2025-2026erako laguntzen deialdia egiten duena Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko
[Quebec kooperazio proiektu laguntzak]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen helburua da eskualde estrategikoko (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Eskualde Metropolitarra) pertsona juridikoekin 2025-2026rako egiten diren alde biko jarduera- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea, honako arlo hauetan:
Euskadik eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
Kultura: ezagutza eta esperientzia trukatzea kultura-esparruan, zehazki, ondarean, artisten mugikortasunean, artisten, sortzaileen edo kultura-industrien truke profesionaletan eta obren, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen hedapenean.
Hizkuntza-politika: adituak eta ikertzaileak trukatzea, bakoitzak bere hizkuntzak garatzeko eta sustatzeko, eta arlo horretako informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea.
Ekonomia: Euskadiren eta Quebec-en arteko informazio- eta inbertsio-trukeak egitea negozioetan eta inbertsioetan. Esperientziak trukatzea bakoitzaren itsas ekonomien hazkunde jasangarrian.
Ingurumena: informazioa eta jardunbide egokiak trukatzea klima-aldaketaren aurkako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.
Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza: informazioa eta esperientziak trukatzea, eta nazioarteko partzuergoetan batera jardutekoari bultzada ematea.
Euskadik eta Cundinamarcak 2017ko maiatzaren 30ean sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
Produkzio-garapeneko politikak eta klusterrak: ezagutzak trukatzea, hazkunde ekonomiko inklusiboa eta jasangarria sustatzeko.
Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresak eta gobernua sustatzeko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena pizteko. Sektore ekonomikoetan lankidetza-proiektuak bultzatzea, zehazki, sektore hauetan: energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa, azpiegiturak, eraikuntza, ingurumena, nekazaritza-industria eta turismoa.
Balio berdinen bidezko ereduak: esperientzien eta jardunbide egokien trukea irismen luzeko negozio-ereduetan, enpresa-garapena eta gizarte-oparotasuna konbinatzen dituztenak.
Espezializazio adimenduna: espezializazio adimenduneko lehentasunetan ezagutzak trukatzea, berrikuntzarako lankidetza-arloak identifikatuz, haren indarguneetan oinarrituta.
Produktu eta elikagai prozesatuak: lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak trukatzea, eta elikagaien ekoizpenean eta prozesamenduan berrikuntza eta garapen teknologikoko esperientziak trukatzea.
Enpresak nazioartekotzea: ezagutzak trukatzea, enpresak nazioartekotzeko programak sustatzeko.
Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza: aldeek zehazten dituzten lehentasunak garatzeko lankidetza sustatzea.
Ingurumena: elkartrukeak eta lankidetza ingurumena babesteko, hondakinen kudeaketa integrala burutzeko, hondakin-urak kudeatzeko eta ibaiak deskontaminatzeko.
Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea ingurune fisikoaren antolamendua, mugikortasun jasangarria eta hiri-habitata erabat jorratzen dituzten lurralde-planetan.
Kultura: trukeak erraztuko dira, batez ere musikaren, zinemaren, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen eremuetan.
Hezkuntza: erakunde egokiak inplikatzen dituzten truke akademikoak, balioak partekatzeko eta praktika sozialak trukatzeko.
Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.
Euskadik eta Querétaro-k 2014ko urriaren 27an sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresak eta gobernua sustatzeko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena pizteko. Sektore ekonomikoetan lankidetza-proiektu bateratuak bultzatzea, zehazki sektore hauetan: automotorea, aeroespaziala, etxetresna elektrikoak eta elektronika, softwarea eta informazio-teknologiak, energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna eta makina-erreminta.
Ikerketa, garapena eta berrikuntza, aldeek zehazten dituzten lehentasunak garatuz.
Kultura: trukeak erraztuko dira, batez ere musikaren, zinemaren, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen eremuetan.
Hezkuntza: erakunde egokiak inplikatzen dituzten truke akademikoak taxutzea, balioak partekatzeko eta praktika sozial eta akademikoak trukatzeko.
Bizi-maila eta -kalitate hobea: esperientziak trukatzea herritarren premien asebetetze kolektiboa areagotzeko, gobernu-politikaren, ingurumen-politikaren, ongizate subjektiboaren eta genero-berdintasunaren arloan gizarte-politikak ezarriz.
Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.
Euskadik eta Santiagoko eskualde metropolitarrak 2022ko azaroaren 11n sinatutako elkar ulertzeko memoranduma:
Gizarte-garapeneko politikak: batak bestearekin banatzea hainbat arlotan metatutako jakintza: oinarrizko gizarte-zerbitzuak emateko eredua, gizarte-bazterketa balioesteko tresnak, etxerik gabeko pertsonentzat esku hartzeko estrategiak eta bereziki babestutako taldeei kalte eragitean esku hartzeko ereduak.
Ekonomia, ekoizpena eta klusterrak garatzeko politikak: lankidetza-proiektu bateratuak merkataritza, zenbait arlotan (inbertsioak eta negozioak...), enpresa- eta gobernu-sustapeneko topaketak, truke ekonomikoa eta enpresen garapena suspertzeko.
Denen balioak lantzeko ereduak: esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea, irismen luzeko negozio-ereduetan, enpresa-garapena eta gizarte-oparotasuna konbinatzeko moduan.
Espezializazio adimenduna: lankidetza eta ezagutza-trukea sustatzea espezializazio adimendunari lotutako lehentasunetan, berrikuntzarako lankidetza-arloak identifikatuz.
Produktuen eta elikagaien lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak trukatzea. Berrikuntza eta garapen teknologikoko esperientziak trukatzea ekoizpen- eta industria-sistemetan.
Enpresen nazioartekotzea: ezagutzak partekatzea, enpresak nazioartekotzeko programen sustapenean. Esparru horretan laguntzen duten erakunde pribatuak ezin izango dira Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernuko agintari edo funtzionario izan.
Ikerketa, garapena eta berrikuntza, sinatzaileek zehaztuko dituzten lehentasunak garatzeko.
Ingurumena: elkartrukeak eta lankidetza lantzea ingurumena babesteko lehentasunezko eremu hauetan: hondakinen kudeaketa integrala, hondakin-uren kudeaketa eta ibaien deskontaminazioa, garapen ekonomikoaren ardatz bihurtzeko.
Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea lurralde-planak egiteko eremu hauetan: garraio publiko orokorraren gobernantza, hiriko eta aldiriko garraio-sistema integratua egituratzea, mugikortasun aktiboko, inklusiboko eta jasangarriko esperientziak eta elektromugikortasuna. Hiri-habitatari buruzko esperientziak trukatzea klima-aldaketari erantzuteko testuinguruan, genero-ikuspegia eta osasun fisiko eta mentalean duen eragina kontuan hartuta.
Hiri-berroneratzea: esperientziaak trukatztea lurralde-desberdintasunari aurre egiteko. Lurralde-desberdintasun horren ezaugarri nagusia da biztanleria kaltebera hirietako sektoreetan kontzentratzen dela, etxebizitza urria dutela eta hiri-ondasun eta -zerbitzu publikoak eskuratzeko ekitaterik ez.
Turismoa: erakarpen turistikoko lekuak sustatzea, bi eskualdeen jolas-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izan daitezen.
Aurrekontuko zuzkidura
80.000Prestazio ekonomikoa
2025etik 2026ra bitartean, Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko eskualde metropolitarreko eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzen kreditua 80.000 eurokoa izango da guztira, honela banatuta: 40.000 euro Quebecekin lankidetzan aritzekoa, eta 40.000 euro Cundinamarkarekin, Querétarorekin eta Santiagoko eskualde metropolitarrarekin lankidetzan aritzeko. Zenbateko hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bidez onartutako 2025. urteko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko da.
Honako kontzeptu hauek jaso dezakete dirulaguntza:
a) Deialdi honetako proiekturen batean Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko eskualde metropolitarreko eskualde estrategikoetara joango diren Euskal Autonomia Erkidegoko langileen bidaia- eta egonaldi-gastuak:
Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkineko txartelen benetako kostua, 1.000 eurora arte, gehienez.
Ostatu- eta mantenu-gastuak: 180 euro egunean; 7 egunetan, gehienez.
b) Aldebiko proiektuak gauzatu, sustatu eta zabaltzeko gastuak, proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (5.000 euro) osatu arte.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa ez da izango erakunde eskatzailearen proiektuaren kostuaren % 50 baino gehiago.
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa: % 40, dirulaguntzaren onarpena sinatu ondoren. Erakunde onuradunak 15 egun balioduneko epea izango du dirulaguntza berariaz onartzeko, eskatutako laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Bigarrengo ordainketa, % 60, proiektua amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren, eta ezin izango du 2026ko ekitaldia gainditu.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
-
Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
Betekizunak
- Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza > Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
KANPO HARREMANEN ETA ORGANISMO MULTILATERALEN ZUZENDARITZA
Rafael Hueso eta Estíbaliz Urcelay
Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzaren goi-mailako teknikariak.
Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: (+34) 945 01 81 37 - (+34) 945 01 78 60
Email: Rafa-hueso@euskadi.eus - eurcelay@euskadi.eus
QUEBEC-EKO ESKUALDEKO BAZKIDEA
Quebeceko eskualdeko bazkideei honako hauekin harremanetan jartzeko gonbitea egin zaie:
Direction Europe et institutions européennes
Ministère des Relations internationales et de la Francophonie
Courriel: coopquebecpaysbasque@mri.gouv.qc.ca
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1089610Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
-
Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpetaen dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzen onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, egikaritze-memoria aurkeztu beharko dute. Memoria horretan gastuak eta diru-sarrerak zehaztuko dira, bai eta proiektuaren garapenaren deskribapena eta proiektua gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak ere.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua