Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Musika-ekoizpena (2024)

[Proiektu unitarioak]

Deskribapena


Xedea

2024an musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Modalitatea: Musika-ekoizpena
Modalitate honen helburua Euskal Herrian jaiotako edo bizi diren musikariek sortutako edo interpretatutako musika-lanak ekoizteko proiektuak babestea da, edo, bestela, euskarazko errepertorioa guztizkoaren % 75 baino handiagoa duten musikarienak.
Laguntzen xede diren produkzio-proiektuek bat etorri beharko dute deialdi-aginduaren 21. artikuluan jasotako ezaugarriekin eta baldintzekin.

Aurrekontuko zuzkidura

535.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.- Modalitate honetan, onuradun bakoitzak eskabide bakar bat egin eta, hala badagokio, dirulaguntza jaso ahal izango du, kontuan hartuz, dena den musika-enpresen esparruan, eskabidearen barruan eta, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren barruan, musika-ekoizpeneko proiektu bat baino gehiago sartuta eta banakatuta dauden.
2.– Egin beharreko eskabideen eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen gehieneko mugak honako hauek izango dira:
2.1.– Musika-enpresen eremurako mugak.
Beren jarduera-profilaren arabera, 22.1.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek honako proiektu hauek sartu ahal izango dituzte eskabidean, gehienez ere:
a) 2022 eta 2023 bitartean gutxienez 15 edizio edo 150 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 4. Eskaera ekonomiko orokorra: 28.000 euro gehienez (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).
b) 2022tik 2023ra bitartean gutxienez 8 edizio edo 25 ediziotik gorako katalogo-funts bat egiaztatzen duten erakundeak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 3. Eskaera ekonomiko orokorra: 24.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).
c) Gainerako entitateak:– Ekoizpenen gehieneko kopurua: 2. Eskaera ekonomiko orokorra: 20.000 euro (proiektu bakoitzeko gehieneko muga: 16.000 euro).
2.2.– Ekimen unitarioen eremurako mugak.
22.1.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten entitateek ekoizpen-proiektu bakarra sartu ahal izango dute eskabidean, eta, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasun juridikoaren arabera, honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte gehienez:
a) Enpresa-izaerako pertsonak edo erakundeak: 8.500 euro.
b) Kultura-elkarteak: 6.500 euro.
*** Administrazio publikoek egindako ekarpen ekonomikoen guztizkoak ezingo du gainditu aurkeztutako proiektuaren kostuaren % 80.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko % 50ekoa, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -IAE- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
  • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan -JEZ- alta eman izanaren egiaztagiria, deialdiko eranskinean modalitate horretarako zerrendatutako epigrafeetako batean.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • MODALITATE HONETAN SARTZEKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK (musika-enpresak/ekimen unitarioak)

  • Eskabidearekin batera, eskaeraren xede den PROIEKTUARI DAGOKION DOKUMENTAZIOA aurkeztea, zehazki:

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0247332

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk