EEE - 2025eko Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa.

Deskribapena


Xedea

Laguntza-programaren xedea 25 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten eta EAEko lurraldean kokatuta dauden bizitegi-jabeen komunitateen eraikinetako instalazio elektrikoen berritzea babestea da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000€

Prestazio ekonomikoa

Programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 1.000.000 € da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura.

Laguntza-eskaeren ebazpenak ondoz ondoko lehiako prozedura baten bidez egingo dira, behin lehia-egiaztapenak egin ondoren, egoera edo jarduketa subentzionagarria badela eta eskatutako beste betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Horrenbestez, aurkeztu diren hurrenkera zehatzaren arabera aztertuko eta tramitatuko dira eskaerak.

Nori dago zuzenduta


Bizitegi-jabeen komunitateak

1999. urtea baino lehen eraikita dauden eraikinetako egoitza-jabeen komunitateei.

Betekizunak

  • Jarduketa subentzionagarriak eta hautagarritasun-aldia

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1241202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 15ean, asteazkenez, amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere.

Jarduketa subentzionagarriek beranduenez 2025eko abenduaren 31n egikarituta eta fakturatuta egon behar dute.

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEren aurrean, beranduenez 2026ko urtarrilaren 15ean, ostegunez, elektronikoki.

Prozedurarako ordezkaritzaren xedapena (PDF, 189 KB)

Aurkeztutako jardueraren adierazpena (PDF, 134 KB)

Dokumentazio-betekizunak laguntzak eskatzeko fasean:

Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, A atala

Dokumentazio-betekizunak jarduketen justifikazio-fasean:

Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, B atala

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.