EEE - Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa
- Erakundea:
- EEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-programaren helburu nagusia da energia berriztagarri elektrikoak hedatzea helburu duten ekintzak sustatzea, autokontsumorako elektrizitatea sortzeko instalazioen bidez (fotovoltaikoa eta eolikoa), bai eta klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako bero-ponpetan oinarritutako energia berriztagarrien instalazio termikoen bidez ere (aerotermia, zundaketa bertikalak dituen geotermia eta hidrotermia), hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoan.
Aurrekontuko zuzkidura
80.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontuko zuzkidura
EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 80.000.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.
Laguntzak esleitzeko prozedura.
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Jarduketa subentzionagarriak
1. Iturri berriztagarriekin autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioetarako jarduketa subentzionagarriak.
Diruz lagundu ahal izango da iturri berriztagarriekin (fotovoltaikoak eta eolikoak) autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko Euskadin kokatutako instalazioetan egindako inbertsioa. Ildo horretan, laguntzaren xede den energia sortzeko instalazioari lotutako kontsumitzaileak edo kontsumitzaileek kontsumitutako energia elektrikoaren urteko baturak instalazioak sortutako urteko energiaren % 80 edo handiagoa izan beharko du, instalazio isolatuetan izan ezik.
Programa honen xedeetarako, honako instalazio-tipologia hauek egongo dira barne hartuta:
- Energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarrita dauden autokontsumorako instalazioak.
- 244/2019 Errege Dekretuan definituta dauden isolatutako instalazioak.
- Energia elektriko berriztagarria sortzeko instalazioak, 244/2019 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoak, energia elektrikoa sortzeko baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituenak, autokontsumorako jotzen ez dituen arren, sorkuntzari lotutako kontsumitzaileak identifikatuta dituztenak, eta kontsumitzaileen eta sortze-instalazioaren artean jabetza-lotura dutenak. Kontsumitzaileen jabetza-lotura horrek ehuneko 50etik gorako partaidetza zuzena edo zeharkakoa lortu behar du. Hala ere, aurretik zehaztutako gutxieneko ehunekoaren betekizuna ez zaie aplikatuko 2.1.c.2 oinarrian ezarritako onuradun motarekin bat datozen laguntza-eskatzaileei.
- Era berean, jarduketa subentzionagarria izango da sortutako energiarentzako biltegiratze-baterietan egindako inbertsioa. Biltegiratze-instalazioak sorkuntza-instalazioaren zati izan beharko du, bateria instalazioaren barne-sarean kokatu beharko delarik.
Biltegiratze-instalaziorako gehieneko ratio subentzionagarria 5kWh/kW izango da. Baimenduta dago adierazitako gaitasun handiagoko baterien instalazioa, ratio hori gainditzen duen biltegiratze-zatirako dirulaguntzarik gabe.
Biltegiratzeko instalazioak gutxienez urteko energiaren % 75 xurgatu beharko du zuzenean konektatutako energia elektriko berriztagarria sortzeko instalaziotik, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 41.1.bis artikuluaren arabera.
Dirulaguntza jasotzen duen instalazioak sortutako energia elektrikoaren monitorizazio-sistema bat eduki beharko dute instalazioek. Sistema horren funtzionalitateak honako hauek izango dira:
- Sistema horrek, gutxienez, instalazio berriztagarriak egunean, hilean edo urtean produzitutako energia erakutsi beharko du, eta aldi horietarako dagokion kontsumo energetikoa. Sorkuntza kolektiboko instalazioen kasuan, sortutako energia bakarrik erakutsi beharko da.
- Aurrekoaz gainera, sistemak datu gehigarriak erakusteko aukera ere izango du, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezki ekonomikoa.
- Eta edozein jarduketarako, informazio hori bera gailu mugikorren edo web aplikazioen bidez eskuratzeko aukera bermatuko da.
2. Energia-iturri berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioetan diruz lagundu daitezkeen jarduketak
Diruz laguntzeko modukotzat hartuko da EAEko energia berriztagarrien instalazioetan egindako inbertsioa, klimatizazioko bero-ponpak eta/edo ur bero sanitarioa (pertsonen ongizate termikorako) badituzte, honako teknologia hauekin: aerotermikoa, zundaketa bertikaldun geotermikoa eta hidrotermikoa.
Edozein kasutan, erabilera guztiek uraren erabileraz baliatzen diren sistema hidronikoetan oinarrituta egon beharko dute.
Bero-ponpa bidezko instalazio aerotermiko, geotermiko eta hidrotermikoek 2,5etik gorako urtaroko batezbesteko errendimendua (SPF) izan beharko dute.
Egindako instalazioek, bidezko bada, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduan (EITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita aplikatzekoa zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpek 2,5etik gorako SPF bat izan beharko dute. Bero-ponpek 2016ko azaroaren 30eko Batzordearen 2016/2281 Erregelamenduan ezarritako ekodiseinu-errekerimenduak bete beharko dituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/125/EB Zuzentarauak aplikatzen dituena. Zuzentarau horren arabera esparru bat ezartzen da energiarekin zerikusia duten produktuei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunak ezartzeko, airea berotzeko produktuei, hozte-prozesuei, tenperatura altuko prozesuak hozteko makinei eta bentilokonbektoreei aplikatzekoak diren diseinu ekologikoko betekizunei dagokienez.
Akuiferoetan eragiten duten geotermia- eta hidrotermia-jarduketetarako, urriaren 23ko 2000/60/EB Zuzentaraua betetzen dela bermatuko da, ur-politiken eremuan jarduteko Europar Batasunaren esparru bat ezartzen duena akuiferoei kalte esanguratsurik eragiten ez zaiela ziurtatzeko, uraren kalitatea babestu eta estres hidrikoa saihestearren.
Instalazio geotermiko guztiek zundaketak egitea barne hartu beharko dute lurrazpiko energia termikoaren trukerako. Zundaketak sakontasun egoki batean egin ebahrko dira sistemaren egonkortasun termikoa bermatzeko. Zundaketen sakontasunak eta ezaugarriek aplikagarria den araudi teknikoa eta indarreko ingurumen-araudia bete beharko dute, truke energetiko eraginkor eta segurua bermatuz.
Eraikuntza berriko eraikinetan garatutako jarduketek, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 legean identifikatuak, betebehar osagarri gisa izango dute energia berriztagarrien erabilera esklusiboa. Bere osotasunean energia berriztagarriko iturriak erabiltzen dituzten energia-sorkuntzako instalazioak eta sistemak bakarrik finantzatuko dira, berriztagarriak ez diren beste iturriekiko inolako hibridazio motarik gabeak.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten ez duten pertsona fisikoak.
Pertsona juridiko pribatuak
Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoak, izaera pribatukoak, edo pertsona fisikoak
Partzuergoak, elkarteak edo enpresen edo pertsona fisikoen taldeak, izaera juridikoa dutenak eta ez dutenak
Besteak beste:
i. Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako egoitza sektoreko jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak.
ii. Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.
Pertsona onuradun hauek merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak edo egiten ez dutenak izan daitezke. Hala ere, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez dutela zehazteko, baldintza hau bete beharko dute: bazkide edo kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira, eta/edo jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako egoitza-jabeen erkidegoak.
Toki-erakundeak: udalerriak, mankomunitateak, koadrilak eta kontzejuak
Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera. Beren xede sozialean programa honetan aurreikusitakoak bezalako jarduketak egitea aurreikusten bada: toki-erakunde horiekin lotutako edo haien menpeko erakunde publikoak, toki-erakundeek kapital sozialean duten zuzeneko zein zeharkako partaidetza % 50 baino gehiagokoa den udal-enpresa publikoak, fundazio-patronoa toki-erakunde bat den edo patronatua nagusiki toki-erakundeko eta partzuergoetako ordezkariek osatuta dagoen fundazioak eta nagusiki toki-kapital publikoko partaidetza duten edo toki-erakunde batek leku nagusi bat daukan beste edozein erakunde instrumental.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak, eta, beren kapital sozialean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ehuneko 50etik gorako zuzeneko zein zeharkako partaidetza edo harekiko mendeko posizioa duten entitate, erakunde publiko, fundazio eta sozietate guztiak.
Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.
Betekizunak
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Kontaktu-informazioa
Kodea
1208005Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea
Laguntza-programa honetarako eskaerak aurkezteko epea programa argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, 8:00etan, eta Laguntza-programan horretarako bideratutako aurrekontua agortzen denean amaituko da.
Nolanahi ere, aurrekontu eskuragarririk egon zein ez, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30ean amaituko da, deialdian aurrekontu eskuragarririk balego ere. Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko.
Onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin, ordaindu eta abonatu izana EEEren aurrean justifikatu beharko dute, gehienez ere hamabi (12) hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, gehienez ere, 2027ko abenduaren 30ean, elektronikoki, aplikazio informatikoaren bidez.
Dokumentu-ereduak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, A atala.
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, B atala.
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Laguntza eskatzeko betekizunak:
- Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
- Behar den dokumentazio guztia prestatzea
- Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, A atala.
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, B atala.
Eskaerak, aldaketak eta berritzeak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.M.E, S.A.ren bulegoetan aurkeztuko dira.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.