Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Arte eszenikoak sustatzeko-proiektuak (2025)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA -SUSTAPENA]

Deskribapena


Xedea

2025. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean arte eszenikoetako konpainien eta udal titulartasun publikoa duten Euskal Autonomia Erkidegoko gune eszenikoen arteko lankidetzan egindako arte eszenikoak sustatzeko programak garatzeko zuzenduta daude.

Lankidetza programa hauek jaso ditzakete:

  • Arte eszenikoak sustatzeko programak, konpainia egoiliar batek garatuta.
  • Sentsibilizazio-jarduerak.
  • Publikoekiko bitartekaritza-jarduerak.
  • Prestakuntza-jarduerak (kanpoan geratzen dira profesionalei zuzendutako prestakuntza-jarduerak).

Aurrekontuko zuzkidura

160.000

Prestazio ekonomikoa

Balorazio-baremoaren 65 puntu gutxienez lortzen ez duten proiektuak ez dira hautaketan sartuko.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomiko osoa proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, ezarritako irizpideen arabera, betiere banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu.

Hautatutako proiektu bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoak ezingo ditu muga hauek gainditu:

  • 25.000 euro, 40.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten proiektuetan.
  • 10.000 euro, 40.000 eurotik beherako aurrekontuetan.
  • Edonola ere, ez dute gaindituko aurrekontuaren % 70.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta legez ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 12. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisikoak, enpresaburu indibidual edo autonomoak izan beharko dira.

Eskakizunak:

  • Eskaera sinatu duenaren identitatea egiaztatzeko agiriak

Pertsona juridiko pribatua

Pertsona juridiko-pribatuek (II., III. eta V. kapituluetan araututako modalitateak) eta Udalak, toki-erakunde autonomoak eta erakundeak (IV. kapituluan araututako modalitatea), dagozkien kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Eskakizunak:

  • Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

  • Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak:

Betekizunak

  • Pertsona fisikoek, enpresaburu indibidual edo autonomoek, edo juridiko-pribatuek (II., III. eta V. kapituluetan araututako modalitateak) eta Udalak, toki-erakunde autonomoak eta erakundeak (IV. kapituluan araututako modalitatea), dagozkien kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
  • Prestakuntza eta sustapen modalitateetan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafean alta emanda egotea.

  • Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte, 3. artikuluko betekizunak betetzeaz gain, honako betekizun hauek ere betetzen dituztenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen:

  • Prestakuntza-jarduera nagusi den arte eszenikoak sustatzeko proiektuetan, pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute aurreko baldintza bete behar izango baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan hezkuntzarekin lotutako epigrafe batean alta emanda badaude.
  • Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere. Betekizun hori nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betekizuna betetzen den.

  • Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033324

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2026ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk