Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. SAREA Dantza Zirkuitua garapena (2025)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA - ERAKUSKETA, SAREA DANTZA ZIRKUITUA]

Deskribapena


Xedea

2025. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean SAREA dantza-zirkuitua  garatzera zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000

Prestazio ekonomikoa

1.- Emanaldi bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen ordainsariaren arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

a) Katxearen % 40 lagunduko da diruz ( % 45 ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

2.– Nolanahi ere, ez dira muga hauek gaindituko:

a) Ikuskizun bakoitzeko dirulaguntza inoiz ez da izango 3.000 eurotik gorakoa (3.200 euro ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

b) Erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio.

c) Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioarekin emanaldi bat baino gehiago egiten badira ikuskizun berean, euskarazko bertsioa baino ez da diruz lagunduko.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta legez ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 12. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 91/2023 dekretuaren 15 artikuluan zehazten den bezala, hurrengo puntuan adierazitako helbide elektronikoetara sartuta

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Eskabidea aurkezteko unean dantzarekin lotutako jarduera batean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden pertsona fisikoak edo dantza-jardueren garapenarekin bat datorren helburu soziala duten pertsona juridiko-pribatuak
  • Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela

Betekizunak

  • SAREAren antzokien programazioetan ikuskizunen bat emanez parte hartzea (ikuskizunak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako dantza-zirkuituan sartuta)

  • Eskabidea aurkezten den unean jarduera ekonomikoen gaineko zergan, dagokion epigrafean, alta emanda duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea; eta, pertsona juridikoen kasuan, dantza-jardueren garapenarekin bat datorren helburu edo xede soziala izatea.
  • Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dira, eta itzultzeagatiko obligazioak ordaintzerakoan, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Aginduan eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. eta 7. artikuluek ezarritakoak bete beharko dira.

  • Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033326

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona fisikoek, enpresaburu indibidual edo autonomoek, edo juridiko-pribatuek (II., III. eta V. kapituluetan araututako modalitateak) eta Udalak, toki-erakunde autonomoak eta erakundeak (IV. kapituluan araututako modalitatea), dagozkien kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzerako zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2026ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk