Txanda-kontratuak egiteko laguntzak 2025

[Txanda]

Deskribapena


Xedea

Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000 € (720.000 € - 2025 / 480.000 € - 2026)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2024ko urriaren 19tik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.

Txandakaria kontratatzeak 8.400 euroko diru-laguntza izango du; emakumezkoa bada, eta % 10 handiagoa izango da txanda-hartzailea emakumea bada.

Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:

  • Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.
  • Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.
  • 4. artikuluan aipatzen den kontratazio gehigarria. Hala ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango ditu, hala badagokio.

Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakar bati ezin zaio guztira 300.000 euro baino gehiago eman “minimis” laguntzetan, hiru urteko edozein alditan.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu zuzkidura amaitu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta inguruabar horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a Emakida-ebazpena ematen denetik urtebetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" (ITA) aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta konpromisoa hartu behar du betebehar horiei eusteko harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza guztia justifikatu arte, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Enpresaren identifikazio fiskaleko txartela

  • Pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, EJZren epigrafea adierazita.

  • Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainontzeko entitateak).

  • Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik.

  • Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.

  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.

  • Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin). Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.

  • Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean

  • Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.

  • Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.

  • Ez dela kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.

  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, edo zehapen-epea igaro dela.

  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne:

    • Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
    • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera.
    • LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.

  • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.

  • Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Azken hiru ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea..

  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600 (Informazio orokorra)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160601 (Informazio orokorra)

Besteak:

Lan Aktibazio Zuzendaritza

ayudas.relevo@lanbide.eus

Telefonoa: 945 18 13 48

Kodea

0136411

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da deialdi hau argitaratu baino lehen hasitako kontratuetan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta egun berean edo deialdia EHAAn argitaratu ondoren hasitako kontratuetan hiru hilabetekoa, txanda-kontratua hasi den egunetik . Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2025ko urriaren 20a izango da.

  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu Egoitza Elektronikoan botoiaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete bitartean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk