2024-2025 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak.

[UEP 2024]

Deskribapena


Xedea

2024-2025 aldian laguntza ekonomikoak ematea, ezagutza unibertsitatetik enpresetara transferitzeko, enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan. Proiektuak unibertsitate-taldeak garatu behar ditu, enpresako langileen parte-hartzearekin; nahi izanez gero, lankidetzan diharduten entitate parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzerako ezarritako gehieneko finantzaketa 100.000 eurokoa izango da 12 ikertzaile doktorek edo gehiagok osatutako ikerketa-taldeen kasuan, eta 50.000 eurokoa, 12 ikertzaile doktorek baino gutxiagok osatutako taldeen kasuan

Ordainketa-modua:

1.– Entitate onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.– Urterokoak aurretik ordainduko dira, egikaritze-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urterokoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urterokoen ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren egikaritzearen justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.

Proiektua egikaritzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urterokoari dagokion bigarren ordainketa –egindako ordainketaren ondoren gelditzen den zenbatekoa–, entitate onuradunak dagokion dokumentazio guztia —aginduaren 16.1. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa— bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren onartua izaten denean egingo da.

3.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

1.– Entitate eskatzaileak unibertsitateetako ikerketa-egiturak izan beharko dira, eta 6. artikuluaren arabera eratutako ikerketa-taldeak izan beharko dituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldeko kide guztiek izan beharko dute euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatutako ikerketa-talde batekoak (2022-2025 aldirako deialdia).

Baldintza horiek betetzen dituzten ikerketa-taldeek (batek edo gehiagok) parte hartzen duten proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Hainbat ikerketa-taldek edo entitate onuradun bat baino gehiagoko taldeek parte hartzen duten proiektuen kasuan, eskaeran adierazi beharko da horietako zein den proiektuaren talde edo entitate koordinatzailea.

Entitate onuradunek akreditatuta egon behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan (aurrerantzean, ZTBES), zeina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasota baitago. Entitate eskatzaileek erregistro horretan egon behar dute —jarraian adieraziko diren kategorietan—, eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza egikaritzeko aldia amaitu arte.

2.– Enpresa, dirulaguntzaren onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jasotzailea da. Izan ere, alde batetik, proposatutako gaiak eta ikerketaren emaitzek enpresaren interesekin bat etorri behar dute, eta, bestetik, enpresak emaitzei lotutako ezagutzak erabili ahal izango ditu bere jakintzaren barruan sartuz eta unibertsitateko ikerketa-taldearekin izenpetu behar duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ustiatuz. Proiektu bakoitzean, enpresak edo enpresa-aliantzak aurkeztu ahal izango dira, bai eta enpresetako I+G unitateak ere.

3.– Enpresa parte-hartzaile bakoitzak, zeinak EAEn eduki behar baitu egoitza soziala eta eskaeran parte hartu behar baitu, ezin izango du jaso dirulaguntzaren parterik, ez zuzenean ez zeharka. Beraz, proiektuaren esparruan, unibertsitate onuradunak ezin izango du enpresa hori kontratatu lanak egiteko, eta enpresa horrek ezin izango du hornigairik saldu, ezta geldialdi teknikoengatik kobratu ere. Aitzitik, enpresak, eskudirutan edo salgaietan egindako ekarpenez gain, proiektuaren helburuak lortu ahal izateko behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak ipini beharko ditu, horrek agerian uzten baitu enpresak proiektuaren emaitzekiko duen interesa. Xede horretarako, ez dira enpresatzat hartuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragile akreditatuak, I+G enpresa-unitateen kategoriakoak izan ezik.

4.– Eskaeran lankidetzan diharduten entitate parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:

– Oinarrizko Ikerketako eta Bikaintasuneko Zentroak (BERC).

– Teknologia-zentroak.

– Ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ).

Lankidetzan diharduten entitate parte-hartzaile horiek ezin dira izan deialdi honetako laguntzaren onuradun, nahiz eta enpresaren ordainketetatik kobratu ahal izango duten, zehazki, 1.2 artikuluaren arabera dagokien ordainsarien zatia.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Proiektuak 1 eta 2 urteroko osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urterokoaren ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da; amaitzeko, gastuaren amaierako ziurtapena eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira (16. artikuluan deskribatutakoak).
  • 2024ko ekitaldian hasiko dira proiektuak egikaritzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Egikaritze-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2026ko ekainaren 26a baino lehenago amaitu behar dira.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
  • Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.

  • Dirulaguntzen eskaera kopurua mugatzea

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.

  • Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.

  • Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.

  • Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.

  • Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten entitateek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten entitateek ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, baita ere, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Ezin izango dira Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean dauden entitateak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk