Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2023-2027ko NPEPEn aurreikusitako nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteentzako laguntzak 2024

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2024 ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteak edo erakundeak sortzea, bai eta horien batasunak edo federazioak ere, baldin eta programa indarrean dagoen bitartean aitortuak badira, eta 10/2018 Dekretuaren arabera aitortuta dauden ekoizle-taldeei laguntzak ematea, nekazariek balio-katean duten posizioa hobetuko duten jarduera edo prozesu berriak egiteko.

Laguntza horiek NPEPEn 7191 esku-hartzearen barruan sartzen dira (2023-2027), eta bi laguntza-ildo ezartzen dira:

1. Nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteak edo erakundeak eta horien batasunak edo federazioak sortzeko, baldin eta Programa horren indarraldian aitortzen badira.

2. 10/2018 Dekretuaren arabera jada aitortuta dauden elkarteek lankidetza-jarduera edo -proiektu berriak egiteko; zehazki, eragiketa hauek egin ahalko dira:

  • Elkarte horietako kide diren ekoizleen ekoizpena eta emaitzak merkatuaren premietara egokitzea.
  • Merkatuan, produktuak batera merkaturatzea, barne hartuta salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkariak hornitzea.
  • Ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez.
  • Hondakinak kudeatzea, natura-baliabideak jasangarritasunez erabiltzea eta klima-aldaketa murriztea.
  • Produktuak ekoizteko eta horien kalitatea hobetzeko laguntza teknikoa, baita kalitate-figurak dituzten produktuak garatzeko ere.
  • Kudeaketa bideragarri baterako azalera elkartzea.
  • Ekoizpen-ondasunak batera erostea.
  • Ekoizleen erakundeek egin ditzaketen beste jarduera batzuk, esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea (besteak beste).

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

1.228.070,2 €

Prestazio ekonomikoa

2024ko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena 1.228.070,20 eurokoa da; horietatik:

– 528.070,20 euro, LGENFren kargura, eta

– 700.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura

Laguntza horiek emateko prozedura norgehiagokakoa da.

Espedienteak balorazio-irizpide hauen arabera puntuatuko dira:

– Jada eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteen batasunen espedienteak: 20 puntu.

– Ekoizpenaren zati bat produktuaren edo prozesuaren kalitate-ziurtagirietara atxikita duten elkarteak: 10 puntu.

– Ekoizpen- edo eraldaketa-instalazioak dituzten elkarteak, Arreta Bereziko Eremuetan (ABE): 10 puntu.

– Gehiengoz emakumeak dituzten elkarteak: 10 puntu.

– Gehiengoz gazteak (<41 urte) dituzten elkarteak: 10 puntu.

Dirulaguntza jasotzeko, 10 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Baldin eta aurreko apartatuan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkeztutako eskabide guztietarako, puntuazio-berdinketa dagoen kasuan, honako lehentasun-irizpide hauek ezartzen dira:

– Jada eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteen batasunen espedienteak.

– 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten espedienteak.

– Berdintasuna mantentzen bada, 5 urterako negozio planean bazkide kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

Lerro batean aurrekontu-soberakina badago, beste lerroan sartu ahalko da.

Nori dago zuzenduta


Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzen onuradunak

Nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizle-taldeak edo -erakundeak, eta horien batasun edo federazioak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta basogintzako ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren eta hura egokitzeko aginduen arabera aitortuta badaude.

Betekizunak

  • 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren 3. oinarriko 2. puntuan adierazitakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere sei hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazio/ordainketa eskaera


Diruz lagundu daitezkeen 2 lerro daude. Dirulaguntza justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazio hau bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez:

Ordainketa-eskaera: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren 10. oinarrian adierazitakoaren arabera (agindu horren bidez, PEPACen (2023-2027) aurreikusitako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2024ko ekitaldirako), ordainketak egin aurretik, dagokion dokumentazioa eskatu eta aurkeztu beharko da, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektua gauzatzeko kontrola egin ondoren.

* Oharra: Ordainketa-eskaerarekin batera aurkeztutako datuak errazago aztertzeko, faktura bakoitza, fakturen koadroan jasotako zenbaki korrelatiboa eta ordainketa-egiaztagiria eraman behar dituena, TELETRAMITAZIO prozesuan ordena korrelatibo horretan sartzeko eskatzen da, hornitzailearen izenarekin eta zenbaki korrelatiboarekin identifikatuz.

BALDINTZAK:

A lerroa

2023-2027 aldian sortu berri diren ekoizle-taldeek memoria xehatu bat aurkeztu beharko dute 2025eko ekainaren 30a baino lehen. Memoria horretan, ekoizle-taldeak kanpainan edo dagokion urtean egindako jardueren laburpena jasoko da, eta berariaz adieraziko dira ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena, bazkideen alten eta bajen mugimendua, negozio-zifra eta balantzea eta emaitzen kontuak, enpresa independente batek behar bezala ikuskatuta.

B lerroa

Diruz lagundutako inbertsio-proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta benetan ordaindu beharko dira justifikazio-aldia amaitu baino lehen, hau da, 2024ko azaroaren 15ean.

Dagoeneko aitortuta dauden eta jarduera edo prozesu berriak gauzatzeko laguntzak eskatzen dituzten ekoizle-elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Gauzatze-memoria baloratua, bigarren oinarriko b) idatz-zatian jasotako ekintzak barne hartzen dituen merkataritza-planean/enpresa-planean jasotako proiektuak eta jarduerak gauzatzearekin lotutako kostuen zerrendarekin.

– Gastuak egiaztatzeko, fakturak eta gainerako froga-balio baliokidea duten agiriak aurkeztu beharko dira, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak. Gastuak auditoretza-txostenaren bidez ere egiaztatu ahal izango dira.

– Erakunde onuradunaren aitorpena, beste laguntzarik eskatu edo jaso ez duela adierazten duena.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk