Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - 2025

[TMS 2025]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da turismo-sektoreko enpresentzako laguntzak erregulatzea eta deitzea, produktu berriak garatu eta merkatura ditzaten, bai eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzea eta Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak babestea ere.

Aurrekontuko zuzkidura

934.000 eu

Prestazio ekonomikoa

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira laguntzak.

Diruz lagundu daitezke 2025eko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:

a) Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

Atal honetan, turismo-produktu lehiakor, arduratsu eta jasangarriak garatzen, merkaturatzen eta espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzen laguntzen duten ekimenak (Euskadin garatutako) lagunduko dira.

b) Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, zehazki, bertan nahiz nazioartean oihartzun mediatikoa dutenak eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen dutenak.

Atal honetan lagunduko dira Euskadi bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko gisa posizionatzen eta ostatu-gauen kopurua handitzen laguntzen duten ekitaldiak.

Laguntzen zenbatekoa:

TMS-2025-Laguntzen-zenbatekoa.pdf (PDF, 97 KB)

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, aurreikusitako baldintzetan dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.

Elkarteak

Fundazioak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.

Betekizunak

  • Onuradunak

  • Erakunde baztertuak

  • Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:

ayudas_ctp@euskadi.eus

Araba: 945 017 066

Bizkaia: 944 031 656

Gipuzkoa: 943 023 247

Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012/ 945 01 80 00
  • Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
  • Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez

 

Kodea

0089409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 10ean amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza-programa honen babesean emandako dirulaguntzak emateko prozedurak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu arautzailea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntzen deialdiaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/) eta argitalpena egin eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Erakunde eskatzaileek abisu bat jasoko dute beren eskabidean identifikatutako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, jakinarazteko aipatutako egoitza elektronikoan eskuragarri jarri dutela prozeduraren ebazpenaren jakinarazpena. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza justifikatzeko epea 2025eko abenduaren 18an amaituko da.

Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 18ra arte egindako eta ordaindutako fakturak onartuko dira. Ondorioz, ez dira kontuan hartuko epe horren aurretik edo ostean egindako ordainketak, epeka edo geroratuta adostutakoak barnean hartuta.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Komunikazio grafikoko eta ikus-entzunezko euskarrien elaborazioari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta off line komunikazioko estrategiei dagozkien jarduketa guztiek sailaren edo Euskadi Basque Country marka turistikoaren logotipoa izan beharko dute, eguneratuta eta indarrean, nortasun korporatiboaren erabilera-eskuliburuaren arabera.

Web-orriak sortu edo eguneratuz gero, onuradunak, lehen aipatutakoaz gain, banner bat ezarri beharko du bere webgunean, https://turismo.euskadi.eus turismo-atariarekin esteka egiten duena.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk