% 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako dirulaguntzak (2024)

[MUSIKA-FINAN]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen deialdia egitea maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak eta abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako musika-eskola pribatuei eta titulartasun pribatuko Musikako Zentro Baimendu Profesionalei, 2023-2024 ikasturteko gastuei laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

2.383.810 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira 15.1 artikuluan adierazitako epea igaro ondoren, baldin eta berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.

 

Nori dago zuzenduta


Musika-ikastegi pribatuak

Eskakizunak:

  • Maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuan araututako musika-eskola pribatuak, behar den baimenarekin musika-irakaskuntza ez-arautuak ematen dituztenak eta udal-finantzaketa % 25ekoa edo handiagoa lortzen dutenak izatea.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
  • Ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik gertatutakoak barne, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legerian ezarritako baldintzetan, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluari jarraikiz.

  • Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako beste ezein egoeratan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
  • Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta krisian ere ez egotea, finantzarioak ez diren eta krisian dauden enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan agertzen den definizioaren arabera (EBAO, C 249, 2014/07/31koa).
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1204208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitara ematen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk