Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak 2024, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) esparruan

[Partaidetzazko toki-garapenaren estrategientzako proiektuetarako laguntzak 2024]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

Laguntza lerroak hauek dira:

a) Ekoizpeneko inbertsioak: enpresa eta negozio-lerro berriak sortzeko, martxan jartzeko eta hasiera batean funtzionamenduan jartzeko neurria, arrantza-sektorearen jarduera dibertsifikatuko duten ekimenei lehentasuna emanez, eta, ahal izanez gero, arrantza-udalerrietan ekonomia urdina sustatzeko eta hazteko neurriak. Jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak izango dira, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin. Ekoizpeneko inbertsioen barruan sartzen
dira mikroenpresak, enpresa txiki edo ertainak sortu edo garatzeko edozein proiektu, bai eta enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisikoak ere. Kanpo geratuko dira jardueraren dibertsifikaziotzat hartzen ez diren arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketa-proiektuetako inbertsioak.

b) Enplegua sortzea:

1) Inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen zuten enplegua galdu duten langileak besteren kontura kontratatzea, arrantza-sektorea dibertsifikatzen duten jardueretan edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenetan. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako lanaldiaren % 50eko enplegu berria izan beharko da, gutxienez.

2) Jarduera independenteak sortzea, hau da, langile autonomoak jartzea edo gizarteekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak. Arrantzasektorea dibertsifikatzen duten jarduerak edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenak lehenetsiz.

c) Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak. Era berean, izaera hori izango dute jarduera ekonomiko bat izanik edo jarduera ekonomiko bati lotuta egonik ere, dagokion eskualdeko lehiaren araubidean eraginik ez duten interes publikoko proiektuek; besteak beste, honako hauek:

1) Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.

2) Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen sustapena.

3) Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak.

4) Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumen-azterlanak.

5) Erabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabiltzeko azterlanak.

6) Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko azterlanak.

7) Energia-efizientziari buruzko azterlanak edo klima-aldaketarekin lotutako jarduketak.

8) Arrantza-sektorearen barruan trantsizio digitala sustatzeko azterlanak.

9) Ura aurrezteko eta berrerabiltzeko azterlanak.

10) Logistika, garraio eta banaketako lanek eragindako inpaktua murrizteko azterlanak.

11) Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruzko azterlanak.

12) Arrantza-sektorean higienea, osasuna, segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzeko jarduketak.

Oro har, proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Balioa handitzea, enplegua sortzea, emakumeen parte-hartzea baloratu eta sustatzea, gazteak erakartzea, arrantza- eta akuikultura-produktuen ekoizpen- eta hornidura-katearen fase guztietan berrikuntza sustatzea, eta tokiko produktuen eta ekoizpen-jardueraren irudia hobetzea, lurraldeko elikadura-kulturan txertatzeko.

b) Arrantza- eta akuikultura-guneetan ekonomia urdina sustatzea (dibertsifikazioa bultzatuta arrantza komertzialaren sektorearen barruan edo kanpoan), etengabeko ikaskuntza eta enplegua sortzea arrantza- eta akuikultura-eremuetan.

c) Arrantza- eta akuikultura-guneetako ingurumen-ondarea sustatzea eta aprobetxatzea, baita klima-aldaketa arintzeko eragiketak ere.

d) Arrantza- eta akuikultura-guneetako gizarte-ongizatea eta kultura-ondarea sustatzea, baita arrantzako, akuikulturako eta itsasoko kultura-ondarea ere.

e) Arrantza-komunitateek tokiko garapenean duten eginkizuna eta arrantza-baliabideen tokiko itsas jardueren gobernamendua indartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-lerroa

2024 (€)       2025 (€)   Guztira (€)

Ekoizpeneko inbertsioetarako laguntzak

700.000

1.800.000

2.500.000

Enplegua sortzeko laguntzak

200.000

 

  200.000

Ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzak            

100.000

  200.000

  300.000

Guztira

1.000.000

2.000.000

3.000.000

Nori dago zuzenduta


Ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen onuradunak

1. Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo edozein unitate ekonomiko eta ondare bereizi, nortasun juridikorik izan gabe ere, aurreikusitako proiektu eta jarduerak egin baditzakete. Haietan partaide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Onuradunak mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak izan beharko dira, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari 2024/3178 (45/7) EHAA 2024ko uztailaren 2a, asteartea 129. zk.

2. Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, lehen aipatutako Gomendioan egiten den definizioaren arabera.

3. Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:

a) Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.

b) Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.

c) Ekoizleen antolakundeak eta horien elkarteak.

d) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak edo arrantzasektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.

e) Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko eta juridikoak, II. eranskinean adierazitako ATETaren lurralde-eremuan helburu hauetakoren bat badute:

- Jarduera nautikoak sustatzea.

- Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.

- Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.

- Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako kultura-ondarea sustatzea.

- Pertsonak prestatzea eta gaitzea itsas arrantzaren eremuan, dibertsifikazioan edo hazkunde urdinean.

- Turismo urdina sustatzea.

Betekizunak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduketak gauzatzea Euskadiko Autonomi Erkidegoko eremu geografikoan.
  • Laguntza-eskaera aurkeztean, diruz lagundu daitezkeen inbertsioa eta gastuak hasi ez izana. Azken baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) oraindik hasi gabe egon behar duten proiektuen eta jardueren kokalekuak bisitatuko ditu, eta, inbertsio materialen kasuan, aldez aurreko edo ez hasitako akta egingo du. Egiaztatu beharrekoa une horretan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoen ontzi bat bada, sailkapen-sozietate batek horretarako egindako txostena onartuko da aldez aurreko edo ez hasitako aktatzat. Inbertsio ez-materialak egin ez direla egiaztatzeko, dagokien fakturaren data bidez egingo da, eta, enplegua sortzeko proiektuen kasuan, gizarte-segurantzaren araudian alta emandako data bidez.
  • Enplegua eta jarduera independenteak sortzekotan, xedapen honetan zehaztutako Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-udalerrietako batean erroldatua egotea.
  • Enpresak krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana; prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea; konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea, edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez egotea Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.
  • Ezin izango dute IAEFren dirulaguntza bat eskuratu Europako Parlamentuaren eta Batzordearen maiatzaren 15eko 508/2014 Erregelamenduaren (EB) 10. artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen duten pertsonek, hura aplikatzeko aurreikusitako epealdi guztian zehar.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Ainhoa Albizu (Itsas Garapen Elkartea, FLAG)

Telefonoa: 688 62 80 94

E-maila: idazkaritza@itsasgarapen.eus

www.itsasgarapen.eus

Kodea

1051707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk