2024-2025erako laguntzen deialdia egiten duena Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko
[Quebec kooperazio proiektu laguntzak]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen bidez, laguntzak iragartzen dira (2024-2025), Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoetako pertsona juridikoekin egingo diren jarduera eta lankidetza bilateraleko proiektuak finantzatzeko, honako hauetan jasotako arloetan:
Euskadik eta Quebec-ek 2017ko urriaren 31n sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
- Kultura: jakintza eta esperientzia trukatzea kulturaren eremuan; bereziki arlo hauetan: ondarea, artisten mugikortasuna, truke profesionalak (artistak, sortzaileak edo kultura-industriak) eta obren, ondare-ondasunen eta kultura-produktuen zabalkundea.
- Hizkuntza-politika: adituen eta ikertzaileen arteko trukeak egitea, bakoitzaren hizkuntzaren garapen eta sustapenaren eremuan, eta eremu horretako informazioa eta jardunbide onak trukatzea.
- Ekonomia: negozioak eta inbertsioak egiteko aukerei buruzko informazioa trukatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Quebec-en artean. Nork bere itsas ekonomian, hazkunde iraunkorreko esperientziak trukatzea.
- Ingurumena: informazioa eta jardunbide onak trukatzea, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokari eta ingurumenaren babesari buruz.
- Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza: informazioa eta jardunbide onak trukatzea eta nazioarteko partzuergoetan baterako jarduerak sustatzea.
Euskadik eta Cundinamarcak 2017ko maiatzaren 30ean sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
- Produkzioa eta klusterrak garatzeko politikak: ezagutzak trukatzea, hazkunde ekonomiko inklusiboa eta iraunkorra sustatzeko.
- Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresa- eta gobernu-sustapenerako topaketak egitea, ekonomia-trukea eta enpresen garapena sustatzeko. Elkarlanerako proiektuak bultzatzea sektore ekonomikoetan; zehazki, sektore hauetan: energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa, azpiegiturak, eraikuntza, ingurumena, agroindustria eta turismoa.
- Balio partekaturako ereduak: esperientziak eta praktika onak trukatzea, enpresa-garapena oparotasun sozialarekin konbinatzen duten helmen luzeko negozioei dagokienez.
- Espezializazio adimendunean dituzten lehentasunen inguruko ezagutza trukatzea, berrikuntzarako lankidetza-eremuak identifikatuz, horien indarguneetan oinarrituta.
- Produktu eta elikagai prozesatuak: lehiakortasuna, produktibitatea eta merkaturatzea hobetzeko ereduak trukatzea, eta berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloko esperientziak trukatzea, elikagaien produkzio eta prozesamenduari dagokionez.
- Enpresak nazioartekotzea: ezagutzak trukatzea, enpresak nazioartekotzeko programak sustatzeari dagokionez.
- Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza: elkarlana sustatzea, Alderdiek zehazten dituzten lehentasunak garatzeko.
- Ingurumena: trukeak eta lankidetza, ingurumenaren babesari, hondakinen kudeaketa integralari, hondakin-uren kudeaketari eta ibaien deskutsatzeari dagokienez.
- Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea, inguru fisikoaren, mugikortasun iraunkorraren eta hiri-habitataren antolamendua modu integratuan jorratzen duten lurralde-planei dagokienez.
- Kultura: Etxepare Institutuaren eta Kultura eta Turismoaren Departamentu Institutuaren (IDECUT) arteko harremana bultzatuko da, eta haiek erabakiko dute nola gauzatu kultura-truke hori, batez ere eremu hauetan: musika, zinema, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak.
- Hezkuntza: truke akademikoak, dagozkien erakundeen bitartez, balioak partekatzeko eta praktika sozialak trukatzeko.
- Turismoa: turismoa erakartzeko guneak sustatzea, eskualde bien aisialdi-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izateko xedez.
Euskadik eta Querétaro-k 2014ko urriaren 27an sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
- Merkataritza, inbertsioak eta negozioak: enpresa- eta gobernu-sustapenerako topaketak egitea, ekonomia-trukea eta enpresen garapena sustatzeko. Elkarlanerako proiektuak bultzatzea, sektore ekonomikoetan; bereziki, sektore hauetan: automobilgintza, sektore aeroespaziala, etxetresna elektrikoak eta elektronika, softwarea eta informazioaren teknologia, energia berriztagarriak eta efizientzia energetikoa eta makina-erramintak.
- Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza: Alderdiek zehazten dituzten lehentasunak garatzea.
- Kultura: Etxepare Institutuaren eta Kulturaren eta Arteen Querétaro Institutuaren arteko harremana erraztuko da, eta haiek erabakiko dute nola gauzatu kultura-truke hori, batez ere eremu hauetan: musika, zinema, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak.
- Hezkuntza: truke akademikoak, dagozkien erakundeen bitartez, balioak partekatzeko eta praktika sozialak eta akademikoak trukatzeko. Bereziki, elkarlana erraztuko da, etorkizunean ezagutza UCO-Mondragon unibertsitatearen bitartez transferitzeko.
- Bizi-maila eta bizi-kalitate hobea: esperientziak trukatzea, herritarren beharrekiko gogobetetze kolektiboa areagotzeko, politika sozialak ezarriz arlo hauetan: politikaren esparrua, gobernuaren esparrua, ingurumena, ongizate subjektiboa eta genero-ekitatea.
- Turismoa: turismoa erakartzeko guneak sustatzea, eskualde bien aisialdi-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izateko xedez.
Euskadik eta Santiagoko Metropoli-eskualdeak 2022ko azaroaren 11n sinatutako Elkar Ulertzeko Memoranduma:
- Gizarte-garapeneko politikak: ezagutzak trukatzea, honako hauei buruz: oinarrizko gizarte-zerbitzuak emateko eredua, gizarte-bazterketa baloratzeko tresnak, etxerik gabeko pertsonekin esku hartzeko estrategiak, eta urraketen arloan esku hartzeko ereduak, bereziki babestutako taldeei dagokienez.
- Ekonomia, produkzioa eta klusterrak garatzeko politikak: elkarlanerako proiektuak, arlo hauetan, esate baterako: merkataritza, inbertsioak eta negozioak, enpresa- eta gobernu-sustapenerako topaketak, ekonomia-trukea eta enpresen garapena sustatzeko.
- Balio partekatuko ereduak: esperientziak eta praktika onak trukatzea, enpresa-garapena oparotasun sozialarekin konbinatzen duten helmen luzeko negozioen ereduei dagokienez.
- Espezializazio adimenduna: lankidetza sustatzea eta ezagutzak trukatzea, espezializazio adimendunean bakoitzak dituen lehentasunekin, berrikuntzarako lankidetza-eremuak identifikatuz.
- Produktuen eta elikagaien merkaturatzea, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ereduak trukatzea. Esperientziak trukatzea, produkzio-sistemen eta industriaren berrikuntza eta garapen teknologikoaren arloan.
- Enpresak nazioartekotzea: ezagutzak partekatzea, enpresak nazioartekotzeko programak sustatzeari dagokionez. Eremu horretan elkarlanean arituko diren instituzio pribatuak ezingo dira izan Santiagoko Metropoliko-eskualdeko Gobernuko agintariak edo funtzionarioak.
- Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza: Sinatzaileek zehazten dituzten lehentasunak garatzea.
- Ingurumena: trukeak eta lankidetza, ingurumena babesteari dagokionez; hauek dira lehentasuna duten arloak: hondakinen kudeaketa integrala, hondakin-uren kudeaketa eta ibaiak deskutsatzea, garapen ekonomikoaren ardatz bihurtzeko.
- Lurralde-plangintza: esperientziak trukatzea, lurralde-planak egiteko, eremu hauetan: garraio publiko orokorraren gobernantza, hiri-garraioaren eta aldiriko garraioaren sistema integratu baten egituraketa, mugikortasun aktibo, inklusibo eta iraunkorreko esperientziak eta elektromugikortasuna. Esperientziak trukatzea hiri-habitatari buruz, aldaketa klimatikoari erantzuteko testuinguruan, genero-ikuspegia eta osasun fisiko eta mentaleko inpaktua kontuan hartuta.
- Hiri-berroneratzea: esperientziak trukatzea, lurralde-desberdintasunari aurre egiteko; desberdintasun horren bereizgarri dira herritar zaurgarriak hirietako sektoreetan kontzentratuta egotea, horiek etxebizitza-defizita izatea eta ekitaterik ez izatea ondasunak eta hiriko zerbitzu publikoak eskuratzeko.
- Turismoa: turismoa erakartzeko guneak sustatzea, eskualde bien aisialdi-ezaugarriak zabaltzeko, lehiakorragoak izateko xedez.
Aurrekontuko zuzkidura
80.000Prestazio ekonomikoa
Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzetarako (2024-2025), guztira 80.000 euroko kreditua ezarri da: 40.000 euro, Quebec-ekin egiteko proiektuetarako, eta 40.000 euro, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdearekin egiteko proiektuetarako; EAEko Aurrekontu Orokorren kargura izango da.
Honako kontzeptu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Diruz lagun daitezkeen proiektuak direla-eta, Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualde estrategikoetara joan behar duten EAEko pertsonen bidaia- eta egonaldi-gastuak:
Nazioarteko garraio-gastuak: hegazkineko txartelen benetako kostua, 1.000 eurora arte, gehienez.
Ostatu- eta mantenu-gastuak: 180 euro egunean; 7 egunetan, gehienez.
b) Proiektu bilateralak egikaritzeko, sustatzeko eta zabaltzeko gastuak: proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren zenbateko maximoa (5.000 euro) osatu arte, deialdi honen 2.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Ordainketa-modua:
Proiektu bakoitzeko jaso daitekeen dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 5.000 eurotik gorakoa.
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa% 40koa izango da, diru-laguntzaren onarpena sinatu ondoren.
- Bigarren ordainketa,% 60, proiektua amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
-
Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
Betekizunak
- Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
KANPO HARREMANETARAKO ZUZENDARITZA
Loreto Guzmán Fonquernie, Rafael Hueso eta Estíbaliz Urcelay
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren goi-mailako teknikariak.
Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: (+34) 945 01 81 42 - (+34) 945 01 81 37 - (+34) 945 01 78 60
Email: LoretoGuzman@euskadi.eus - Rafa-hueso@euskadi.eus - eurcelay@euskadi.eus
QUEBEC-EKO ESKUALDEKO BAZKIDEA
Quebeceko eskualdeko bazkideei honako hauekin harremanetan jartzeko gonbitea egin zaie:
Direction Europe et institutions européennes
Ministère des Relations internationales et de la Francophonie
Courriel: william.gosselin@mri.gouv.qc.ca
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1089608Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Europatik kanpoko Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko Metropoli-eskualdea eskualdeko bazkide baten partaidetzarekin alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
-
Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legean (PDF, 598 KB) (PDF, 598 KB) (PDF, 658 KB), 14. artikuluaren f atalean, ezartzen da nor diren dirulaguntzen eta laguntza publikoen onuradunak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpetaen dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzen onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, egikaritze-memoria aurkeztu beharko dute. Memoria horretan gastuak eta diru-sarrerak zehaztuko dira, bai eta proiektuaren garapenaren deskribapena eta proiektua gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak ere.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua