Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2025ko deialdia (INKER)

[INKER]

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak ematea 100.000 eta 1.000.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko 2025ean.

Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+B jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Onartutako proiektu bakoitzaren ekipamenduak erosteko laguntzen zenbatekoa zehazteko, organo kudeatzaileak onartutako diruz laguntzeko moduko ekipamenduaren kostuari (BEZik gabe) % 90eko portzentajea aplikatuko zaio.

Dirulaguntza jasoko duen eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak eginiko gomendioak kontuan hartuta zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Entitate eskatzaileak konpromisoa hartuko du deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko zenbatekoa jartzeko, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio entitate eskatzaileari dirulaguntza osoa 2025ean, betiere 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero (2025. urtea amaitu baino lehen):

  • Finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak.Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztu beharko du eskatzaileak. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du, zenbatekoa zehaztuta.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

ERAKUNDE ONURADUNAK

Entitate onuradun izateko, entitate hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatu gisa agertu beharko da –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean, honako kategoria hauetakoren batean:

– Oinarrizko Ikerketarako eta Bikaintasun-ikerketarako Zentroak (BERC).

– Unibertsitateen ikerketa-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

– Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

LAGUNTZA-ERAKUNDEAK

Deialdiko eskaera baten laguntza-entitate izango da entitate eskatzailearen alde egiten duena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa– kategoria hauetakoren batean:

– Oinarrizko Ikerketarako eta Bikaintasun-ikerketarako Zentroak (BERC).

– Unibertsitateen ikerketa-egiturak (UPV/EHU izan ezik).

– Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

– Teknologia-zentroak.

– Ikerketa Sanitarioko zentroak.

Laguntza-entitate dira eskaera batean parte hartzen dutenak, haien ikerketa-proiektuetan eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiltzeko konpromisoa hartzen duten ikerketa-taldeen ekarpena eginez.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egotea

  • Eskaeran, gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-talde bat jasoko da, zeina eskaera aurkezten duen entitatekoa izango baita.

  • Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute ikerketa-talderen batean: entitate eskatzailea edo laguntza-entitatea.
  • Ikertzaile bakoitzak, ikertzaile nagusiak barne, eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du deialdi honetarako, dela entitate eskatzaileko kide gisa, dela laguntza-entitateko kide gisa.

  • Parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen 2025. eta 2026. urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan.

  • Entitate eskatzaileak edo laguntza-entitateak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea iraupena eta kontratuaren luzapena, bai eta ordu-dedikazioa deklaratzea ere

  • Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta entitate bati atxikita badaude, entitate horretako langileak direla ulertuko da. BERCetako edo IKZetako bati atxikitako UPV/EHUko irakasleak BERCeko edo IKZko langileak direla ulertu ahal izango da, dagokion atxikipen-agirian zehaztutako iraupen eta dedikazioarekin.
  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak

  • Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan beharko dituzte.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea

  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigorra ezarrita duten entitateek edo delitu hauetakoren bat egiteagatik kondenatuta ez izatea zehapenak ezarritako denbora-aldian: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

  • Ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-aldi osoan. Laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira, halaber, estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta baita estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak ere.
  • Berdintasun-plan bat indarrean dauka, estatu-araudiaren arabera halakorik izatera behartuta badago
  • Estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezartzea ditu, 50 langiletik gora izanez gero.
  • Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaerarik egin ez izana, prozeduren batean kaudimengabe deklaratua ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, esku-hartze judizialaren menpe ez egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
  • Biderik ez ematea Administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin, kausaren batean errudun deklaratuta egoteagatik.
  • Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskal gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden entitateak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan..
  • Entitate onuradunak organo-emaileari jakinarazi beharko dio beste edozein entitate edo administrazio publikok zein pribatuk diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideak lortu izana.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza / Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza > Zientzia Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1018711

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk