ISV Sustapena 2025 - Mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzak

[ISV Sustapena]

Deskribapena


Xedea

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuen sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzak.

ETEen definizioa Europar Batasunaren arabera

Iruzurraren aurkako borroka

Europar Batasunaren sustapen- eta komunikazio-ekintzetarako finantza-laguntzak ez du gaindituko diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 59.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Onuradun bakoitzak eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu sustapeneko esku-hartzera bideratutako aurrekontu osoaren ehuneko 5. Aurrekontu hori Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren finantza-fitxan jasota dago dagokion finantza-ekitaldirako.

Nori dago zuzenduta


Hirugarren herrialdeetan sustapen-neurriak finantzatzeko laguntza-eskabideak honako hauek aurkez ditzakete:

a) Ardogintzako enpresak. 905/2022 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen dituzten ardogintzako enpresak. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta behar dute enpresek.

b) Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, eta erakunde horiek biltzen dituzten elkarteak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 152. eta 156. artikuluei jarraituz definituak.

c) Lanbidearteko erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 157. eta 158. artikuluen arabera definituak eta maila nazionalean aitortuak, eta Espainian aitortuak Nekazaritzako elikagaien lanbidearteko erakundeak arautzen dituen abenduaren 30eko 38/1994 Legean xedatutakoari jarraituz.

d) Erakunde profesionalak: halakotzat hartuko dira haien azpiekintza gehienbat ardoaren sektorean egiten dutenak, eta estatuan aitortuta daudenak indarreko araudiarekin bat etorriz, betiere estatutuetako helburuen artean sustapen-azpiekintzak egitea jasota badute.

e) Ardogintzaren adierazpen geografiko babestuen eta jatorri-deitura babestuen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoak eta haien elkarteak.

f) Bi ekoizle edo gehiago biltzen dituzten aldi baterako elkarteak edo elkarte iraunkorrak, baldin eta beren helburuen artean ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekimenak garatzea badute.

g) Kooperatibek berek edo kooperatibakideek egindako ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibak.

h) Ardogintzaren sektoreko enpresez bakarrik osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, helburuen artean ardoak kanpoan sustatzea dutenak.

i) Hirugarren herrialdeetan produktuak eta merkatuak sustatzeko eta komunikatzeko jarduerak garatzeko legez ezarritako eskumena duten erakunde publikoak, baldin eta erakunde hori ez bada laguntzaren onuradun bakarra.

Ekoizleak biltzen dituzten aldi baterako elkarteek edo elkarte iraunkorrek ordezkari bat izendatu beharko dute, ahalmen nahikoa izango duena elkarteak laguntzen onuradun den aldetik izango dituen betebeharrak konplitzeko, hala ezartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.3 artikuluan. Elkarteko kide guztiak onuradun izango dira, eta elkarte hori ezin izango da desegin Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

Onuradunek, langile-kopuruaren, enpresaren tamainaren eta azken urteetako lan-esperientziaren arabera, frogatu beharko dute gaitasun tekniko nahikoa dutela hirugarren herrialdeekiko merkataritza-harremanen eskakizunei aurre egiteko, eta badaukatela baliabide finantzario eta langile nahikoa bermatzeko neurria ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzen dela. Horretaz gain, bermatu beharko dute aski produktu dutela, kantitate nahiz kalitatean, egindako sustapenaren ondorioz sor daitezkeen eskaerei epe luzeko erantzuna ziurtatzeko, behin sustapena bukatuta.

Betekizunak

  • Aldaketa-eskabide guztiak, aldaketa txikiak barne, 905/2022 Errege Dekretuaren 67. artikuluan deskribatuta dauden bezala, gutxienez azpiekintza egin baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira.
  • Onartutako alderantzizko misioak gutxienez 4 egun lehenago jakinarazi beharko dira, beharrezkoa denean tokian bertan kontrola egin ahal izateko.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Nora Beltrán de Otálora

Telefonoa: 945 01 96 82

E-maila: n-beltranotalora@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1223003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena aldekoa bada, onuradunek, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraziko diote, gehienez hilabeteko epean, dirulaguntza onartzen dutela ezarritako baldintzetan, eta, halaber, egikaritze onaren bermea gordailutu izana justifikatzen dutela, bat etorriz Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/127 (EB) Erregelamendu Delegatuan aurreikusitako baldintzekin, zeinaren zenbatekoa ez baita izango Europar Batasunaren finantzaketaren zenbatekoaren % 15 baino txikiagoa, programa behar bezala egikaritzen dela bermatzeko. Egikaritze onaren bermea gordailutzeko justifikazioa onartzen dela jakinarazten ez bada edo aurkezten ez bada, laguntzari uko egin zaiola ulertuko da, eta espedientea artxibatu egingo da bestelako izapiderik gabe.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzietako Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk