Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta berrikuntzako gizarteratze proiektu berezien garapenerako laguntzen 2024 urterako deialdia

[PS2024]

Deskribapena


Xedea

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutakoak dira, eta prestakuntzako, orientazioko, enpleguko ekintzak edota beste jarduera mota batzuk barne har ditzaketenak koordinatzen dituzte.  Proiektu Berezi guztiek parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak indartzea eta laguntzea dute helburu.

Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2024. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.

Aurrekontuko zuzkidura

7.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

- Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak: 4.000.000€

- Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 1.000.000€

Emakidarako prozedura segidako konkurrentziaren araberakoa izango da. Eskabideek deialdi honetako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta. 

Ordenean emango dira dirulaguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte, 2.2 artikuluan aipatutako finantzaketa-lerroen arabera.

Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko izaera teknikoko ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Ebaluazio Batzordeak aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin eta helaraziko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariari.

Balioespen Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, Lanbideko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak emate-erabakia edo laguntza ukatzea aginduko du proiektu bereziak egiteko, eta agindu hori banaka jakinaraziko da.Dirulaguntzak emateko eskaerak ukatu egingo dira, dagokien aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpena argitaratuta.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako kopuru osoaren % 50 izango da, onuradunak proiektuari dirulaguntza emateko ebazpena onartu eta proiektu bereziari lotutako jardueretako bat hasi ondoren.

b) Bigarren ordainketa gainerako kopurua izango da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuaren zenbatekoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan zenbateko aurreratua estaltzeko bermea eratu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du Lanbiden, dagokion ordainketa egin aurretik.

Nori dago zuzenduta


Eskatzaileak

a) Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
  • Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazteko asmorik gabekoak, eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.
  • Diruz laguntzen den ekintza burutzeko beharrezkoak diren baliabideak EAEn duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

b) Berrikuntza - eta esperimentazio-proiektu bereziak:

Aurreko puntuan aipatutako erakunde guztiak, baita prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak ere.

Noizean behin eta proiektu bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuko da, aldi baterako enpresa-elkarteen edo zuzenbide publikoko partzuergoen bitartez. Kolektibo kalteberentzako proiektu berezien kasuan aurreko a) apartatuan dauden erakundeen arteko lankidetza ahalbideratuko da, eta berrikuntza- eta esperimentazio- proiektu berezien kasuan, b) atalaren barruan dauden erakundeena.

Betekizunak

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez egotea, ezta abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarriaren

  • Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 3. artikuluetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak beteta izatea.

  • ORIENTAZIOKO EKINTZAK
    -Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
    -Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
    -Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1050207

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Beste tramite batzuk