Garapenerako lankidetzako programei laguntzak 2025 - Identifikazio-fasea

Deskribapena


Xedea

Garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia egitea 2025rako, azaroaren 28ko 180/2023 Dekretuaren arabera (2024ko urtarrilaren 12ko EHAA, 9 zk.).

 

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Entitate bakoitzak eskaera bat egin ahal izango du gehienez. Identifikazio-fasean, 30.000 euro eskatu eta esleitu ahal izango dira, gehienez, ekimen bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

(salbu eta estatutuetan beren kideen artean etekinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan)

Eskakizunak:

  • EAEn egoitza edo ordezkaritza edukitzea eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko behar besteko antolaketa-egitura.

  • Irabazi asmorik ez izatea, salbu eta beren estatutuetan beren kideen artean etekinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan.

  • Dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, bere izaera juridikoearen arabera.
  • Kudeatzeko gaitasuna izatea.

  • Gaitasun estrategikoa izatea.

  • Ezingo dira izan dirulaguntzen onuradun Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan 1., 2. eta 3. atalean aurreikusitako egoeraren batean dauden entitateak.
  • Ezingo dira izan laguntza hauen onuradun laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala jaso duten erakundeak, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean daudenak ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 23.2 artikuluaren arabera.

Betekizunak

  • Entitate-elkarte baten bidez garatzea; elkarte horretan, entitate eskatzaileaz gainera, gutxienez, Hegoaldeko herrialde bateko erakunde batek parte hartu beharko du.

  • Jarduerak egitea, eraldaketak sustatzea eta inpaktuak aurreikustea, bai EAEn, bai, gutxienez, Hegoaldeko herrialde batean.
  • Identifikazio-faserako, garapenerako lankidetza-programek, gainera, sei hilabeteko (6) gehieneko iraupena izan behar dute, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aldi horren barruan, identifikazioaren emaitzak aurkeztu beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk