Dirulaguntzen deialdia, 2024ko ekitaldirako, Lanbidek finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzarekin lotutako prestakuntza-praktiketarako. - Espainian legez bizi ez diren ikasleentzako prestakuntza-praktikak

[Prácticas_2024_2]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzetako ikasleek 2024ko ekitaldian prestakuntza-praktikak egitearen ondoriozko gastuak finantzatzea. Horretarako, prestakuntza-erakundeei laguntzak emango zaizkie, beren zentroetan egindako prestakuntza-praktiken tutorizazioagatik, Lanbideren baimenarekin, Gizarte Segurantzan alta eman ezin duten ikasleek, Espainian legez bizi ez direlako edo ez daudelako.

Aurrekontuko zuzkidura

340.000 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak 340.000 eurokoak dira guztira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kontura.

Laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa izango da.

Eskabideek deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, lerro bakoitzerako aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Aurrekontu-zuzkidura agortuta, egiteke dauden eskabideak ukatu egingo dira, eta hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura emateko ebazpena ezarri ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Betekizunak

  • Prestakuntza-enpresa edo -erakunde pribatu edo publikoa izatea.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean zerga-egoitzarik ez izatea.

  • Eskaera aurkezten den egunean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, Enplegurako Prestakuntza Erakundeen beste edozein Erregistro autonomikotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egotea.

  • Prestakuntzako enpresa eta erakunde pribatu edo publikoak Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egotea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, barnean direla arrazoi hauengatik ezarritako zehapenak:
    -Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
    -Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Ez egotea legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan) aurreikusitakoak barne:
    -Ez izatea berdintasun-planik indarrean, baldin eta Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bada.
    -50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen ber¬dintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

  • Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea, eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea ez izatea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta dagokion erregistroan inskribatzeko ebazpen judizial irmorik ematen ez den arte.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1246602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza horiei dagokienez, prestakuntza-zentroan bertan egindako prestakuntza-praktikei buruzko eskaera-inprimakian jasotako informazioa ofizioz egiaztatuko du Lanbidek.

Eskabidearen osteko izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/micarpeta

Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes

Eskabide bakarra aurkeztuko da prestakuntza-enpresa edo -erakunde bakoitzeko eta dirulaguntzen lerro bakoitzeko, kasu bakoitzean 4. artikuluan adierazitako 2024ko aldi osorako.

Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, erakunde interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik, izandako hutsune edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hala egin ezean, eskabideari uko egin diola ulertuko da, hala xedatzen duen ebazpena egin ondoren.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.