Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak 2025

[Nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideak]

Deskribapena


Xedea

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

125.774,91 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-kreditua, nekazariek kalitate-erregimenetan parte hartzeko laguntzak finantzatzera bideratua, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzaren (OPKD) eta LGENFren artean batera finantzatuko da, 100.000 euroko zenbatekoarekin. Horietatik 57.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira ( % 57), eta 43.000 euro LGENF Europako Funtsaren kontura ( % 43), 2023-2027ko Euskadiko NPBren Plan Estrategikoaren babesean.

Badago, halaber, batera finantzatu gabeko zati bat, finantzaketa gehigarri nazional gisa aurreikusia, 25.774,91 eurokoa, Elikagaien Kalitate eta Sustapenerako Zuzendaritzaren aurrekontuen kargura.

Horiek guztiak 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

* Aurrekontu-kreditua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da oso-osorik, 2015-2022 aldirako Landa Garapeneko Programako kalitate-erregimenetan nekazariek lehen aldiz parte hartzeko laguntzak finantzatzeko (LGP 3.1 neurria, 2. oinarriko c) idatz-zatia). 101.184 euro. Horiek guztiak 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta eta jardunean dauden ustiategien nekazari titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradunak (pertsona fisikoak edo juridikoak, baita nekazaritzako edo basogintzako ekoizle-taldeak ere), baldin eta lehen aldiz parte hartzen badute kalitate-araubideetako batean, edo lehen aldiz ekoizpen-orientazio berriak sartu badituzte ekoizpen ekologiko ziurtatuko kalitate-araubidean 2023ko uztailaren 10etik hasi (egun hori barne) eta deialdi honetan ezarritako eskabideak aurkezteko epearen azken egunera bitartean, deialdi honen aginduaren 5. oinarriko 8. apartatuaren arabera. Gehienez ere 5 urterako izan daitezke laguntzaren onuradun, kalitate-araubidearekin bat egiten dutenetik hasita; eta, ekoizpen ekologikoaren kasuan, ekoizpen-orientazio berri bat gehitu dutenetik.

Ekoizpen ekologikoaren kasuan, eskatzaileak ekoizpen-orientazio horretan inskribatu zirenetik aurrera kalkulatuko dira 5 urteak, bihurtze-aldia barne. Pertsona batek aldi bat badarama kalitate-araubidean parte hartzen laguntza-eskabide bat aurkeztu aurretik, aurreko urte horiek kontuan hartuko dira onargarritasunaren 5 urteak kalkulatzeko, eta gainerako aldian soilik izan ahalko da onuradun.

Ekoizleek kalitate-araubideetan inskribatuta egon beharko dute bai laguntza eskatzen dutenean, bai laguntza ordaintzen zaienean. Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzioa, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.

Ekoizpen ekologikoan ekoizpen-orientazio berri bat gehitzen denean, onargarritasunerako erreferentzia-data ekoizpen-orientazio horren alta-eguna izango da.

Pertsona fisikoek adinez nagusi izan behar dute ezinbestean.

Onuradunek sartuta egon beharko dute Europar Batasunak aitortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako araubideren batean, babestutako jatorri-deituretan (BJD), adierazpen geografiko babestuetan (AGB) edo ekoizpen ekologikoan, erregelamendu hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 Erregelamendua (EB); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) II. zatiko II. tituluaren I. kapituluko 2. sekzioa, ardoari dagokionez; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamendua (EB), produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua (EK) indargetzen duena; edo horiek ordezkatzen dituzten arauak:

I.– Errioxa jatorri-deitura (JD), «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (BJD).

II.– «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» (AGB), «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» (AGB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (AGB).

III.– Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.

Babestutako Jatorri Deitura batek edo Adierazpen Geografiko Babestu batek babestutako produktuen kasuan, kalitate-araubideari buruzko informazioa eAmbrosian jaso beharko da.

Betekizunak

  • EAEko nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-erregimenen erregistroetan alta emanda egon behar dute.
  • Dirulaguntza jaso dezaketen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte.
  • Egunean egon beharko dute kuoten ordainketan, bai eta indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasetan ere, diruz lagun daitekeen kalitate-bereizgarri bakoitzaren barruan.
  • Diruz lagundutako talde bateko kideak ezin dira izan helburu bererako laguntza ekonomikoa jaso duen beste lankidetza-sustapen bateko kide. Kasuistika hori gertatzen den bi eskaera jasotzen badira, eta bi eskaerek gainerako onargarritasun-baldintzak betetzen badituzte, pertsona gutxien dituen eskaera ukatuko da. Inguruabar hori Balorazio Batzordearen aktan erregistratuta geratuko da, eta ebazpenean jasoko da.
  • 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek, nolanahi ere, ordainsari-erregistro bat izan beharko dute. Pertsona juridikoak 50 langile baino gehiago baditu, berdintasun-plan bat izan beharko du, eta, bertan, besteak beste, ordainsarien erregistroa jaso beharko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Amaya Jalon Ayala

Telefonoa: 945 01 96 23

E-maila: amaya.jalon@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028818

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk