2025-2027 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak

[OIAP 2025]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea 2025-2027 aldian Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitekeen proiektu bakoitzari 80.000 euro emango zaizkio gehienez ere.

Ordainketa-modua:

1.– Entitate onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.– Urterokoak aurretik ordainduko dira, egikaritze-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urterokoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urterokoen ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren egikaritzearen justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran. Halaber, justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko da nahitaez, aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloiaren bidez.

Proiektua egikaritzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urterokoari dagokion bigarren ordainketa –egindako ordainketaren ondoren gelditzen den zenbatekoa–, entitate onuradunak dagokion dokumentazio guztia —aginduaren 16. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa— bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren onartutakoan egingo da.

Hala badagokio, laguntzaileek jarduera uzten badute, erakundeari kalte-ordainak ordainduko zaizkio, azken urteko bigarren ordainketarekin batera.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du entitate onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

1.– Entitate onuradunek akreditatuta egon behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan (aurrerantzean, ZTBES), zeina Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasota baitago. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten entitate eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza egikaritzeko aldia amaitu arte:

a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).

b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldean ezin izango da egon 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikertzaile-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian A edo B talde gisa akreditatutako ikerketa-talderen batekoa izan den inor, baldin eta deialdi horretan dirulaguntzaren bat lortu bazuen.

c) Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko, eta horretarako, 16. artikuluan deskribatutako amaierako gastu-ziurtagiria eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
  • Deialdiaren ondorioetarako, 2025eko ekitaldian hasiko dira proiektuak egikaritzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, onuradunak emandako dirulaguntza onartzen duenean. Egikaritze-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2028ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
  • Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.

  • Aurekezpenak aurkezteko mugak.

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.

  • Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.

  • Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.

  • Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa

  • Eskaerak aurkezteko mugak.

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko zehapen administratiboa edo penala ezarrita duten erakundeek, ezta horretarako desgaikuntza berekin dakarren legezko debekuren bat dutenek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan artikulu honetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Ezin izango dira laguntzen onuradun izan LGTBIfobia egiten, bultzatzen edo sustatzen duten erakundeak, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0120706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk