Euskadiko musikari gazteen lehiaketaren (EMGL) oinarriak ezartzen dira, eta 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako proiektuak aurkezteko eta hautatzeko prozesua arautzen da.

[EIJO]

Deskribapena


Xedea

EMGLren helburua da musika-kultura sustatzea eta EAEn musika-ikasketak egiten ari diren ikasleen musika-talentu gaztea babestea, egiten ari diren lana ezagutarazteko aukera emanez eta sormena eta espiritu berritzailea nahiz esfortzuaren eta nork bere mugak gainditzearen zentzua sustatuz.

 

Aurrekontuko zuzkidura

10.000 ?

Prestazio ekonomikoa

EIJOren funtzionamendu-gastuetarako zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da 2026ko eta 2027ko ekitaldi ekonomiko bakoitzerako.

EIJOren kudeaketa ekonomikoa koordinatzaile nagusiak parte hartzen duen klaustroko kontserbatorioko zuzendaritzak hartuko du bere gain.

Ordainketa-modua:

- Proiektu honen barruan garatutako jarduera-programa urtekoa izango da, eta Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak baimendu beharko du. Ondoren, bere titulartasuneko kontserbatorioetako bati funtsen igorpena egingo dio, eta edizio horretan partidaren organo kudeatzaile bihurtuko da.

Edizio bakoitzaren amaieran, kudeaketaz arduratzen den kontserbatorioak egindako gastuak agiri bidez justifikatu beharko dizkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari.

- Parte-hartzaile guztiek diploma bana jasoko dute. 3 sari egongo dira modalitate eta kategoria bakoitzean: 1. saria, 2. saria eta ohorezko aipamena.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Hezkuntza Sailaren titulartasuneko hiru kontzerbatorioetako bateko irakasleek sostengatu beharko dute proiektu bakoitzaren aurkezpena, eta horietako kide batek bere gain hartuko du lantaldearen koordinazio orokorra.

  • Zehaztutako baldintzak betetzen dituzten ikasleek parte hartu ahal izango dute EMGLn:

Betekizunak

  • Matrikula.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1256803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Proiektua Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen bidez hautatuko da. Interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena, bide elektronikoz, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Interesdunei egindako jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango zaizkie eskabidean adierazitako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-ondoriorik izango. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk