Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntza (2025)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA PRESTAKUNTZA, ETENGABEKOA]

Deskribapena


Xedea

2025. urtean arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza jarduerentzat dira dirulaguntza hauek.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean zehar burutuko diren jarduera zehatzak hauek izango dira:

  1. Etengabeko prestakuntzarako ikastaro edo tailerrak.
  2. Berariazko prestakuntzarako ikastaroak edo tailerrak.
  3. Profesionalen Ikerketara eta etengabeko prestakuntzara zuzendutako laborategiak edo antzeko espazioak.

Ez dira diruz lagunduko, hurrengo jarduerak:

  1. Praktika edo prestakuntza eszenikoa aisia jarduera gisa.
  2. Berariazko lanbide-aurreko ikastaroak, arautuak izan ala ez.
  3. Arte Eszenikoen sektoreko profesionalentzat zabalik ez dauden ikastaro edo tailerrak.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000

Prestazio ekonomikoa

Balorazio-baremoaren 65 puntu gutxienez lortzen ez duten proiektuak ez dira hautaketan sartuko.

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa-sistema bat aplikatuko da. Horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomiko osoa proiektu bakoitzak balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera banatuko da, ezarritako irizpideen arabera, betiere banaketa proportzional horren arabera, jaso beharreko laguntzak eskatutako zenbatekoaren % 70 gainditzen badu.

Pertsona edo erakunde onuradunari gehienez emango zaion dirulaguntza 20.000 euro izango da, edo aurrekontuaren % 70.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du.
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka.
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Administrazio honetako erregistroetan dauden erakundeak:

  • Beste administrazioetako erregistroetan dauden erakundeak:

Pertsona fisikoak

Pertsona fisikoak, enpresaburu indibidual edo autonomoak behar dute izan.

Betekizunak

  • Pertsona fisikoek, enpresaburu indibidual edo autonomoek, edo juridiko-pribatuek (II., III. eta V. kapituluetan araututako modalitateak) eta Udalak, toki-erakunde autonomoak eta erakundeak (IV. kapituluan araututako modalitatea), dagozkien kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.
  • Prestakuntza modalitateetan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafean alta emanda egotea. Prestakuntza-modalitatea. Alta 933.9 edo 965 epigrafeetan, eta autonomoen kasuan, alta jarduera artistikoen 3. atalean, 5. Dibisioan izan ezik, edo eta irakaskuntzako profesionalen 2.82. atalean.
  • Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluek ezarritakoak bete beharko dira

  • Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033323

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona fisiko eta juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dituzte aurkeztu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu. 

Alta/Modificación de datos de terceros

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2026ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk