Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2024-2025ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, unibertsitate mailako ikastetxeetarako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako dirulaguntzen deialdia.
[Uni Mugi]
- Erakundea:
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
2.200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura, guztira, 2.200.000 eurokoa da, honela banatuta:
a) 1.036.160 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko.
b) 1.163.840 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten egonaldietarako.
Ordainketa-modua:
Laguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, hilabeteko epean.
Dirulaguntzak emateko prozedura lehiazko konkurrentzia izango da, hainbanatuta.

Nori dago zuzenduta
Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak
2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarte-mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate, unibertsitate-zentro eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak.
Betekizunak
-
Erakunde onuradunek honako hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluak. Bereziki, honako hauek:
a) Dirulaguntza zertarako eman den, xede zehatz horrexetarako erabiltzea.
b) Deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betez eskatutako informazio guztia ematea.
c) Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak egin ditzakeen egiaztatzeak onartzea.
d) Mugikortasun-proiektuan sartuta daudenek deialdiko 3.b) oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
e) Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko eskatzen eta kontuan hartzen den eskakizunen bati eragiten dion egoera-aldaketa oro, baita edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.
f) Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan jasotako zabalkunde-neurriak betetzea.
-
Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera eragozten dion zehapen penalik edo administratiborik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren zentroak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsiarazita, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
- Ez da dirulaguntzaren onuradun izango LGTBI-fobia (bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne) egin, bultzatu edo sustatu duen edozein pertsona fisiko edo juridiko (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1017810Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskaeran honako informazio hau jasotzen da:
a) Mugikortasun-proiektuaren identifikazioa. Proiektu horretan, erakundeak eskatutako mugikortasun guztiak sartuko dira.
b) Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) finantzatutako mugikortasunak. SEPIEren laguntzaren zenbatekoa osatuko da, erakunde horrek finantzatutako hilabeteetan egonaldiko hilabete bakoitzeko 390 eurora iritsi arte. Proiektuan adierazi beharko da, eskabidean sartutako ikasle bakoitzeko, zer laguntza eman dion SEPIEk eta zer zenbateko eskatzen zaion Eusko Jaurlaritzari. Era berean, proiektuan adieraziko da zer laguntza eskatzen den, guztira, deialdi honen kontura finantzatutako mugikortasun guztietarako. Ez dira kontuan hartuko SEPIEk kolektibo jakin batzuei eman diezazkiekeen zenbateko gehigarriak.
c) Erasmus+ programan finantzatzen ez diren egonaldiak egiten badira, programa horren bidez finantzatzen ez den hilabete bakoitzeko 390 euroko laguntzak eskatuko dira. Nazioarteko beste programa batzuetarako, bederatzi hilabeteko egonaldia eskatu ahal izango da gehienez, hileko 390 eurokoa. Proiektuan adierazi beharko da, eskabidean sartutako ikasle bakoitzeko, zer kopuru eskatzen den, bai eta finantzaketarik ez duten mugikortasun guztietarako zer laguntza eskatzen den ere.
-
Aurreko paragrafoko b) eta c) letretako mugikortasunen eta kostuen banan-banako informazioa XML formatuan edo XML bihur daitekeen beste formatu batean bidaliko da.
-
Berariazko baimena, II. eranskinaren araberakoa.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Erakunde onuradunek honako hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluak. Bereziki, honako hauek:
a) Dirulaguntza zertarako eman den, xede zehatz horrexetarako erabiltzea.
b) Deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak betez eskatutako informazio guztia ematea.
c) Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak egin ditzakeen egiaztatzeak onartzea.
d) Mugikortasun-proiektuan sartuta daudenek deialdiko 3.b) oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.
e) Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko eskatzen eta kontuan hartzen den eskakizunen bati eragiten dion egoera-aldaketa oro, baita edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.
f) Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan jasotako zabalkunde-neurriak betetzea.
-
Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera eragozten dion zehapen penalik edo administratiborik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren zentroak:
a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsiarazita, dena delako kausagatik errudun deklaratuak izan direnak.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
g) Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
i) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
- Ez da dirulaguntzaren onuradun izango LGTBI-fobia (bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne) egin, bultzatu edo sustatu duen edozein pertsona fisiko edo juridiko (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordetza ebatziko du laguntza-deialdia, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
2025eko azaroaren 14ra arte, 14a barne.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Jasotako laguntza aurrekontuan sartu dutela egiaztatzen duen agiria. Erasmus+ programaren barruan egindako mugikortasunei dagokienez, egindako mugikortasunen arabera SEPIEk egindako diru-sarreraren ziurtagiria aurkeztuko da.
-
Pertsona guztiak zerrendatuko dira, bakoitzari egindako ordainketa adierazita.
-
Mugikortasunak amaitu ondoren, erakunde onuradunek aurkeztutako proiektuaren memoria bat aurkeztu beharko dute, eta, han, adieraziko dira helburuak, lortutako emaitzak eta egindako ekintzaren eta banan banako mugikortasunen azken kostua (zenbat mugikortasun eta bakoitzaren iraupena). Memorian eskaeran egindako aldaketa guztiak justifikatu beharko dira.
Memoriarekin batera 11. oinarriko 1. eta 2. apartatuei lotutako mugikortasunen eta behin betiko kostuen banakako informazioa aurkeztuko da, XML formatuan edo XML bihurtu daitekeen beste edozein formatutan.
- Ez gertatzea azaroaren 17ko 38/2003 legeak, Dirulaguntzen lege orokorrak, 13. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako egoerarik.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ofizioz egiaztatuko du Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Ofizioz egiaztatuko du Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko ditu.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea
- Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera eragozten dion zehapen penalik edo administratiborik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.
-
Erasmus+ programaren barruan egindako mugikortasunei dagokienez, egindako mugikortasunen arabera SEPIEk egindako diru-sarreraren ziurtagiria aurkeztuko da.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.