Ibilbide integralen proiektuetarako dirulaguntzen deialdia, errotze-arrazoiak direla-eta migratzaileen prestakuntzarako eta laneratzerako bizileku- eta lan-baimenak errazteko - 1. fasea. Ibilbide integralen proiektuak.

[PRESUS]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da 2024an emango diren laguntzak arautzea. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden eta Espainian bi urtez jarraian egon diren atzerritarrak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integraletan laguntzeko proiektuak finantzatzera bideratuko dira, betiere atzerritar horiek gizarteratzea eta laneratzea errazten badute eta prestakuntzarako errotze-arrazoiengatik bizileku- eta lan-baimena lortzea ahalbidetzen badute, eta, horrenbestez, benetan kontratatzea.

Jardueren kronogramaren egitura. (PPTX, 4 MB)

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 3.000.000 eurokoak dira; horietatik, 1.080.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, 632.835 euro 2025erako konpromiso-kredituari, eta 1.287.165 euro 2025eko aurrekontu arrunteko ordainketa-kredituari.

Ibilbide integralen proiektuak (2. artikuluko 1.1, 1.2 eta 1.3 ataletan deskribatutako jarduketak) egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondo emango da.

Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan jarduketa horietarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Lan-kontratuak egiteagatik deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura ondoz ondo emango da.

Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Lan-kontratuak egiteagatik ez da dirulaguntzarik emango ibilbide integralen proiektuak egiteagatik dirulaguntzarik eman ez bada.

Dirulaguntzaren zenbatekoak honako hauek izango dira:

1. – Merkatu-prospekziorako eta bitartekaritzarako jarduerak egiteagatik (2. artikuluaren 1.1 apartatuan zehaztuak), dirulaguntzaren zenbatekoa 2.800 eurokoa izango da lortutako lan-kontratu bakoitzeko, baldin eta 2. artikuluaren 1.5 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen baditu eta bizileku- eta lan-baimena lortu ondoren hasi bada. Kontratua lanaldi partzialekoa bada, dirulaguntza proportzioan murriztuko da.

2.- 2. artikuluko 1.2 atalean zehaztutako gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak garatzeko jarduketei dagokienez, dirulaguntzaren zenbatekoa 2.240 eurokoa izango da prestakuntza-ibilbidea amaitzen duen proiektuko parte-hartzaile bakoitzeko.

3.- 2. artikuluko 1.3 atalean zehaztutako prestakuntza-ibilbideak garatzeko jarduketak egiteagatik, prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzaren zenbatekoa 123,36 euro/ordu/talde izango da, baldin eta 14 parte-hartzaile edo gehiago badaude.

14 parte-hartzaile baino gutxiago daudenean, 8,97 euroko modulu ekonomikoa aplikatuko da parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko.

Lanbidek baimendutako prestakuntza-ekintzen zuzeneko eta zeharkako gastuak ordaintzera bideratuko da dirulaguntzaren zenbatekoa. Zeharkako gastuek ezingo dute gainditu dirulaguntza osoaren % 10.

4. – Deialdi honen babesean egindako lan-kontratuengatik, dirulaguntzaren zenbatekoa 5.900 eurokoa izango da lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Lanaldia lanaldi osoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionala izango da.

Diru-laguntza hori ez da emango 2. artikuluko 1.4 idatz-zatiko c) letran ezarritako beka ordaindu ez bada.

Diruz lagundutako kontrataziorako gutxieneko epea 6 hilabetekoa da. Kontratua aldi hori amaitu baino lehen iraungitzen bada, enpresa onuradunak emandako dirulaguntza osoa jasotzeko eskubidea galduko du, eta itzuli egin beharko du, dagokion itzulketa-prozedura izapidetu ondoren, salbu eta kontratua iraungitzeko arrazoia kontratatutako pertsonaren borondatezko uztea, heriotza edo baliaezintasuna bada; kasu horretan, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa lan egindako denboraren proportzioan doituko da.

Ordainketa-modua:

1.- Ibilbide integralen proiektuak egiteko emandako dirulaguntza (2. artikuluko 1.1, 1.2 eta 1.3 ataletan deskribatutako jarduerengatik) bi zatitan ordainduko da, horiek aldez aurretik eskatuta, honela:

a) Lehen ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 63, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi ondoren, 2024ko aurrekontuaren kargura.

b) Bigarren ordainketa, guztizkoaren gainerako % 37raino, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, dirulaguntzak 16. artikuluan aurreikusitako moduan justifikatu eta likidatu ondoren.

2.- Egindako lan-kontratuak finantzatzeko emandako dirulaguntzaren % 100 2025eko aurrekontuaren kargura ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean.

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek

  • Ibilbide integralen proiektuen erakunde sustatzaile gisa, 2. artikuluko 1.1, 1.2 eta 1.3 apartatuetan zehaztutako jarduketak egiteagatik laguntzen onuradun izan daitezke honako hauek (A eta B):
    • A) Baldintza hauek guztiak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatu:
      • a) Enplegu-agentzia gisa kalifikatuta egotea eta ibilbide integralen proiektuak osatzen dituzten prestakuntza-ekintzak garatuko diren udalerrian lantoki bat izatea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik.
      • b) Gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko beste edozein administraziorekin edo erakunderekin lankidetzan eskuratutako enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak zuzenean gauzatzen 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.
      • c) Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea, dirulaguntza eskatu aurretik dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta dagoena prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak emateko.
    • B) Nortasun juridikorik gabeko taldeak, zeinei Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar baitzaie, betiere honako bi tipologia hauetako bakoitzeko entitateez osatuta badaude:
      • a) Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoko sektore bateko enpresak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde sektorialak, baldin eta kontratatzeko konpromisoa hartu duten enpresak elkarte eta sektore horretakoak badira.

        Sektoreko erakundeek formalki eratuta egon beharko dute deialdi hau argitaratu aurretik, eta Eusko Jaurlaritzak kudeatutako enpresaz gaindiko elkarteen erregistroren batean identifikatuta egon beharko dute.

      • b) Beren helburuen artean etorkinak gizarteratzea eta laneratzea duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
  • 2.- Lan-kontratuak sustatzeko laguntzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresa pribatuak izan daitezke onuradunak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta ibilbide integralen proiektuetan parte hartzen duten pertsonak kontratatzen badituzte, 2. artikuluaren 1.5 atalean aurreikusitako baldintzetan.

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako moduan. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio aurka egiaztapen horri, eta, hala eginez gero, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutako baldintzetan.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez kondenatua edo zigortua, edo, galdua izanda ere, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

  • Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana; zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina ez betetzeagatik, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne: - Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bat izanik. - 50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan. - LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, edo zehapena jaso badu eta dagozkion neurri zuzentzaileak betearazi eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 172002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan sartuta ez egotea.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 172002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan sartuta ez egotea.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 172002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan sartuta ez egotea.

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetako batean ez egotea.

Proiektuak sustatzen dituzten erakundeak (hainbat eskatzaile daudenean)

Eskakizunak:

  • Enplegu-agentzia gisa kalifikatuta egotea eta ibilbide integralen proiektuak osatzen dituzten prestakuntza-ekintzak garatuko diren udalerrian lantoki bat izatea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik.

  • Gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo sektore publikoko beste edozein administraziorekin edo erakunderekin lankidetzan eskuratutako enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak zuzenean gauzatzen 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean, denboran gainjarri gabe.

  • Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea, dirulaguntza eskatu aurretik dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta dagoena prestakuntza-proiektua osatzen duten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako moduan. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio aurka egiaztapen horri, eta, hala eginez gero, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutako baldintzetan.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez kondenatua edo zigortua, edo, galdua izanda ere, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

  • Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana; zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina ez betetzeagatik, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne: - Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bat izanik. - 50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan. ? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, edo zehapena jaso badu eta dagozkion neurri zuzentzaileak betearazi eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 172002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan sartuta ez egotea

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetako batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 / 630305452 (Informazio orokorra / Información general)

Erakunde eta Enpresentzako Arreta Zerbitzua: 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1246101

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Dirulaguntza-eskabideak aurkezteko epeak honako hauek izango dira:
a) Ibilbide integralen proiektuengatik (2. artikuluko 1.1, 1.2 eta 1.3 apartatuetan deskribatutako jarduketak), epea 2024ko maiatzaren 20an hasiko da, eta 2024ko ekainaren 28an amaituko da.
b) Egindako lan-kontratuen kasuan, epea hilabetekoa izango da, zerbitzuak benetan ematen hasten direnetik, bizileku- eta lan-baimena lortu ondoren. Kontraturako epemuga 2025eko urriaren bata izanda.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendaria da prozedurak instruitu eta ebazteko organo eskuduna. Ibilbide integralen proiektuak (2. artikuluko 1.1, 1.2 eta 1.3 ataletan deskribatutako jarduketak) egiteko dirulaguntza emateko prozedura ondoz ondo emango da. Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen dutela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan jarduketa horietarako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera telematikoa LanF aplikazioaren bidez Erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunak dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango du. Lan-kontratuak egiteagatik deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura ondoz ondo emango da. Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, 1. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Hasierako aurrekontu-zuzkidura eta haren balizko handitzea agortutakoan, ebazteke dauden eskaerak ukatuko dira, eta EHAAn argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Lan-kontratuak egiteagatik ez da dirulaguntzarik emango ibilbide integralen proiektuak egiteagatik dirulaguntzarik eman ez bada. Ebazpena bitarteko telematikoen bidez jakinaraziko da. Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera telematikoa LanF aplikazioaren bidez Erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko du enpresak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

Pertsona ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, aplikazio honen bidez egin beharko du: "Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren aplikaziora sartzea".

Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Beste tramite batzuk