EEE - Euskadiko toki herri administrazioaren alorrean energia iraunkortasuna hobetzeko azterlanak eta auditoriak egiteko laguntza programa
- Erakundea:
- EEE - Energiaren Euskal Erakundea Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko industria sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEen instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 5.000.000 eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak
a) Kanpo-argiteria publikoaren energia-auditoriak.
b) Energia-eraikin eta energia-instalazioen energia-auditoriak.
c) 5.000 biztanletik beherako kopurua duten udalerri eta beste toki-entitateentzako energia-eraginkortasuneko planak.
d) 5.000 biztanletik beherako kopurua duten udalerri eta beste toki-entitateentzako mugikortasun jasangarriko planak.
e) Bideragarritasun-azterlanak eta energia-jasangarritasuneko proiektuak lantzea.
Dirulaguntzen zenbatekoa
I. ERANSKINEAN barne hartuta daude kostu subentzionagarria eta pertsona onuradunek jaso beharreko laguntzen zenbatekoa zenbat izango den.
Araudia
Dirulaguntzen programa honetan aurreikusten diren dirulaguntzak, Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (UE) 2023/2831 Erregelamenduaren barruan daude, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz, minimis laguntzez diharduena, (hemendik aurrera, "2023/2831 Erregelamendua") eta, Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (UE) 2023/2832 Erregelamenduaren barruan ere, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz, interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei ematen zaizkien minimis laguntzez diharduena (hemendik aurrera, “2023/2832 Erregelamendua”).

Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Betekizunak
-
Norentzat den
Dirulaguntza hauek herri administrazio publikoei eta horiei lotutako erakunde publikoei edo menpekoei, honako hauek:
a) Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.
b) Udalerriak.
c) Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.
d) Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.
e) Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.
f) Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.
Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
Kontaktu-informazioa
Kodea
1260201Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 30eko 08:00etan hasi eta 2028ko urriaren 17an bukatuko da.
Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2029ko urtarrilaren 15a baino lehen.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, A atala
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, B atala
-
Norentzat den
Dirulaguntza hauek herri administrazio publikoei eta horiei lotutako erakunde publikoei edo menpekoei, honako hauek:
a) Kontzejuak, bazkunak, batzar administratiboak eta maila apalagoko lurralde beste toki erakunde batzuk.
b) Udalerriak.
c) Udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoaren kuadrillak eta beste toki erakunde batzuk, toki erregimenaren oinarrizko legerian eta Euskadiko 2/2016 toki erakundeen legean ezarritakoaren arabera.
d) Toki erakunde horiekiko harremanak edo menpekoak diren organismo publikoak.
e) Udal enpresa publikoak, zeinetan kapital soziala atal honetan aurreikusten duten erakundeen partaidetza zuzena edo zeharkakoa ehuneko 50 baino handiagoa bada.
f) Fundazioak, sortzeko patronoa toki erakundea denean, edo patronatoan gehiengoz nagusitzen direnak toki erakundeko ordezkariak badira.
Partzuergoak, baita era guztietako erakunde instrumental guztiak, nagusiki toki kapital publikoa partaidetza dutenak, edo gehiengoa toki erakunde batena bada.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.