Ekoizle-elkarteek barne-merkaturako ezarritako informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak 2024
[Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideak]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
a) Elikakatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.
b) Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.
c) Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.
d) Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.
Iruzurraren aurkako borroka
Aurrekontuko zuzkidura
610.255 €Prestazio ekonomikoa
Kalitate-araubideen peko produktuei buruzko informazio- eta sustapen-jardueretarako aurrekontu-kreditua, berriz, 610.255 eurokoa da, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren artean finantzatua; horietatik, 347.845 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira (% 57), eta 262.410 euro, LGENF Europako funtsaren kontura (% 43), Euskal Autonomia Erkidegoko 2023-2027 NPBren Plan Estrategikoaren babesean.
Eta zati ez-kofinantzatu bat, 114.899 eurokoa, finantzaketa osagarri nazional gisa aurreikusitakoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrekontuen kontura izango da.
2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

Nori dago zuzenduta
Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak
Ekoizpen ekologikoaren kasuan, eskatzaileak ekoizpen-orientazio horretan inskribatu zirenetik aurrera kalkulatuko dira 5 urteak, bihurtze-aldia barne. Pertsona batek aldi bat badarama kalitate-araubidean parte hartzen laguntza-eskabide bat aurkeztu aurretik, aurreko urte horiek kontuan hartuko dira onargarritasunaren 5 urteak kalkulatzeko, eta gainerako aldian soilik izan ahalko da onuradun.
Ekoizleek kalitate-araubideetan inskribatuta egon beharko dute bai laguntza eskatzen dutenean, bai laguntza ordaintzen zaienean. Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatu ahal izango du inskripzioa, kontseilu arautzaileen bidez edo kontrol- eta ziurtapen-erakundeen bidez.
Ekoizpen ekologikoan ekoizpen-orientazio berri bat gehitzen denean, onargarritasunerako erreferentzia-data ekoizpen-orientazio horren alta-eguna izango da.
Pertsona fisikoek adinez nagusi izan behar dute ezinbestean.
Onuradunek sartuta egon beharko dute Europar Batasunak aitortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako araubideren batean, babestutako jatorri-deituretan (BJD), adierazpen geografiko babestuetan (AGB) edo ekoizpen ekologikoan, erregelamendu hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 Erregelamendua (EB); Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) II. zatiko II. tituluaren I. kapituluko 2. sekzioa, ardoari dagokionez; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/848 Erregelamendua (EB), produktu ekologikoen produkzio eta etiketatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 834/2007 Erregelamendua (EK) indargetzen duena; edo horiek ordezkatzen dituzten arauak:
I. Errioxa jatorri-deitura (JD), «Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava» (BJD), «Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia» (BJD), «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» (BJD), «Idiazabal» (BJD) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (BJD).
II. «Carne de vacuno del País Vasco» edo «Euskal Okela» (AGB), «Pimiento de Gernika» edo «Gernikako Piperra» (AGB) eta «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» (AGB).
III. Ekoizpen Ekologiko Ziurtatua.
Babestutako Jatorri Deitura batek edo Adierazpen Geografiko Babestu batek babestutako produktuen kasuan, kalitate-araubideari buruzko informazioa eAmbrosian jaso beharko da.
Betekizunak
- Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte, bai eta, hala badagokio, araubide horiei lotutako ekoizleen erregistroetan ezarritakoak ere.
- Diruz lagundu daitekeen kalitate-ikur bakoitzaren barruan indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ordainduta izatea.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten establezimenduek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egon behar dute.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeagatiko ordainketa-betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Administrazio-bidean itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta egonez gero, laguntzak emateko ebazpena eman beharko da, eta zehapenak berresten badira, ukatu egingo dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu eskaeraren inprimakira.
- Diruz lagundu daitezkeen kalitate-araubideak finkatzen dituzten erregelamendu eta arau teknikoak bete beharko dituzte, bai eta, hala badagokio, araubide horiei lotutako ekoizleen erregistroetan ezarritakoak ere.
- Diruz lagundu daitekeen kalitate-ikur bakoitzaren barruan indarrean dauden kontrol- eta ziurtapen-tasak ordainduta izatea.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak dituzten establezimenduek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egon behar dute.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeagatiko ordainketa-betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Administrazio-bidean itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta egonez gero, laguntzak emateko ebazpena eman beharko da, eta zehapenak berresten badira, ukatu egingo dira.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea
1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, halakorik badago.
2. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
3. Sartu izapidetze elektronikoko aplikaziora Nire Karpeta-Justifikazioa aukeratuz.
4. Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
-
Hemen jarri behar dira zenbatekoak BEZik gabe (erakundeak BEZa berreskuratzen duenean) edo BEZarekin (erakundeak ez du berreskuratzen, eta diru-laguntzan egotz daiteke), edo dakokion prorratarekin.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.