Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko dirulaguntzak 2024an.
[Teknologia berriak 2024]
- Erakundea:
- Mugikortasun Jasangarria
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoaren sektorea modernizatu dadin, dirulaguntza programa honen xedea da 2024an eta, betiere, 2024ko azaroaren 30a baino lehen, egin behar diren honako sistema hauek eskuratu eta ezartzeko laguntzak ematea da (salbuetsita leasing edo renting kontratuak, edo eskurapenaz bestelako beste edozein negozio juridiko):
a. Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako. Ez da emango dirulaguntzarik ibilgailu-floten kudeaketa eta kontrol-zentro batean sartuta ez daudenen lokalizaziorako elementu bakarrak erosteko
b. Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze seguruari laguntzen dioten sistemak, hala nola:
- Artaziarena ez egiteko sistemak.
- Istripuak erregistratzekoak.
- Suteak detektatu eta autoitzaltzea.
- Aurreko leihotik gidatze-dinamika erregistratzen duten kamera-sistemak (dash cam), bai eta gidatzean ikuspena edo maniobragarritasuna hobetzera bideratutakoak ere.
- Talkak arintzeko teknologiak, hala nola sentsoreak eta radarrak erabiltzea talka horiek saihesteko.
- Istripuaren edo larrialdien kasuan, kontrol-gunera
- automatikoki deitzeko edo abisatzeko sistemak.
c. Orga jasotzaile automatikoen segurtasun-elementuak, hala nola:
- Oinezkoen alerta-sistemak.
- Goratze-abiaduraren murriztaileak eta inklinazio-angeluaren abiaduraren eta mugaren murriztaileak.
- Kargatzeko eta deskargatzeko ikusmena eta dinamika errazten duten kamera-sistemak.
d. Gidatze-optimizatzea eta erregai-kontsumoa murriztea helburu duten sistemak, hala nola:
- Ekonometroak eta gidatzea monitorizatzeko sistemak.
- Gurutzaldi-abiaduraren kontrolagailuak.
e. Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoetan aritzen diren ibilgailuetarako, ECE R44/04 araudiak homologatutako haurren erretentzio-sistemak.
Aurrekontuko zuzkidura
110.000 €Prestazio ekonomikoa
Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:
- Agindu honen 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
- Agindu honen 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
- Agindu honen 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
- Agindu honen 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
- Agindu honen 1.e) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, 60 euro, ekipaturiko jarleku bakoitzeko.
Agindu honen 1. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak edo juridikoak
Betekizunak
-
Onuradunak.
Diru-laguntza jasotzeko, pertsona fisiko nahiz juridikoek, baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.
- Aginduaren 1.1.a) artikuluan aurreikusitako kasurako, pertsona fisikoek, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Merkaturatze-sozietateek edo garraiolari-kooperatibek, beren bazkideek edo kooperatibistek aipatutakoaren moduko hiru baimen gutxienez izan beharko dituzte.
- Aginduaren 1.1.b), 1.1.c) eta 1.1.d) artikuluetan aurreikusitako kasuetarako, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin edo bidaiarienean, gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiago dituzten ibilgailuekin, jarduteko gutxienez baimen bat izan beharko dute. Era berean, Aginduaren 1.1.c) artikuluan, aurreko paragrafoan ezarritakoez gain, garraio-operadore baimenaren titularrak ere onuradun izan daitezke.
- Aginduaren 1.1.e) artikuluan aurreikusitako kasurako, eskola-umeen edo adin txikikoen erabilpen bereziko garraio publiko erregularrean jarduteko gutxienez baimen bat izatea, eskola-umeen eta adin txikikoen garraiorako segurtasun-baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eran.
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan honako egoera hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta egotea epai irmo baten bidez edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta egotea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende egotea edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoela.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izana.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak egoera hauetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Dirulaguntzak itzultzeagatik sortutako betebeharren ordainketa egunean ez izatea, arauz ezartzen den moduan.
h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.
k) Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuetako bat ere ez izatea.
Atal honetako e) eta g) letretan aipatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa beteko da. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Mugikortasun Jasangarria > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945019714
E-maila:DT-Trans@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0034909Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aginduan araututako laguntzak eskuratzeko, agindu honen eranskinean ageri den inprimakia ez ezik, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:
- Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eskatzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFZ aurkeztu beharko da, bai eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea ere, salbu eta horiek Administrazioaren esku badaude eta aldaketarik egon ez bada.
- Aurrekontua edo faktura, proformakoa edo behin betikoa*. Egindako inbertsioari dagokion gastua argi eta zehatz identifikatzeko modukoa izan beharko da, eta ez du nahasterik sortuko diruz lagundu ezin diren beste kontzeptu batzuekin.
- Proiektuaren azalpen-memoria, inbertsioaren xedea eta ezaugarriak labur adierazita. Era berean, inbertsio bakoitza 1. artikuluko zein epigraferi dagokion zehaztuko da.
- Hala badagokio, eskola-umeak edo adingabeak garraiatzeko erabilera bereziko bidaiarientzako garraio publiko erregularreko baimen baten titulartasuna egiaztatzea.
- Hirugarrenen alta edo horren aldaketaren fitxa, Ekonomia eta Ogasun Sailak ezarritako ereduaren araberakoa, honako helbide honetan eskuragai: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak; betiere, lehenengoz aurkezten diren edo banku-datuak aldaturik dituzten eskatzaileei dagokienez. Fitxa hori laguntza eman ondoren aurkeztu daiteke, beti laguntzak ordaindu baino lehen.
EGON ADI: Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000 eurokoa edo handiagoa bada, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, agindu-arautzailearen 1.3 artikuluan ezarritako moduan. Proposamen ekonomikorik onuragarriena aukeratzen ez bada, berariaz justifikatu beharko da memoria batean.
-
Onuradunak.
Diru-laguntza jasotzeko, pertsona fisiko nahiz juridikoek, baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.
- Aginduaren 1.1.a) artikuluan aurreikusitako kasurako, pertsona fisikoek, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Merkaturatze-sozietateek edo garraiolari-kooperatibek, beren bazkideek edo kooperatibistek aipatutakoaren moduko hiru baimen gutxienez izan beharko dituzte.
- Aginduaren 1.1.b), 1.1.c) eta 1.1.d) artikuluetan aurreikusitako kasuetarako, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin edo bidaiarienean, gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiago dituzten ibilgailuekin, jarduteko gutxienez baimen bat izan beharko dute. Era berean, Aginduaren 1.1.c) artikuluan, aurreko paragrafoan ezarritakoez gain, garraio-operadore baimenaren titularrak ere onuradun izan daitezke.
- Aginduaren 1.1.e) artikuluan aurreikusitako kasurako, eskola-umeen edo adin txikikoen erabilpen bereziko garraio publiko erregularrean jarduteko gutxienez baimen bat izatea, eskola-umeen eta adin txikikoen garraiorako segurtasun-baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eran.
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan honako egoera hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta egotea epai irmo baten bidez edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta egotea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea –konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu–, epailearen esku-hartzearen mende egotea edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe dagoela.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izana.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak egoera hauetako batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean egotea, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez izatea.
f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Dirulaguntzak itzultzeagatik sortutako betebeharren ordainketa egunean ez izatea, arauz ezartzen den moduan.
h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena ordaindu arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.
k) Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuetako bat ere ez izatea.
Atal honetako e) eta g) letretan aipatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa beteko da. Agindu hori zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da, bai eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.
Eskaera egiteko beharrezkoa da:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dirulaguntza onartu eta justifikatzea
- Emandako laguntza onartu: "Nire Karpeta" n sartzean, "Laguntzaren onarpena" aukera duen botoia gaituko zaizu. Izapidea ez da nahitaezkoa; izan ere, hamabost eguneko epean onuradunek laguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
- Emandako laguntza justifikatzea: emandako laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, dirulaguntzaren xede diren ekintzak ezarri eta egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren, justifikazio-kontu bat aurkeztuta.
a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria.
b) Egindako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua.
c) Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
Horrekin batera, diruz lagundu daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori
Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen bidez zordun ez den bitartean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Emandako laguntza justifikatzeko, atal honetan jasotzen den nprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak