Lehentasunez langabeei zuzendutako 2024-2025 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

[OPDE24]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautemandako beharrei erantzuteko prestakuntza-eskaintza osatzen duten prestakuntza-planak finantzatzeko 2024ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Prestakuntza hori, lehentasunez, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden langileei zuzenduta dago, eta 2024tik 2025era bitartean gauzatuko da

Aurrekontuko zuzkidura

32.996.700 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko 32.996.700 euro bideratuko dira. Horietatik:

- 16.498.350 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio

- 16.498.350 euro 2025eko konpromiso-krediturako

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

a) Lehenengo ordainketa, 2024 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 50ekoa, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.

b) Bigarren ordainketa, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion gainerako dirulaguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, lanekoak ez diren praktikak barne, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabideak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modu bereizian garatuko da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (117 lerro).

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta. Horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena emateko eskumena duen organoari.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.

Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.

Ebazpena: Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez egingo da.

Erakunde onuradunek ezin izango dute 875.000 euro baino gehiago jaso lurralde historiko bakar batean jarduten dutenean, eta 1.750.000 euro baino gehiago lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten dutenean.

Gainera, erakunde onuradunak mugak ditu parte hartzen duen diru-laguntza linea kopuruaren arabera: linearen aurrekontuaren % 60, 1 eta 4 artean parte hartzen badu; % 50, 5 eta 8 artean; % 40, 9 eta 12 artean; eta % 30, 13 diru-laguntza lerrotan edo gehiagotan parte hartzen badu.

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, deialdia argitaratu baino lehen egiaztatuak eta/edo inskribatuak, ikastaro egiaztagarrien kasuan, eta/edo eskabidea aurkezteko unean, gainerako ikastaroen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko prestakuntza-erakundeen edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erregistroan eskatzen diren prestakuntza-ekintzetan.

Betekizunak

  • Prestakuntza-erakunde pribatua edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde publikoa izatea.
  • Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.

  • Kondena- edo zehapen-aldia igaro izana, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez zigortua izan bada eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egon bada, edo konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitu bada.

  • Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea

  • Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, gertatu direnak barne: - Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik. - Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  • Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne: ? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea. ? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan. ? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.

  • Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren gainerako egoeretakoren batean ez egotea.

  • 9. artikuluko C.3.1, C.3.2, C.4.4, C.5, D.1, D.2, E.1.2 eta E.1.3 ataletan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen edo enplegu-zerbitzu publikoen deialdiei buruzkoa denean.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1039907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntzen eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta modu elektronikoan izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LanF).

Aplikazio honetan sartzerik ez duten erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/registro-de-entidades/.

Izapidetze elektronikorako jarraibideak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1039907

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

- Laguntzaren xede den prestakuntza-plana, eman beharreko prestakuntza-ekintzak bereizita zehaztuta.

- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-ekintza bakoitza gauzatzeko erakundeak dituen edo izango dituen instalazioak zehazten dituena, zein eskualdetan eta lurraldetan dauden zehaztuta. Horrez gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ez dituen 2. artikuluan aurreikusitako baldintzak jasotzen dira.

- Hala dagokionean, 9. artikuluan definitutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko dokumentazioa; sozietate-taldea justifikatzeko dokumentazioa eta/edo irabazi-asmorik gabeko erakundea dela egiaztatzeko dokumentazioa.

Izapideak prestakuntza-aplikazioan (LAN-F) egingo dira.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk