Udal musika-ikastegientzako dirulaguntzen deialdia (2024).

[MUSIKA-UDAL]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza-deialdi bat egitea, hain zuzen ere udal-titulartasuneko kontserbatorioek (musika-irakaskuntza arautuak, bai oinarrizkoak bai profesionalak, ematen dituztenek) eta udal musika-eskolek (maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak arautuek) 2023-2024 ikasturtean dituzten kostuak finantzatzen laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

13.700.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, 9. artikuluan adierazitako hitzarmena sinatu ondoren, eta 19. artikuluko 1. apartatuan adierazitako epea igaro ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Parte hartu ahal izango dute deialdi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko musika-ikastegien titularrak diren toki-erakundeek.

Eskakizunak:

  • Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden honako musika-ikastegi hauen erakunde titularra izatea, baldin eta hala inskribatuta badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroko atal espezifikoan:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
  • Ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako desgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik gertatutakoak barne, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legerian ezarritako baldintzetan, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluari jarraikiz.

  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako beste ezein egoeratan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
  • Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta krisian ere ez egotea, finantzarioak ez diren eta krisian dauden enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan agertzen den definizioaren arabera (EBAO, C 249, 2014/07/31koa).
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1041009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak behin-behineko ebazpena eman eta jakinaraziko du. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako dirulaguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: entitate onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Eskabidea ukatzen bada, berriz, horretarako arrazoiak adieraziko dira. Eskatzaileek hamar egun izango dituzte, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Behin-behineko ebazpenaren datu berdinak jasoko ditu behin betiko ebazpenak, eta aurreko puntuan aipatutako erreklamatzeko hamar egunak igaro ondoren emango da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hitzarmena


HITZARMENA GAUZATZEKO EPEA: 

Emandako dirulaguntzaren onarpena hitzarmenaren bidez gauzatuko da Hezkuntza Sailaren eta diruz lagundutako eskolen eta kontserbatorioen titularrak diren toki-erakundeen artean, interesdunei ebazpena elektronikoki jakinarazten zaienetik 10 eguneko epean. Hitzarmen hori aginduaren VI eranskinean jasota dago.

 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk