2025 Dirulaguntza hauek zuzenduta daude, hain zuzen ere, enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen ahalduntzea sustatzea eta emakumeen talentua txertatzea helburu duten elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateei.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateei dirulaguntzak emateko deialdia arautzeko oinarriak jartzea 2025eko ekitaldirako, lehia bidezko erregimenean, emakumeen ekintzailetza sustatzeko edo enpresa eta antolakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzera bultzatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

175.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen zenbatekoa Aginduaren 9. oinarrian, deskribatutakoaren arabera erabakiko da.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, honela:

  • Lehenengo ordainketa dirulaguntzaren % 50 izango da eta behin betiko ebazpena sinatu eta 15 egun igaro ondoren ordainduko da.
  • Bigarren ordainketa dirulaguntzaren guztizko gastua justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoari dagokio. Justifikazio hori 2026ko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da. 

Nori dago zuzenduta


Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke irabazi-asmorik gabeko elkarte eta gainerako erakundeak, baldin eta haien jarduera ekonomiko nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen bada eta horien helburuen artean badago emakumeen ekintzailetza sustatzea eta emakumeen talentua sartzea enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan, baldin eta irabazi-asmorik ez badute eta Administrazio Publikoarekiko independenteak badira. Deskribatutako helburuek erakundearen helburu sozialean edo estatutuetan agertu beharko dute, deialdia argitaratu baino bi urte lehenagotik gutxienez. 

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko gainerako entitateak legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza > Enplegu Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua > Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bete beharreko eranskinak:

"Araudia" atalean argitaratutako Aginduak 10 eranskin ditu.

  • I. eranskina oinarri arautzaileak dira. Aginduarekin batera argitaratu da, "Araudia" atalean. 

Bete eta prestatu beharrezko eranskin hauek formatu digitalean aurkeztuko dira (PDF edo onartutako formatuak):

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena, gehienez ere, 4 hilabeteko epean eman beharko da, bai eta erakunde interesdunei jakinarazi ere, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Epe hori igaro, eta ez bada ebazpena berariaz jakinarazi, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarak

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Dirulaguntzaren justifikazioa 2026eko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da, eta justifikazio-memoriarekin batera datu hauek eta honako dokumentazio hau jaso beharko ditu: Enplegu Zuzendaritzari justifikatzea, 2026eko urtarrilaren 7a baino lehen, dirulaguntzak eman ziren helburua bete dela, egindako jardueren azalpen-memoria aurkeztuz. Gainera, justifikazio-kontu bat erantsi beharko da (IX. Eranskina), 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31rarte egindako gastuekin. 

Gainera, VII. eranskina bete beharko da 2025eko Jarraipen Adierazleen Taulari dagokionez, lortutako emaitzen balorazio gisa.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk