2024erako diru-laguntzen deialdia, enplegu-nitxo berrien esparruan lanbide-gaitasuneko prestakuntza-ekintzak egiteko, lehentasunez langabeei zuzenduta
[NNE2024]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, lehentasunez langabeei zuzendutako lanbide-gaitasunen prestakuntza-ekintzak egitea enplegu-nitxo berrien eremuan.
Aurrekontuko zuzkidura
7.500.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 7.500.000 euro dira; horietatik 4.500.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.000.000 euro 2025ko konpromiso-kredituari.
Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, egintza bakarrean.
Baliabide ekonomikoak lurralde historikoka eta I. eranskinean jasotako prestakuntza-ekintzak biltzen diren multzo bakoitzeko banatzen dira, diru-laguntza lerro hauetan:
A blokea:
Gaitasun digitalak B blokea:
pertsonen zaintza C blokea:
Trantsizio energetiko-ekologikoa D blokea:
Ekonomia sortzailea Guztira Araba (16,16%) 420.160€ 161.600 €
484.800 €
145.440 €
1.212.000 €
Bizkaia (50,39%) 1.310.140 €
503.900 €
1.511.700 €
453.510 €
3.779.250 €
Gipuzkoa (33,45%) 869.700 €
334.500 €
1.003.500 €
301.050 €
2.508.750 €
Guztira 2.600.000 €
1.000.000 €
3.000.000 €
900.000 €
7.500.000 €
Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko, baldin eta soberako baliabiderik badago diru-laguntzen lerroren batean, 8. artikuluan aurreikusitako banaketa-baldintzen arabera.
200.000 € gehienez, erakunde onuradun bakoitzeko, eta espezialitate bereko bi ekintza, 200 ordutik gorakoak, eta espezialitate bereko hiru prestakuntza-ekintza, 200 ordutik beherakoak.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.
Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango die erakunde interesdunei, behin-behinean onartutako ekintza guztietan alegazioak aurkezteko edo atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun gisa proposatutako erakundeen alde. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko dituena, lehentasun-ordenaren arabera. Entitateek 5 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoaren onarpena edo ukoa telematikoki jakinarazteko LanF aplikazioan. Epe hori igarota, jakinarazpenik aurkezten ez bada, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.
Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.
Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 7.500.000 euro dira; horietatik 4.500.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.000.000 euro 2025ko konpromiso-kredituari.
Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, egintza bakarrean.
Baliabide ekonomikoak lurralde historikoka eta I. eranskinean jasotako prestakuntza-ekintzak biltzen diren multzo bakoitzeko banatzen dira, diru-laguntza lerro hauetan:
A blokea: Gaitasun digitalak | B blokea: pertsonen zaintza | C blokea: Trantsizio energetiko-ekologikoa | D blokea: Ekonomia sortzailea | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|
Araba (16,16%) | 420.160€ | 161.600 € | 484.800 € | 145.440 € | 1.212.000 € |
Bizkaia (50,39%) | 1.310.140 € | 503.900 € | 1.511.700 € | 453.510 € | 3.779.250 € |
Gipuzkoa (33,45%) | 869.700 € | 334.500 € | 1.003.500 € | 301.050 € | 2.508.750 € |
Guztira | 2.600.000 € | 1.000.000 € | 3.000.000 € | 900.000 € | 7.500.000 € |
Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko, baldin eta soberako baliabiderik badago diru-laguntzen lerroren batean, 8. artikuluan aurreikusitako banaketa-baldintzen arabera.
200.000 € gehienez, erakunde onuradun bakoitzeko, eta espezialitate bereko bi ekintza, 200 ordutik gorakoak, eta espezialitate bereko hiru prestakuntza-ekintza, 200 ordutik beherakoak.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.
Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango die erakunde interesdunei, behin-behinean onartutako ekintza guztietan alegazioak aurkezteko edo atzera egiteko. Behin-behineko ebazpenak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun gisa proposatutako erakundeen alde. Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, onartutako prestakuntza-ekintzak eta horien zenbatekoa jasoko dituena, lehentasun-ordenaren arabera. Entitateek 5 egun balioduneko epea izango dute prestakuntza-plan osoaren onarpena edo ukoa telematikoki jakinarazteko LanF aplikazioan. Epe hori igarota, jakinarazpenik aurkezten ez bada, dirulaguntzari uko egiten diotela ulertuko da.
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %60 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.
Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.
Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak
Deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen Erregistroan, Enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatutako eta/edo inskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak.
Betekizunak
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak beteta izatea, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua
945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)
Kodea
1201004Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.
Eskaerak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/
Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, LANF aplikazioaren bidez erakunde interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, izandako huts edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hori egingo ez balu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da, horretarako beharrezkoa den ebazpena eman eta gero.
- Halakorik balego:
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
-
Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak beteta izatea, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, LANF aplikazioaren bidez erakunde interesdunari jakinaraziko zaio 10 egun balioduneko epea duela, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, izandako huts edo akatsa konpontzeko, edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko. Hori egingo ez balu, eskaerari uko egiten diola ulertuko da, horretarako beharrezkoa den ebazpena eman eta gero.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua