EIO-ren (Euskadiko Ikasleen Orkestra) 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako proiektuak aurkezteko eta hautatzeko prozesua

[EIO]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren menpeko hiru kontserbatorioetako zuzendaritzen laguntzarekin, orkestraren antolaketaren arduraduna da. Horregatik, kontserbatorioetako irakasleen artean orkestraren koordinatzaile nagusi bat izendatuko du – eta, hala badagokio, bere laguntzaileak –, EIO eta EIO txiki orkestren jarduera planifikatu eta gauzatzeko ardura izan dezan.

Aurrekontuko zuzkidura

75000

Prestazio ekonomikoa

EIOren kudeaketa ekonomikoa koordinatzaile nagusiak parte hartzen duen klaustroko kontserbatorioko zuzendaritzak hartuko du bere gain.

EIOren funtzionamendu-gastuetarako zenbatekoa 75.000 eurokoa izango da 2026ko eta 2027ko ekitaldi ekonomiko bakoitzerako.

Ordainketa-modua:

Proiektu honen barruan garatutako jarduera-programa urtekoa izango da, eta Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendariak baimendu beharko du. Ondoren, bere titulartasuneko kontserbatorioetako bati funtsen igorpena egingo dio, eta edizio horretan partidaren organo kudeatzaile bihurtuko da.

Edizio bakoitzaren amaieran, kudeaketaz arduratzen den kontserbatorioak egindako gastuak agiri bidez justifikatu beharko dizkio Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Hezkuntza Sailaren titulartasuneko hiru kontzerbatorioetako bateko irakasleek sostengatu beharko dute proiektu bakoitzaren aurkezpena, eta horietako kide batek bere gain hartuko du lantaldearen koordinazio orokorra.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1256801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Proiektua Ikastetxe eta Plangintza zuzendariaren ebazpen bidez hautatuko da. Interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpena, bide elektronikoz, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Interesdunei egindako jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango zaizkie eskabidean adierazitako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-ondoriorik izango.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk