. 4.1 artikuluak halaxe dio.
3.4. artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen entitate batek ere parte-hartzea.
Ikerketa-taldeak honela osatuta egon beharko du:a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta entitate eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.
b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Entitate parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat egon beharko da, gutxienez, eta entitatearen plantillakoa izan beharko da.
c) Enpres(et)ako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko puntuetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.
Urteko 1.400 ordukoa izango da ikertzaile-taldea osatzen duten ikertzaileek proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa, berriz, urteko 420 ordukoa.
Gutxieneko betekizun galdagarria izango da ikertzaile-taldeen osaera, eta hori ez betetzea (18.2 artikulua), nahiz eta gerora sortutako arrazoiengatik izan, dirulaguntza eskubidea galtzeko arrazoi izango da.
-
Dirulaguntzen eskaera kopurua mugatzea
Entitate bakoitzak, 3. artikuluan onuradun izateko ezarritako eskakizunak betez gero, nahi beste eskaera aurkeztu ahal izango ditu, ikertzaile nagusien bitartez, baina betiere honako muga hauekin:
– Ikertzaile nagusi beraren eskaera bat baino ez da onartuko, eta ikertzaileak eskaera bakar batean parte hartu ahal izango du.
– Ezingo dute deialdi honetan parte hartu aurreko unibertsitate-enpresa proiektuetan parte hartu duten ikertzaileek, baldin eta eskaera aurkezteko egunean beren jarduerak oraindik amaitu gabe badituzte, bete gabeko obligazioak dituztelako. Salbuespen izango dira, nolanahi ere, honako hauek: amaierako txosten zientifikoa, egindako argitalpenak eta enpresaren txostena.
– Finantzatutako proiektu bat onartutako amaiera-data baino lehen bertan behera uzten bada, parte hartu duten ikertzaileek ezingo dute beste proiektu berri batean parte hartu, harik eta hasierako proiektu hori onartu zen unean aurreikusitako amaiera-data bete arte. Alderdi hori 18.2 artikuluan deskribatutako gutxieneko betekizun galdagarritzat hartu denez, inguruabar horietan gertatzen diren proiektu-eskaerak ukatu egingo dira, eta gerora gertatutako ez-betetzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.
-
Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.
Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileen multzoak proiektuari eskainiko dion gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.
-
Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.
Deialdiko eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu entitate eskatzaileak ikerketa-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak kontratu bat izan beharko du entitate eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira egikaritze-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honetako 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek gutxienez proiektuaren iraupen berdineko aldi eta dedikazio baterako kontratatuak izan beharko dute, doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsonentzat artikulu honetako 6. apartatuan ezarritakoa salbu. Ikertzaileetako bat entitate eskatzaileak kontratatuko du, eta bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute aurkeztu entitate eskatzailearen konpromisorik, proiektuak irauten duen bitartean kontratuari eutsiko zaiola dionik.
Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzeari dagokiona baino iraupen txikiagoko kontratua izan dezakete, baldin eta entitate eskatzaileak egiaztatzen badu konpromisoa hartzen duela kontratuari eusteko, proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.
Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, bai eta entitatearen adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.
-
Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.
Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsona bat bada (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), berau finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere.
Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.
-
Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa
Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta entitate bati atxikita badaude, entitate horretako langileak direla ulertuko da.
Eskaeraren edukia agindu honen II. eranskinean dago.
Lehenik, proiektuko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan, erabiltzaile gisa, dagoeneko hala ez bada, edo ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Hori egin eta gero, aipatu aplikazioan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko ditu, harik eta eskaera erabat bete arte.
Ondoren, behin eskaeraren alderdi guztiak aipatu aplikazioaren bitartez beteta (aurreko urratsari jarraikiz) eta agindu honen II. eranskinean azaldutako dokumentazio osagarria gehituta, entitateak edo legezko ordezkariak eskaera elektronikoki sinatu beharko du; horrela soilik geldituko da erregistratuta. Horretarako, entitate eskatzaileak eskaera elektronikoki sinatzeko entitate-txartela eduki beharko du, edo, bestela, legezko ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda egon beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua), esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/.
Deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskaeran. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatutako aplikazioan, elektronikoki.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Laguntzaileen kontratua, 5.2.a) artikuluaren arabera: dirulaguntzak laguntzaileentzako diru-hornidurarik badu, laguntzaileari buruzko proposamena bidali beharko da, zeinean ikertzailea nor den, haren ibilbide akademikoa edo CVa eta adostasuna jasoko baitira. Geroago, organo kudeatzaileak proposamena onartutakoan, laguntzailea entitate onuradunarekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, non parte hartuko duen proiektuaren kodea eta titulua adieraziko baitira, eta bai haren egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da ebazpenaren argitalpena baino lehenagokoa izan, eta, zein urtetarako zehazten den, harexen lehen sei hilabeteetan aurkeztu beharko da. Kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100ekoa eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk egin ahal izango dituzte entitatean, harik eta eurei dagokien dedikazioa bete arte.
-
Urteko txostenak: 15.2 artikuluan aurreikusitako bigarren ordainketa edo ondorengoak baino lehen aurkeztu beharko dira nahitaez. Entitate onuraduneko ikertzaile nagusiak, egikaritze-urte bakoitza amaitzean, justifikazio-kontu bat aurkeztu beharko dio organo kudeatzaileari, aplikazioan sartutako txantiloiaren arabera, bai eta dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko ekintzen inguruko memoria bat ere, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
Jarduera-planaren edozein ataletan aldaketak egin nahi badira, ikerketa-zentroko edo unibertsitateko legezko ordezkariak baimena eskatu beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari. Egindako eta baimendutako aldaketek errespetatu egin behar dituzte Ikerketako Estatuko Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak (SCE) eta Hautaketa Batzordeak dagokion puntuazio-kalkulua egiteko erabili dituzten elementuak. Ikerketa Zuzendaritzak zehaztuko du aldaketa horiek konprometitutako dirulaguntzak aldarazten edo indargabetzen dituzten, aurretik dagokion espedientea egin ostean.
-
Amaierako gastu-ziurtagiria: proiektua egikaritzeko azken urtea amaitzerakoan, urteko txostena aurkeztu ondoren, entitate onuradunak egindako gastu guztiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, aplikatu gabeko gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektuaren helburu partzialetarako jasotako sarreren balantzea –halakorik balego– eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Gastuak egiaztatzeko, fakturak eta gainerako froga-balio baliokidea duten agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak.
Ziurtagiri hori, urteko txostenetan adierazitakoarekin bat etorri beharko dena, proiektua amaitu osteko bi hilabeteko epean aurkeztu behar da. Guztira gastuaren % 40 baino gehiago egikaritzen ez bada gutxienez eska daitekeen eskakizuntzat hartzen denez, dirulaguntza-eskubidea galdu egingo da (18.2 artikulua).
-
Formatu askea izango du, eta nahitaez egin behar da, azken urtea ordainduko bada. Proiektua egikaritzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako txosten zientifikoa aurkeztu beharko du, eta, bertan, zehaztasun handiz adierazi zein diren aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabalkundea emateko eta jendarteratzeko jarduerak.
-
baldin eta liburu, monografia, artikulu, doktore-tesi, lizentzia-tesina, kongresuetarako komunikazio edo abarretan argitaratu badira proiektuaren emaitzak, edo patenteak, kontratuak, baliagarritasun-modeloak eta abar eragiten badituzte, zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesletzaren berri eman beharko da, proiektuaren kodea ere aipatuz. Argitalpenen kopia bana bidali beharko da Ikerketa Zuzendaritzara.
-
Lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da unibertsitate onuradunaren eta enpresa parte-hartzaile(ar)en artean, bai eta lankidetzan ari diren entitate parte-hartzaileen artean ere, baldin badaude, Teknologia Transferentziarako entitate baten bitartez Honako hauek jaso beharko dira hitzarmen horretan: ekonomia-harremanak; ikerketaren garapenean erantzukizunak nola banatzen diren; proiektuaren emaitzen jabea nor den eta haien erabilera eta baliatzea zein izango diren, eta deialdiari dagokionez enpresek beren gain hartu dituzten obligazioak.
Ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez hilabeteko epean, sinatutako hitzarmena eta enpresaren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira Ikerketa Zuzendaritzan, 1.2 artikuluan —dirulaguntzaren lehen ordainketa egiteko aldez aurretik bete beharreko baldintza moduan— ezartzen denaren arabera.
-
Diruz lagundutako ikerketaren bidez lortutako emaitzak enpresak nola aplikatu eta/edo ustiatu dituen ikusteko, jarraipen bat egingo da; hartarako, enpresa parte-hartzaileak, proiektua amaitzen duenean, memoria bat aurkeztuko du, eta bertan proiektuaren garapenari eta lortutako emaitzei buruz duen iritzia adieraziko du. Geroago, proiektua amaitu ondorengo urtearen amaieran, emaitzen ustiapenari buruzko txostena aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi beharko du emaitzak nola erabili dituen, emaitza horiek enpresan nola ezarri dituen, zer patente egin dituen eta zer onura lortu dituen.
Enpresaren legezko ordezkariak sinatu behar ditu txosten horiek, eta unibertsitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin aurkeztu behar dira.
-
Bai urteko txostenak bai amaierako txosten zientifikoa eta egindako argitalpenak Ikerketa Zuzendaritzak berrikusiko ditu, eta, gainera, egiaztatuko du ikerketa-proiektuaren hasierako eskaeran onetsitako helburuak eta lan-plana bete direla. Desadostasunik ikusiz gero, txosten horiei ebaluazio zientifikoa egin ahal izango zaie, 10. artikuluan jasotako ebaluazioaren ildo beretik. Aipatu ebaluazioan 100 puntutik 50 ez lortzea itzultzeko kausa izango da, eta 19. artikuluari jarraikiz jardungo da.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.