Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak 2024

[Nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideak]

Deskribapena


Xedea

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

153.080 €

Prestazio ekonomikoa

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak batera finantzatuko dute nekazariek kalitate-araubideetan parte har dezaten ematen diren laguntzetarako aurrekontu-kreditua, 153.080 eurokoa; horietatik, 87.256 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira (% 57), eta 65.824 euro, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (% 43), Euskal Autonomia Erkidegoko 2023-2027ko NPBren Plan Estrategikoaren babesean.

Eta zati ez-kofinantzatu bat, 40.000 eurokoa, finantzaketa osagarri gisa aurreikusitakoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrekontuen kontura izango da.

2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

* Nekazariek 2015-2022ko Landa Garapeneko Programako kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzetarako aurrekontu-kreditua –LGPko 3.1 neurria– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da oso-osorik. Aurrekontua 160.000 eurokoa da. 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta eta jardunean dauden ustiategien nekazari titularrak izan daitezke laguntza hauen onuradunak (pertsona fisikoak edo juridikoak, baita nekazaritzako edo basogintzako ekoizle-taldeak ere), baldin eta lehen aldiz parte hartzen badute kalitate-araubideetako batean, edo lehen aldiz ekoizpen-orientazio berriak sartu badituzte ekoizpen ekologiko ziurtatuko kalitate-araubidean 2023ko uztailaren 10etik hasi (egun hori barne) eta deialdi honetan ezarritako eskabideak aurkezteko epearen azken egunera bitartean, deialdi honen aginduaren 5. oinarriko 8. apartatuaren arabera. Gehienez ere 5 urterako izan daitezke laguntzaren onuradun, kalitate-araubidearekin bat egiten dutenetik hasita; eta, ekoizpen ekologikoaren kasuan, ekoizpen-orientazio berri bat gehitu dutenetik.

Ekoizpen ekologikoaren kasuan, eskatzaileak ekoizpen-orientazio horretan inskribatu zirenetik aurrera kalkulatuko dira 5 urteak, bihurtze-aldia barne. Pertsona batek aldi bat badarama kalitate-araubidean parte hartzen laguntza-eskabide bat aurkeztu aurretik, aurreko urte horiek kontuan hartuko dira onargarritasunaren 5 urteak kalkulatzeko, eta gainerako aldian soilik izan ahalko da onuradun.

Ekoizleek kalitate-araubideetan inskribatuta egon beharko dute bai laguntza eskatzen dutenean, bai laguntza ordaintzen zaienean. Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzioa, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.

Ekoizpen ekologikoan ekoizpen-orientazio berri bat gehitzen denean, onargarritasunerako erreferentzia-data ekoizpen-orientazio horren alta-eguna izango da.

Pertsona fisikoek adinez nagusi izan behar dute ezinbestean.

Onuradunek sartuta egon beharko dute Europar Batasunak aitortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako araubideren batean, babestutako jatorri-deituretan (BJD), adierazpen geografiko babestuetan (AGB) edo ekoizpen ekologikoan, erregelamendu hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 Erregelamendua (EB); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) II. zatiko II. tituluaren I. kapituluko 2. sekzioa, ardoari dagokionez; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamendua (EB), produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua (EK) indargetzen duena; edo horiek ordezkatzen dituzten arauak:

I.– Errioxa jatorri-deitura (JD), «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (BJD).

II.– «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» (AGB), «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» (AGB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (AGB).

III.– Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.

Babestutako Jatorri Deitura batek edo Adierazpen Geografiko Babestu batek babestutako produktuen kasuan, kalitate-araubideari buruzko informazioa eAmbrosian jaso beharko da.

Laguntza honen onuradun izan daitezke, halaber, 2015-2022 aldirako Landa Garapeneko Programaren 3.1 neurriko laguntzak 2020., 2021. eta 2022. urteetan jaso zituztenak, diruz laguntzen diren 5 urteak agortu ahal izateko. Laguntza-lerro horrek ez du FEADER finantzaketarik izango, eta MINIMIS erregimenean finantzatuko da.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte, bai eta, hala badagokio, araubide horiei lotutako ekoizleen erregistroetan ezarritakoak ere.
  • Diruz lagundu daitekeen kalitate-ikur bakoitzaren barruan indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ordainduta izatea.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten establezimenduek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egon behar dute.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeagatiko ordainketa-betebeharrak.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
  • Administrazio-bidean itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta egonez gero, laguntzak emateko ebazpena eman beharko da, eta zehapenak berresten badira, ukatu egingo dira.
  • 2020., 2021. eta 2022. urteetan 2015-2022 LGPren barruan laguntzak jaso zituzten pertsonen kasuan, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako minimis laguntza guztien berri eman beharko dute eskabide-formularioan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Marcos Barroso

Telefonoa: 945 01 97 06

E-maila: m-barrosovinagre@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

102816

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.

  • Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  • Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  • Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk