Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak . Sektore-garapena. (2024)

[Sektore-garapena]

Deskribapena


Xedea

2024an, Musika jarduera profesionaletarakodirulaguntzak. Modalitatea: Sektore-garapena.
Modalitate honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Herriko musikaren sektoreko eragileen jarduera garatzen eta hedatzen lagunduko duten proiektuak finantzatzeko dira.
Diruz lagundu ahal izango dira jarduera bat edo gehiago biltzen dituzten proiektuak, betiere honako tipologia edo bloke hauetako hirutan multzokatuta:
a) Musikariei edo musika-talde berriei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, eszena profesionalaren testuinguruan.
b) Musika-sektore profesionaleko beste eragile batzuen prestakuntza.
c) Euskal Herriko musika-jardueraren hedapen orokorrerako jarduerak edo edukiak.
d) Musika-ikerketa, produktu jakin bat garatzea dakarrena, bai eta produktu horren edo diruz lagundutako prozesuaren ondorioen aurkezpen edo jarduera ireki bat ere. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin beharko da.
e) Erakunde eskatzailea musikaren jardueraren eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.

Aurrekontuko zuzkidura

175.000

Prestazio ekonomikoa

*** Administrazio publikoek egindako ekarpen ekonomikoen guztizkoak ezingo du gainditu aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 80.
*** Modalitate honetan, eskabide bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko muga honako hauek izango dira:
a) Musika-enpresen eremutik datozen proiektuak. 15.000 euro.
b) Ekimen unitarioen eremutik datozen proiektuak: 9.000 euro.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko % 50ekoa, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
  • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Deialdi honetan parte hartzeko entitatearen gobernu organoaren akordioa.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Modailitate honetrako sarbide-irizpidea

  • Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:

  • Musika-ekoizpeneko jardueretarako -21.1. artikulua-, 2021ean, gutxienez, 4 euskal artista edo talderi enpresa-euskarria eman izana, musika-proiektu bereiziekin. Beste jarduera batzuetarako ? 21.1.b artikulua ?, 2017tik, antzeko ezaugarriak dituzten gutxienez 2 proiektu garatu izana.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0247333

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk