Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko dirulaguntzak 2024an.

[Teknologia berriak 2024]

Deskribapena


Xedea

Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoaren sektorea modernizatu dadin, dirulaguntza programa honen xedea da 2024an eta, betiere, 2024ko azaroaren 30a baino lehen, egin behar diren honako sistema hauek eskuratu eta ezartzeko laguntzak ematea da (salbuetsita leasing edo renting kontratuak, edo eskurapenaz bestelako beste edozein negozio juridiko):

a. Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako. Ez da emango dirulaguntzarik ibilgailu-floten kudeaketa eta kontrol-zentro batean sartuta ez daudenen lokalizaziorako elementu bakarrak erosteko

b. Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze seguruari laguntzen dioten sistemak, hala nola:

  • Artaziarena ez egiteko sistemak.
  • Istripuak erregistratzekoak.
  • Suteak detektatu eta autoitzaltzea.
  • Aurreko leihotik gidatze-dinamika erregistratzen duten kamera-sistemak (dash cam), bai eta gidatzean ikuspena edo maniobragarritasuna hobetzera bideratutakoak ere.
  • Talkak arintzeko teknologiak, hala nola sentsoreak eta radarrak erabiltzea talka horiek saihesteko.
  • Istripuaren edo larrialdien kasuan, kontrol-gunera
  • automatikoki deitzeko edo abisatzeko sistemak.               

c. Orga jasotzaile automatikoen segurtasun-elementuak, hala nola:

  • Oinezkoen alerta-sistemak.
  • Goratze-abiaduraren murriztaileak eta inklinazio-angeluaren abiaduraren eta mugaren murriztaileak.
  • Kargatzeko eta deskargatzeko ikusmena eta dinamika errazten duten kamera-sistemak.

d. Gidatze-optimizatzea eta erregai-kontsumoa murriztea helburu duten sistemak, hala nola:

  • Ekonometroak eta gidatzea monitorizatzeko sistemak.
  • Gurutzaldi-abiaduraren kontrolagailuak.

e. Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoetan aritzen diren ibilgailuetarako, ECE R44/04 araudiak homologatutako haurren erretentzio-sistemak.

Aurrekontuko zuzkidura

110.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:

  1. Agindu honen 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  2. Agindu honen 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  3. Agindu honen 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  4. Agindu honen 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  5. Agindu honen 1.e) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, 60 euro, ekipaturiko jarleku bakoitzeko.

Agindu honen 1. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Betekizunak

  • Onuradunak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034909

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza onartu eta justifikatzea


Laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso ondoren (ebazpen bidez), onuradunak bi izapide egin behar ditu:
  • Emandako laguntza onartu: "Nire Karpeta" n sartzean, "Laguntzaren onarpena" aukera duen botoia gaituko zaizu. Izapidea ez da nahitaezkoa; izan ere, hamabost eguneko epean onuradunek laguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
  • Emandako laguntza justifikatzea: emandako laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, dirulaguntzaren xede diren ekintzak ezarri eta egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren, justifikazio-kontu bat aurkeztuta.
Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek jasoko ditu:

a) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria.

b) Egindako gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua.

c) Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagundu daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori 
Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen bidez zordun ez den bitartean.
2024ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk