IRALE programak 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroak (H eta I ikastaroak)

[IRALE-IKASTAROAK_H_I]

Deskribapena


Xedea

IRALE programak 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroen berri ematea (H eta I ikastaroak) eta ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzea.

Prestazioa zerbitzutan

IRALE programak eskaintzen dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroen esleipena.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Itunpeko ikastetxea izatea
  • Irakasle parte-hartzaileen zerrendak bidaltzea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Parte hartzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1063808

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ikastetxe bakoitzak 2 ikastaro eskatu ahal izango du gehienez (eskatutako ikastaro bakoitzeko eskabide bat bete)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

a) Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko taldeen behin betiko esleipen-zerrendak ontzat emateko. b) Zerrendak jasoko dituen ebazpen hori elektronikoki jakinaraziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuta, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa, bai eta «herri-ikastetxeak» atarian ere (https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/). Organo kudeatzaileak, 39/2015 Legearen 41.6 artikuluak ezartzen duena gogoan, interesdunei abisuak bidaliko dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango. c) Ebazpen horrek barne hartuko du ikastaro bakoitzerako onartutako taldeen zerrenda. Baldin eta, ikastaroa hasi baino lehen, talderen bat esleitu zaion ikastetxe batek baja eskatzen badu, erreserba-zerrendarekin esleituko dira plaza horiek. d) Behin betiko ebazpenaren aurka, interesdunek elektronikoki gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza sailburuari, ebazpenok argitaratu eta hilabeteko epean, espedientean bertan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Beste tramite batzuk