Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2024-2027 denboraldirako deialdia. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA OROKORRA
[POSDOC BERRIAK OROKORRA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.– Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2024-2027 aldian atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira. Deialdiak landuta ditu honako hauek:
a) 2024-2027 aldirako laguntza berriak ematea.
b) Aurreko deialdian bigarren aldiz berritu ziren laguntzen hirugarren urtealdiko berritzea.
Aurrekontuko zuzkidura
3.513.198,00Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Lehenengo urtealdia. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta erakunde kontratatzaileei egingo zaie, urte bakoitzean. Ebazpen bidez emandako laguntza onartu ondoren edo, hala badagokio, Aginduaren 11.1 artikuluan ezarritako epea igaro eta berariaz uko egin ez bada, bi hilabeteko ordainsaria (lehen ordainketa) ordainduko zaie. Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata 2025eko martxoan (lau hileko), bestea 2025eko maiatzean (hiru hileko) eta hirugarrena 2025eko urrian (hiru hileko).
Bigarren urterokoa. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, eta 2025eko abenduan ordainduko zaie bi hilabeteri dagokien ordainsaria (lehen ordainketa). Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2026ko martxoan (lau hileko); bestea, 2026ko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2026ko urrian (hiru hileko).
Hirugarren urtealdia. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei, eta 2026ko abenduan ordainduko zaie bi hilabeteri dagokien ordainsaria (lehen ordainketa). Gainerakoa hiru ordainketatan ordainduko da: bata, 2027ko martxoan (lau hileroko); bestea, 2027ko maiatzean (hiru hileko); eta hirugarrena, 2027ko urrian (hiru hileko).
Ezarpen-zentroek konturako atxikipenak eta diru-sarrerak egingo dituzte prestatzen ari diren ikertzaileei egiten dizkieten ordainketengatik.
Bidaia-gastuen zenbatekoak eta bisa-gastuak urteko bakoitzeko bigarren ordainketan ordainduko zaizkio erakunde kontratatzaileari, lehenengo bi urteetan. Erakundeak ordainketa bakarrean ordaindu beharko dizkio zenbateko horiek onuradunari, hirugarren hilekoan.
Nolanahi ere, ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun den bitartean.

Nori dago zuzenduta
Ikerlariak
Betekizunak
- Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, ikerketa sanitarioko zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.
-
Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2020ko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin.
Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean EAEz kanpo egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.
- Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.
-
Doktoretza-titulua edukitzea, 2021eko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:
a) Eskatzaileak beharrezko den titulua ez badauka baina titulu hori 2024ko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako nahitaezko agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2024ko urrirako doktore-titulua ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatu titulua lortu izanaren ziurtagiria aurkezteko epea 2024ko azaroaren 6an amaituko da, egun hori barne. Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak doktore-titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztu beharko du. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren agiriaren kopia aurkeztu beharko du, aplikazio informatikoaren bidez.
b) Doktoretza eskuratu zeneko data 2020ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere egiaztatzen bada honako arrazoi hauetakoren baten ondorioz etenaldi bat egon zela:
– Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.
– Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; hiru hilabete edo gehiagoko baja medikoarekin.
– Mendeko pertsonak 3 hilabete edo gehiago zaindu izanagatik, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoarekin bat etorriz.
Etenaldiak oso-osorik 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean gertatutakoak izan beharko dira. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.
c) Doktoretza eskuratu zeneko data 2020ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu % 33ko desgaitasuna duela gutxienez eta desgaitasun hori bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileak ere ezingo dira erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
- Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
-Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 28.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
0101814Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Doktoretza lortzeagatik edo doktoretza-ondoko ikerketaren bat egiteagatik baldintza hori beteko ez balu, 25.1.c artikuluan xedatzen denarekin bat, ikasketa horien matrikula edo doktoretzako edo doktoretza-ondoko jardueren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu, hala nola aurrez EAEn erroldatuta egon den agiria, eta, justifikatu beharreko denbora horretan guztian beste autonomia-erkidego batean erroldatuta egon den agiria, edo, atzerrian bizi bada, enbaxadako erregistroa.
Europar Batasunetik kanpoko pertsonek bakarrik aurkeztu beharko dute agiri hau.
Idatzi horretan espresuki adieraziko da bete egingo direla agindu honen 10. artikuluan xedatutako betebeharrak. Idatzi hori egiteko, aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da.
Atzerrian garatutako proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria, espresuki honako hauek jasoko dituena:
a) atzerriko zentroak eskatzailea onartuko duela 2025. eta 2026. urteetan, agindu honen laguntza jasoz gero,
eta b) aldi horri dagokion hobekuntza-programa baliozkotzen duela.
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere, eta azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko dira. Edonola ere, sinatuta egon beharko da. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragingo.
Honako hauek jaso beharko ditu proposamenak:
a) Titulua eta laguntza-aldian gauzatu beharreko ikerketa-proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa (gehienez, 5 orrialdekoa). Bertan adierazi beharko ditu atzerriko egonaldian eta hiru urteren buruan ezarpen-zentrora itzultzen denean bete nahi dituen helburuak, gauzatuko dituen lanak eta espero dituen lorpenak, hala nola sortzea espero dituen ekarpen zientifikoak.
b) Lortu nahi diren helburuen eta garatu nahi diren konpetentzien zerrenda.
c) Hobekuntza-programaren interes zientifikoaren eta /edo sozialaren laburpena.
d) lau urte horietan aurreikusitako jardueren kronograma edo egutegia.
e) Ezarpen-zentroko eta EAEko beste ikerketa-zentro batzuetako eta atzerriko zentroetako ikertzaileen artean hasi eta/edo sendotu nahi diren lankidetzen proposamenak, hala nola laguntzaren eskatzaileak zein hirugarren eta laugarren urtean kidetuko den ikerketa-taldeak eskuratzea espero ditzaketen etekinak.
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez aurkeztu ahal izango da.
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez aurkeztu ahal izango da.
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere, eta azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bakarrik aipatuko dira. Edonola ere, sinatuta egon beharko da. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragingo.
Baldin eta kasuren batean ikerketa-lana eten egin bada (egoera hauetakoren baten ondorioz: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera; edo liberazioagatik, honako kargu hauetakoren bat betetzeko bada: unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak), halakoetan, ziurtatutako etenaldi horren proportzioan luzatuko da ikerketa-jardueraren aldia, non eta ez den 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldia (kasu horretan, seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko da ebaluatzeko aldia).
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere.
- Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, ikerketa sanitarioko zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.
-
Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2020ko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin.
Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean EAEz kanpo egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.
- Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.
-
Doktoretza-titulua edukitzea, 2021eko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:
a) Eskatzaileak beharrezko den titulua ez badauka baina titulu hori 2024ko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako nahitaezko agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea 2024ko urrirako doktore-titulua ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatu titulua lortu izanaren ziurtagiria aurkezteko epea 2024ko azaroaren 6an amaituko da, egun hori barne. Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak doktore-titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztu beharko du. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideak ordaindu izanaren agiriaren kopia aurkeztu beharko du, aplikazio informatikoaren bidez.
b) Doktoretza eskuratu zeneko data 2020ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere egiaztatzen bada honako arrazoi hauetakoren baten ondorioz etenaldi bat egon zela:
– Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.
– Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; hiru hilabete edo gehiagoko baja medikoarekin.
– Mendeko pertsonak 3 hilabete edo gehiago zaindu izanagatik, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoarekin bat etorriz.
Etenaldiak oso-osorik 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean gertatutakoak izan beharko dira. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.
c) Doktoretza eskuratu zeneko data 2020ko urtarrilaren 1a edo geroagokoa ere izan daiteke, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu % 33ko desgaitasuna duela gutxienez eta desgaitasun hori bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileak ere ezingo dira erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
- Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
-Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
- Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 28.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.