Lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak - 2024
[PTT 2024]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da EAEko helmugen erakargarritasuna eta kalitatea hobetuko duten lurralde-proiektu turistikoei laguntzeko programaren oinarriak ezartzea, turismo-fluxu berriak dinamizatuz, banatuz eta sortuz 2024ko ekitaldirako.
Aurrekontuko zuzkidura
1.840.000Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko jardunak
Diruz lagundu ahalko dira 2024ko ekitaldian proiektu-mota hauek garatzeko egiten diren jardunak:
Euskal Autonomia Erkidegoko helmugen erakargarritasuna eta esperientzia turistikoa hobetzen duten lurralde-proiektu turistikoak.
- Helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzen duten proiektuak.
Laguntzen zenbatekoa
PTT-LAGUNTZAK_2024_laburpen-taula.pdf (PDF, 362 KB)

Nori dago zuzenduta
Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.
Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.
Betekizunak
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak. Informazio xehatua
- Onuradunak izango dira: EAEko hiriburuen turismo-sustapenaren arduradun diren euskal erakunde publikoak, baita eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren udalerriak ere, baldin eta erakunde horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen eta/edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.
- EAEn kokatutako erakunde publiko edo pribatuak, baldin eta bertako eskualde-eremuan edo eskualdez gaindi garatzen badituzte jarduerak, turismo-lankidetzako erakunde gisa edo turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakunde gisa
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresa-taldeak, enpresa-elkarteak, kirol-elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren edo foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana edukitzera behartuta egonda ere ez daukatenek, ez eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurririk ezarri ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ondorio horietarako jasotako inguruabarretakoren batean dauden erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:
- Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
- Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
- Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1020611Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abuztuaren 15ean amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
-
● Ekintza-plan bat turismo-produktu bakoitzeko, alderdi hauek bilduko dituena: ekintza-planaren testuingurua, helburuak, laguntzaren helburu izango diren jarduketen deskribapena eta aurrekontu banakatua, plana garatzeko behar diren baliabideak, kronograma eta ebaluazio-adierazleak.
● Turismoaren arloan eskumena duen sailburuordetzak, Basquetourren bidez, garatzen dituen proiektuen artean ez dauden tipologiako produktuei buruzko proiektuak egiteko laguntza eskatzen duten erakundeek erakunde eskatzaileak egindako produktuaren plana aurkeztu beharko dute, eta horrek agindu honen I. eranskineko 3. apartatuan jasotako gutxieneko edukiak barne hartu beharko ditu.
● Turismo-lankidetzako erakundeak: akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei buruz hartu diren erabakiak jasotzen dituena.
● Produktu turistikoak kudeatzen dituzten erakundeak: akten kopia, laguntza-eskabidean aurkeztutako proiektuei buruz hartu diren erabakiak jasotzen dituena.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ofizioz bilduko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen diren dokumentuak. Hala ere, eskatzaileak berariaz eragotzi ahalko du informazio hori egiaztatzea, eta, halakorik egiten badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea. Inprimaki normaldua
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Izapideari hasiera emateko eskakizunak
Baldintzak orokorrak. Informazio xehatua
- Onuradunak izango dira: EAEko hiriburuen turismo-sustapenaren arduradun diren euskal erakunde publikoak, baita eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren udalerriak ere, baldin eta erakunde horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen eta/edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.
- EAEn kokatutako erakunde publiko edo pribatuak, baldin eta bertako eskualde-eremuan edo eskualdez gaindi garatzen badituzte jarduerak, turismo-lankidetzako erakunde gisa edo turismo-produktuak kudeatzen dituzten erakunde gisa
- Honako erakunde hauek baztertuta geldituko dira laguntza-programa honetatik:
- Enpresa-taldeak, enpresa-elkarteak, kirol-elkarteak eta Eusko Jaurlaritzaren edo foru-aldundien mendeko diren edo horiekin lotura duten izaera juridikoa daukaten sozietate publikoak.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten erakundeak.
- Ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapena jaso izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plana edukitzera behartuta egonda ere ez daukatenek, ez eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurririk ezarri ez duten 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ondorio horietarako jasotako inguruabarretakoren batean dauden erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 31 izango da.
Aurreko paragrafoan zehazten den justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
-
Dokumentazioa
● Diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak bete dituztela justifikatzeko jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak zehatz-mehatz azalduta.
● Justifikazio-memoria ekonomikoa, egindako jardueraren kostua frogatzen duena, honako puntu hauek jasotzen dituena:
a) Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hornitzailearen identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura emandako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barne, diruz lagundu badaiteke)
eta ordainketa-eguna. Laguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri eman beharko da. Fakturen koadroa egoitza elektronikoan garatu eta emandako ereduaren arabera beteko da.b) Jatorrizko fakturak (elektronikoak izan daitezkeenak) edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, bat etorri beharko baitute aurreko apartatuan zehaztutakoekin. Bidaia-gastu txikiak justifikatzeko (bidesariak, kilometrajea, hiriko garraioa eta mantenu-gastuak), ordainagirien ordez, posible izango da kontzeptu horregatik egindako gastuen egiaztagiri bat aurkeztea, arduradunaren edo baimendutako pertsonaren sinadurarekin (udal-ikuskatzailea, erakundearen kudeaketa ekonomikoaren arduraduna, etab), betiere zenbateko hori emandako
diru-laguntzaren % 10 baino txikiagoa bada. Diruz lagundutako gastuen kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.c) Ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuei buruzko erantzunkizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria ere aipatzen dituena; adieraziko da, halaber, oinarrietan eta ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen dituela, jarduerak egin dituela eta proiektu horren emaitzak lortu dituela jardueraren azken memoriaren eta justifikazio-kontuaren bidez hala justifikatzen baitu, eta datuak eta aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
e) Lan-kontratua eta dagozkion nominak, pertsona gaituren bat kontratatzeko diru-laguntza jasotzen den kasuetan.
f) Hala badagokio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluari jarraikiz eta agindu honen 6.3 artikuluari jarraikiz eta agindu honen 6.3 artikuluan ezarrita dagoen moduan, erakunde onuradunak eskatu dituen hiru aurrekontuak.
Gainera, kasu guztietan:
– Promoziorako materiala egiteko diru-laguntza eskatu dutenek aurkeztu beharko dute sortutako material bakoitzaren ale bat edo interneteko sarbidea, materiala interneten argitaratu bada.
– Dagokionean, bankuko dokumentu bat, non adierazten baitira diru-laguntzaren % 70eko aurrerakinak ordaindu zenetik diru-laguntzaren justifikazio aurkezteko egunera arte sortu dituen benetako
finantza-etekinak.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.