EAEko "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa 2025

[Euskadiko gazteak lankidetzan 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta garapenerako lankidetzako Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, urtero egiten da, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia.

Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da aipatutako programaren xedea. Deialdi honek, berriz ere Euskadiko gazteria lankidetzaren kontzeptura hurbiltzea du helburu, ekintza horiek «in situ» ezagutzeko aukera eskaintzearekin batera. Esperientzia hori aurrez egingo diren informazio- eta orientazio-jardunaldi batzuen bidez osatu eta aberastuko da.

Ebazpenaren xedea da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 2025. ekitaldirako deialdia egitea. Programa horren bidez, 1995. eta 2003. urteen artean (biak barne) jaiotako 100 pertsona, gehienez, herrialde jakin batzuetara joan daitezen eta deialdi honen oinarri arautzaileetan xedatutakoaren arabera hautatutako lankidetza-proiektuak 2025. urterako «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren III. kapituluan jasotakoak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu destinoko herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 1995. eta 2003. artean jaio izana ?bi urteok barne?.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delituei buruzkorik ez baita jasotzen.
  • Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
  • Era berean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar ditu. Horien artean daude zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza betetzea eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Tel.: 945 019 501 - 945 019 536

E-mail: gazteria-lankidetza@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0127909

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk