2024-2025 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ESPEZIFIKOA

[PREDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

2024-2025eko ikasturterako doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarriak ezartzea. Doktorego-tesia gauzatzera zuzendutako ikerketa finantzatzera daude zuzenduta laguntzok. 

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Halaber, prestakuntza-programa honen bitartez, doktore titulua lortu ondoren doktorego osteko orientazioko aldi bat finantzatuko da, hamabi hilabetez gehienez, ikertzaileen lanbide-hobekuntza eta -espezializaziorako, baldin eta titulua laguntza gauzatzeko aldian eskuratzen bada. Edonola ere, kontratua ezingo da lau urtetik gorakoa izan.

Aurrekontuko zuzkidura

101.897 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordainsaria zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren bi hilekori dagokion ordainsaria (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 12.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan: 2025eko martxoan (lau hileroko), 2025eko maiatzean (hiru hileroko); eta 2025eko urrian (hiru hileroko).

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera B edo I. modalitateetan aurkeztuz gero. Hala ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta betekizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
  • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
  • Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.

  • Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:

  • Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomaturako ikasketen amaiera-data 2020ko ekaina izango da, edo geroagoko data, salbuespen hauekin:

  • Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:

  • Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.

Betekizunak

  • Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Ezin izango da deialdiko dirulaguntzen onuradun izan, eta erakunde kontratatzailea ezin izango da erakunde laguntzaile izan, baldin eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude; besteak beste, hauek:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0101716

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk