2025. urterako karrera judizialera, fiskalera, eta Justizia Administrazioko letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko laguntzak

[bekak: 2025eko Karrera Judiziala]

Deskribapena


Xedea

Zuzenbidean lizentziatutako edo graduatutako pertsonak motibatzea, karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioko letraduen kidegora bidera ditzaten beren asmo profesionalak. Horrela, Justizia Administrazioari giza baliabide egonkorrak emango zaizkio, eta eraginkortasun eta kalitate hobea lortzen lagunduko da. 

 

Aurrekontuko zuzkidura

264.000 euro

Prestazio ekonomikoa

2025eko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako (40) berrehun eta hirurogeita lau mila (264.000) euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Ordainketa-modua:

Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero emango du zati bat, 550 euro, hila hasterako.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluko debekuen eraginpean ez egotea.

  • Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko hautaketa-prozesuaren azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea, hautatutako kidegoaren arabera.

  • Azken zazpi urteetatik gutxienez bost urte Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea.

  • Oposizioa zentro espezializatu baten zuzendaritzapean ikastea edo Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo, laguntzaren onuradun izanez gero, hura izateko konpromisoa

  • Erakunde publiko edo pribatuen aldetik helburu bererako beste laguntzarik edo dirulaguntzarik ez jasotzea, eta deialdi honetan aipatzen diren laguntzak prestatzeko antzeko beste bekarik jaso ez izana hiru urtean, ez jarraian ez aldizka, salbu eta agindu honen 3.3 artikuluan jasotako kasuan dauden eskatzaileen kasuan

  • Eskatzaileak 75.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea, edo 20.000 euro gordin, diru-sarrera propioen mende badago.

  • Zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea

  • Desgaitasun-egoeraren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Euskararen ezagutza-maila

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
  • Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0035113

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 13tik abenduaren 12a barne

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

Beste tramite batzuk