2025eko Industria Deskarbonizazio Programa: Euskal autonomia erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzat.. «DESKARBONIZAZIO INDUSTRIALEKO PROGRAMA»
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2025eko ekitaldirako industria-enpresei eta industria-produktuarekin/-prozesuarekin lotutako zerbitzuei zuzendutako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, baldin eta, deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetu dezaten beren ekoizpen-prozesu industrialetan, eta, hala, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu ditzaten. Deialdiaren baldintzak hurrengo artikuluetan daude jasota.
Agindu honetan araututako dirulaguntzek honako hauek bete beharko dituzte: 2022-2027rako estatu-laguntzei buruzko jarraibideak, eta 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 36. eta 38. artikuluetan ezarritakoa (651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen baitira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (AO, L 187, 2014-06-26) – erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30) –, betiere Europako Batzordeak onartutako Espainiarako 2022-2027 Eskualde Laguntzen Mapa errespetatzen bada.
Aurrekontuko zuzkidura
22.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
ERAGIN PIZGARRIA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen. Aurrekoa gorabehera, kontuan hartuko dira eskaera aurkeztu aurretik egiten diren inbertsioak, baldin eta erakunde eskatzaileak, inbertsioak hasi aurretik, idatziz laguntza-aurreeskaera bat aurkeztu badu, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera aurkezten den urtean egin beharko da, aurkezten den egunetik hasita, eta 2026ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresek (Handiak edo ETEak) 100.000,00 euroko gutxieneko inbertsio onartua lortu beharko dute KPOren 212., 213., 215. eta 217. epigrafeen baturaren artean.
BALIABIDE PROPIOAK, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izango dira gutxienez. Hau da, dirulaguntzak ez diren guztiak.
ENPRESA erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu kontuan hartu beharreko inbertsioak, ekoizpen-zentro bat baino gehiago izanez gero, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan bakarrik.
Laguntza mota
Agindu honen esparruan norgehiagoka-prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:
Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 20
Laguntzaren intentsitatea 5 puntu handituko da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan, eta 10 puntu enpresa txikiei emandako laguntzen kasuan.
Laguntzaren intentsitatea ehuneko bi puntu eta erdi (% 2,5) handituko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabalduan (Bizkaian) kokatutako inbertsioen kasuan. Honako udalerri hauek osatzen dute: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran, Zierbena.Diru-laguntzek 1.500.000,00 euroko gehieneko muga izango dute enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzeko.
Diru-laguntzek 1.500.000,00 euroko gehieneko muga izango dute enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzeko.
Enpresa elkartu edo lotuen kasuan, enpresa-taldearen mailan ezartzen da 1.500.000,00 euroko gehieneko muga, betiere 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30ekoa). Enpresa elkartu edo loturen batek muga hori gainditzen badu, soberakinari dagokion kopurua kenduko zaio agindu honen bidez emandako laguntzari.

Nori dago zuzenduta
Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE)
Betekizunak
-
Betekizunak:
Erakunde Onuradunak
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta erauzketa, eraldaketa, produkzio eta industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuen industriakoak badira eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan badaude.
Baztertutako erakundeak
• Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
• Energia sortu eta banatzeko enpresak.
• Energia-zerbitzuetako enpresak.
• Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan diharduten enpresak.
• Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
• Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresek:
a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eraginpean dauden eta zuzenbide publikoko erakundeez bestelako irabazi-asmorik duten pertsona fisiko eta juridikoek lege horretan onuradun izateko ezartzen diren ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun
Deskarbonizazio zuzendaritza.
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
e-mail: descar-indu@euskadi.eus
Kodea
1236403Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 8ko 09:00etan hasi eta 2025eko ekainaren 30an amaituko da, 12: 00etan.
Izapideak
Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzen programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak. "DESKARBONIZAZIO INDUSTRIALEKO PROGRAMA", bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta egindako inbertsioak justifikatzeko adierazpenak bide elektronikotik izapidetzeko zehaztapenak, Tramitaguneko prozeduran agertzen direnak, Interneteko www.euskadi.eus helbidean beteko dira. Behin dirulaguntzen deialdia eginda, Interneteko www.euskadi.eus helbidean bete ahal izango dira eskabidearen, erantzukizunpeko adierazpenaren eta justifikazioaren eredu normalizatuak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1.- Eskatzaileek, eskabidearekin batera, enpresari buruzko informazio orokorra aurkeztu beharko dute, baita honako dokumentazio hau ere:
a) Eskatzaileak egin beharreko inbertsioen memoria xehea. Bertan, produktuari eta ekoizpen-prozesuari buruzko informazioa jasoko da, bai eta inbertsioaren aurreko eta osteko prozesua ere, CO2eq isurien murrizketa kalkulatzeko azalpen batekin eta ekonomia- eta finantza-planaren xehetasunarekin eta plana bera gauzatzeko epeekin batera. Instalazio berrietako edo prozesu-lerroetako inbertsioak barne hartzen dituzten eskabideen kasuan, behar bezala justifikatu beharko da aurkeztutako inbertsioaren antzeko erreferentziako inbertsioaren ekoizpen-ahalmena, bai eta erreferentziako inbertsioaren kontsumoak ere. Adibide gisa, eta izaera mugatzailerik gabe, justifikazio hori erreferentziako inbertsioaren eskaintza edo fitxa tekniko bat aurkeztuz egin ahal izango da.(Memoria teknikoaren eredu honen arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1236403).
b) Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orria, enpresei aukera ematen diena eragotzitako isurien kalkulua egiteko. Kalkulu-orri horretan, dirulaguntzaren xede den inbertsioaren osteko CO2eq isuriak eta inbertsioaren aurreko egoeran zeuden CO2eq isuriak alderatzen dira. (Kalkulu-orriaren eredu honen arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1236403).Kalkulu-orri horrek kalkuluan baliatutako isuri-faktoreak estandarizatzen ditu, eta, horri esker, ebaluazio-faseko eskabideak irizpide bateratuen arabera alderatu daitezke. Erregai, energia-iturri, lehengai, hozgarri edo hondakin bakoitzerako, kalkulu-orriak isuri-faktoreen zerrenda bat du, aurrez definitua eta erreferentzia hauetan oinarritua:
• Karbonoan oinarritutako erregaiak: isuri-faktoreak, karbono-aztarnaren erregistroa, konpentsazioa eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak; Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; 2024 (2023ko datuak).
• Elektrizitatea: Penintsulako sistema elektrikoaren sorreraren CO2eq isuriak eta isuri-faktorea; Red Eléctrica de España; 2024 (2023ko datuak)..
• Hidrogeno grisa: Batzordearen Erabakia, isuri-eskubideen doako esleipena harmonizatzeko Batasunaren arau iragankorrak zehazten dituena, Europako Batzordearen 2019/331 (EB) Erregelamendu Delegatuaren arabera.
• Lehengaiak eta hondakinen kudeaketa: IHOBE, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa, 2024. Ekoinvent 3.10ean oinarritutako karakterizazio-faktoreak, Euskadiko baldintza berezietarako aldatua.
• Hozgarriak eta beste gas fluordunak: isuri-faktoreak, karbono-aztarnaren erregistroa, konpentsazioa eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak; Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; 2024 (2023ko datuak).
Kalkulu-orrian, eskatzaile bakoitzak inbertsioaren xede den prozesuan erabilitako erregaiak, energia-iturriak, lehengaiak eta hondakinak zein izan diren adieraziko du, eta inbertsioaren aurreko eta ondorengo kontsumoak sartuko ditu. Halaber, eskatzaile bakoitzak dirulaguntza eskatzen duen inbertsio hautagarriaren balioa sartu beharko du.
Kalkulu-orriak, eragotzitako isuriak kalkulatzeko eskatzaile bakoitzak sartutako kontsumoen datuak eta aurrez definitutako isuri-faktoreak baliatzen ditu, eta inbertsio hautagarriaren eta eragotzitako isurien arteko erlazioa kalkulatzen du.
c)Eratze-Eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta agiri horiek dagoeneko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada. Interesdunak adierazi behar du zein organori aurkeztu zizkion agiriok, eta noiz, salbu eta ez badio horri berariaz uko egiten. Kasu horretan, nahi eta nahi ez erantsi beharko dizkio espedienteari (ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetzen bada; ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
d)Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak, edo hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, edo azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak eta agiri gehigarriak.
e) Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duten agiriak (Europar Batasuneko araudiaren araberako ETEaren kalifikazioari jarraikiz), hau da: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, eta horien barruan talde osoaren antolamendu-eskema bat egongo da, partaidetzak eta enplegu-datuak, ustiapen-zifra eta balantzea jasota (laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak).
f) Inbertsio berak lortzeko beste entitate publiko edo pribatu batzuen laguntzak eskatu edo jaso baditu, adierazi entitateak eta diru-zenbatekoak.
g) Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
h) 30.000,00 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, Merkataritza operazioetan berankortasunaren kontra egiteko neurriak ezartzeari buruzko 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak zenbateraino bete diren egiaztatzeko, honako bide hauek erabiliko dira:
• Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta. Horrez gainera, ondoko b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudia betez gero
• Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:
- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen 2010eko uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.
Hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte balio izango du ziurtagiri horrek.
Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena», zeinaren bidez, erreferentziazko data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarria berrikusita, ondorioztatzen baita 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.
- Legearen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko 2022ko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago izanez gero.
i) Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zeina administratiboki zein penalki indarrean dagoen zehapen-araubidearen mende geratuko baita baldin eta datuak faltsutzen badira, baieztatzen duena baldintzak betetzen direla eta dirulaguntzaren onuradun izateko debekurik ez dagoela; hau da:
– Deskarbonizazio Industrialeko Programako laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako baldintzak betetzen dituela.
– Ez duela jaso, epai irmo bidez, laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren kondenarik, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpena edo hirigintza-delitua.
– Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, eta ez dela prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratua izan edo konkurtsoan deklaratuta izan —salbu eta bertan hitzarmen bat eraginkor bihurtu bada—, eta ez dagoela inongo esku-hartze judizialen pean edota desgaitua Konkurtsoari buruzko 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe izanik.
– Ez duela Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, bera suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuta.
– Ez dagoela lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean ere: 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa; 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituena. Edo ez dela sartzen Hauteskunde Araubide Orokorraren 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguen multzoan, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Ez duela egoitza fiskala araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
– Ez duela jaso, ebazpen irmo bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik, lege honetan edo besteren batean oinarrituta. Zehazki, ez duela jaso zehapenik, ez administratiboki ez penalki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
– Ez duela zehapenik jaso Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 2022ko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, edo, horrelako zehapenik jaso badu, neurri zuzentzaile egokiak egikaritu dituela eta zehapena bete duela.
– Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko inongo aginduren mende, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa bat, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batasuneko jarraibideen arabera (EBAO, 2014/C 249/01).
– Inbertsio beretarako beste entitate publiko edo pribatu batzuei eskatu dizkien edo haiengandik jaso dituen laguntzak behar bezala deklaratu dituela.
– Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete duela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela / Ez dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta honako prozedura hauetan: (prozedurak adierazi)...
– Konpromisoa hartzen duela orain arte adierazitakoa betetzen jarraitzeko, adierazpen hau aurkezten denetik deialdia ebatzi eta emandako dirulaguntza osoa justifikatzen den arte, eta ez duela enpresaren deslokalizaziorik izango, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte adierazitako inguruabarretan aldaketarik gertatuz gero, horren berri emateko konpromisoa hartzen duela.
2.- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez badira adierazitako agiriak aurkezten, entitate eskatzaileari 10 egun balioduneko epea emango zaio bitarteko berak erabiliz falta hori zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio). Horrez gain, adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
3.- Nolanahi ere, dirulaguntza hauen organo kudeatzaileak —Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak— beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die entitate eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak:
Erakunde Onuradunak
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta erauzketa, eraldaketa, produkzio eta industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuen industriakoak badira eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan badaude.
Baztertutako erakundeak
• Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
• Energia sortu eta banatzeko enpresak.
• Energia-zerbitzuetako enpresak.
• Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan diharduten enpresak.
• Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
• Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresek:
a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende daudenak edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoelarik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren terminoetan.
h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eraginpean dauden eta zuzenbide publikoko erakundeez bestelako irabazi-asmorik duten pertsona fisiko eta juridikoek lege horretan onuradun izateko ezartzen diren ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak